Mesianismoa gizakien artera mesias salbatzaile bat etorriko delako sinesmena. Judaismoaren gai nagusietako bat da, batez ere Igarleen eta Salmoen liburuetan aipatzen dena; liburu horietan, Israelgo erresuma Jainkoak bidalitakoak Mesias batek salbatuko duela esaten da. Oro har, ongile edo salbatzaile bat noizbait iritsiko delako itxaropenean edo pertsona bakar batek gizarteko arazoak konponduko dituelako itxaropenean oinarritzen den doktrina da. Mesianismoaren ideia kristautasunean Jesukristorekin lotua dago.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu