Takekazu Asaka

hizkuntzalari japoniarra

Takekazu Asaka (TokioJaponia1952[1]) Filologia Erromanikoko japoniar hizkuntzalari eta irakaslea da Tokioko Tsuda Unibertsitatean. Rosalía de Castro, Ramón Cabanillas eta Uxío Novoneyra galiziar idazleen lanak japonierara itzultzeaz gain, japonieradunentzako lehen galizierazko gramatikaren egilea ere bada. Asakak bere burua Japonian galiziar kulturaren enbaxadoretzat dauka.[2]

Takekazu Asaka
Bizitza
JaiotzaTokio, 1952 (71/72 urte)
Herrialdea Japonia
Hezkuntza
HeziketaKansai Gaidai University (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
galiziera
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, katedraduna eta itzultzailea
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Galega

Halaber, Galizierazko Letren Eguna ospatzeko musikaldiak eta poesialdiak antolatzen ditu Tokion eta beste hiri batzuetan. Beraz, galizieraren alde egindako lanaren esker onez, 2017ko ekainaz geroztik Real Academia Galegako akademikoa da.[3]

Ibilbidea

aldatu
 
Cantares gallegos, Tokio.

1989an ezagutu zuen Galizia lehendabizikoz, Filologia eta Hizkuntzalaritza Erromanikoko XIX. Nazioarteko Batzarrean parte hartzera joan zenean. Bertan galiziera eta galiziar kultura ezagutu zituenetik, hauen defendatzaile sutsu bihurtu zen.[4] Tokion espainierazko gramatika irakaslea da eta galiziera eta galiziar kulturari buruzko ikastaroak ematen ditu. 2002an Cantares gallegos japonierara itzuli zuen, DTP Publishing argitaletxeak argitaratua. 2014an Contos da miña terra japonieratu zuen, Maria Carmen Rios Panisseren hitzaurrea eta testuaren irakurketa entzungai duen CDa barne, DTP Publishing argitaletxeak plazaratua.[5]

2017an Uxío Novoneyraren Os Eidos lanaren edizio elebiduna argitara eman zuen.

  • Gramática do galego moderno (edizio elebiduna: japoniera-galiziera). (1993, Tokio. Daigakusyorin. ISBN 4-475-01807-2)
  • Guía de conversación en galego (1994)
  • Vocabulario básico da lingua galega. (1996, Tokio. Daigakusyorin. ISBN 4-475-01231-7)
  • Cantares gallegos (2002an japonierara itzulia, DTP Publishing)
  • Cantata a Ramón Cabanillas (2013)
  • Contos da miña terra (2014an japonierara itzulia)
  • Xograr Martín Codax (2015)
  • Nova gramática do galego (2017)
  • Os Eidos (2017ko edizio elebiduna: japoniera-galiziera)

Erreferentziak

aldatu
  1. (Galizieraz) Real Academia Galega. (2017ko ekainaren 17a). O Día das Letras Galegas de 2018 estará dedicado a María Victoria Moreno Márquez. (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 12a).
  2. (Galizieraz) Veiga, Marta. (2018ko martxoaren 5a). «Takekazu Asaka: "O son do castelán fáiseme moi duro; reláxame escoitar o galego con gheada"» Galiciaé (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 12a).
  3. (Galizieraz) Real Academia Galega. (2017ko uztailaren 28a). Participar nos Cursos de lingua e cultura galegas cambiou a miña vida. (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 12a).
  4. (Galizieraz) Fernández Rei, Francisco. (2014ko apirilaren 17a). «A Cantata a Cabanillas (e a Galicia) de Takekazu Asaka, o brigadista que veu de moi lonxe» ProLingua (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 12a).
  5. (Galizieraz) Álvarez Blanco, Rosario; Angueira, Anxo; do Cebreiro, María; Vilavedra, Dolores. (2014). Rosalía de Castro no século XXI. Unha nova ollada. Santiago de Compostela: Consello da Cultura Galega, 994-1037 or.  doi:10.17075..