Kylie Jenner
Kylie Kristen Jenner (Los Angeles, Ameriketako Estatu Batuak, 1997ko abuztuaren 10a) enpresaburua, diseinatzailea eta modeloa da.
Kylie Jenner | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Kylie Kristen Jenner |
Jaiotza | Los Angeles, 1997ko abuztuaren 10a (27 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Hidden Hills Holmby Hills (en) Calabasas |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Aita | Caitlyn Jenner |
Ama | Kris Houghton |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Leinua | Kardashian-Jenner family (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Sierra Canyon School (en) Laurel Springs School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa, enpresaburua, moda-diseinatzailea, pertsona ospetsua, Influencerra, ekintzailea eta bildumagilea |
Altuera | 1,68 metro |
kyliejenner.com | |
| |
Bizitza
aldatuBruce Jennerren (gaur egun, Caitlyn Jenner) eta Kris Jennerren alaba gazteena da. Aitaren aldetik, hiru anaia zaharrago ditu, Brandon, Brody eta Burton; eta arreba zaharrago bat, Cassandra Jenner. Amaren aldetik, hiru ahizpa zaharrago ditu, Kourtney, Kim eta Khloé kardashian; eta anaia zaharrago bat, Rob Kardashian.
10 urte zituelarik hasi zen telebistan agertzen, Kardashian familiari buruzko telesail batean.
Bizitza personala
aldatu2014tik 2017ra, oso harreman polemikoa izan zuen Tygarekin; 17 urte zituela hasi zuen harremana, hura zortzi urte zaharragoa zelarik.
Amatasuna
aldatu2018ko otsailaren 1ean, Stormi Webster izeneko neska bat erditu zuen, aita Travis Scott raperoa izanik.
Lana
aldatu2015ean, Kyliek Kylie Cosmetics linea jarri zuen martxan, ezpainetakoak saltzen hasi zen eta gaur egun, ezpainetakoez gain, begitako itzalak, argitzaileak eta beltzarantzeko produktuak barne hartzen ditu, beste makillaje produktuen artean.
Parte artutako telesailak
aldatu- 2007: Keeping Up with the Kardashians
- 2008: E! True Hollywood Story
- 2010: Khloé & Lamar
- 2013: Kourtney and Kim Take Miami
- 2013: Kylie's Sweet Sixteen
- 2015-2016 I'm Cait
- 2017: Life Of Kylie