Triple Crown
Triple Crown (euskaraz: Koroa Hirukoitza; irlanderaz: An Choróin Triarach; galeseraz: Y Goron Driphlyg) urtero Sei Nazioen Torneoan jokoan jartzen den saria da. Home Nations taldeak (Eskozia, Gales, Ingalaterra eta Irlanda) dira irabazteko hautagaiak eta gainerako hiruren aurkako partida guztiak irabazten dituenak jasotzen du.
Koroa hirukoitza Triple Crown | |
---|---|
Sorrera | 1883 |
Taldeak | Ingalaterra (26) Gales (22) Irlanda (13) Eskozia (10) |
Txapelduna | Irlanda (2023) |
Ez da urtero banatzen, selekzio hauen arteko partida guztietan garaipena lortzea zaila baita. Bestetik Koroa Hirukoitza eskuratzeak ez du esan nahi Sei Nazioen Txapelketa irabaziko denik, Frantzia eta Italia ere txapelketa irabazteko hautagaiak baitira.
Bitxikeriak
aldatu- 2006 arte ez zen garaikurrik ematen, ohorezko saria baino ez zen. Horregatik invisible cup (garaikur ikusezina) ezizena eman zitzaion.
- Galesek (1976-1979) eta Ingalaterrak (1995-1998) lau urtez jarraian irabazi dute, Irlandak eta Eskoziak gehienez bi urtez jarraian.
- Koroa hirukoitza irabazi arren, batzutan ez dira Sei Nazioen Txapelketako txapeldunak izan, Frantziak irabazi baitu. Hori gertatu da 1977, 1997, 1998, 2002, 2004, 2006, 2007 eta 2014an.
Palmaresa
aldatuUrtea | Irabazlea | Oharrak |
---|---|---|
Home Nations | ||
1883 | Ingalaterra | Txapelketa irabazi zuen |
1884 | Ingalaterra | Txapelketa irabazi zuen |
1885 | txapelketa ez zen amaitu | |
1888- 1889 |
Ingalaterrak ez zuen parte hartu | |
1891 | Eskozia | Txapelketa irabazi zuen |
1892 | Ingalaterra | Txapelketa irabazi zuen |
1893 | Gales | Txapelketa irabazi zuen |
1894 | Irlanda | Txapelketa irabazi zuen |
1895 | Eskozia | Txapelketa irabazi zuen |
1897 | txapelketa ez zen amaitu | |
1898 | txapelketa ez zen amaitu | |
1899 | Irlanda | Txapelketa irabazi zuen |
1900 | Gales | Txapelketa irabazi zuen |
1901 | Eskozia | Txapelketa irabazi zuen |
1902 | Gales | Txapelketa irabazi zuen |
1903 | Eskozia | Txapelketa irabazi zuen |
1905 | Gales | Txapelketa irabazi zuen |
1907 | Eskozia | Txapelketa irabazi zuen |
1908 | Gales | Grand Slama irabazi zuen |
1909 | Gales | Grand Slama irabazi zuen |
Bost Nazioen Txapelketa | ||
1911 | Gales | Grand Slama irabazi zuen |
1913 | Ingalaterra | Grand Slama irabazi zuen |
1914 | Ingalaterra | Grand Slama irabazi zuen |
1915– 1919 |
Lehen Mundu Gerraren ondorioz ez zen jokatu | |
1921 | Ingalaterra | Grand Slama irabazi zuen |
1923 | Ingalaterra | Grand Slama irabazi zuen |
1924 | Ingalaterra | Grand Slama irabazi zuen |
1925 | Eskozia | Grand Slama irabazi zuen |
1928 | Ingalaterra | Grand Slama irabazi zuen |
Home Nations | ||
1933 | Eskozia | Txapelketa irabazi zuen |
1934 | Ingalaterra | Txapelketa irabazi zuen |
1937 | Ingalaterra | Txapelketa irabazi zuen |
1938 | Eskozia | Txapelketa irabazi zuen |
1940– 1946 |
Bigarren Mundu Gerraren ondorioz ez zen jokatu | |
Bost Nazioen Txapelketa | ||
1948 | Irlanda | Grand Slama irabazi zuen |
1949 | Irlanda | Txapelketa irabazi zuen |
1950 | Gales | Grand Slama irabazi zuen |
1952 | Gales | Grand Slama irabazi zuen |
1954 | Ingalaterra | Txapelketa irabazi zuen partekatuta |
1957 | Ingalaterra | Grand Slama irabazi zuen |
1960 | Ingalaterra | Txapelketa irabazi zuen partekatuta |
1965 | Gales | Txapelketa irabazi zuen |
1969 | Gales | Txapelketa irabazi zuen |
1971 | Gales | Grand Slama irabazi zuen |
1976 | Gales | Grand Slama irabazi zuen |
1977 | Gales | Ez zuen txapelketa irabazi |
1978 | Gales | Grand Slama irabazi zuen |
1979 | Gales | Txapelketa irabazi zuen |
1980 | Ingalaterra | Grand Slama irabazi zuen |
1982 | Irlanda | Txapelketa irabazi zuen |
1984 | Eskozia | Grand Slama irabazi zuen |
1985 | Irlanda | Txapelketa irabazi zuen |
1988 | Gales | Txapelketa irabazi zuen partekatuta |
1990 | Eskozia | Grand Slama irabazi zuen |
1991 | Ingalaterra | Grand Slama irabazi zuen |
1992 | Ingalaterra | Grand Slama irabazi zuen |
1995 | Ingalaterra | Grand Slama irabazi zuen |
1996 | Ingalaterra | Txapelketa irabazi zuen |
1997 | Ingalaterra | Ez zuen txapelketa irabazi |
1998 | Ingalaterra | Ez zuen txapelketa irabazi |
Sei Nazioen Txapelketa | ||
2002 | Ingalaterra | Ez zuen txapelketa irabazi |
2003 | Ingalaterra | Grand Slama irabazi zuen |
2004 | Irlanda | Ez zuen txapelketa irabazi |
2005 | Gales | Grand Slama irabazi zuen |
2006 | Irlanda | Ez zuen txapelketa irabazi |
2007 | Irlanda | Ez zuen txapelketa irabazi |
2008 | Gales | Grand Slama irabazi zuen |
2009 | Irlanda | Grand Slama irabazi zuen |
2012 | Gales | Grand Slama irabazi zuen |
2014 | Ingalaterra | Ez zuen txapelketa irabazi |
2016 | Ingalaterra | Grand Slama irabazi zuen |
2018 | Irlanda | Grand Slama irabazi zuen |
2019 | Gales | Grand Slama irabazi zuen |
2020 | Ingalaterra | Txapelketa irabazi zuen |
2021 | Gales | Txapelketa irabazi zuen |
2022 | Irlanda | Ez zuen txapelketa irabazi |
2023 | Irlanda | Grand Slama irabazi zuen |
Garaipenak
aldatuTaldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Ingalaterra | 26 | 1883, 1884, 1892, 1913, 1914, 1921, 1923, 1924, 1928, 1934, 1937, 1954, 1957, 1960, 1980, 1991, 1992, 1995, 1996, 1997, 1998, 2002, 2003, 2014, 2016, 2020 |
Gales | 22 | 1893, 1900, 1902, 1905, 1908, 1909, 1911, 1950, 1952, 1965, 1969, 1971, 1976, 1977, 1978, 1979, 1988, 2005, 2008, 2012, 2019, 2021 |
Irlanda | 13 | 1894, 1899, 1948, 1949, 1982, 1985, 2004, 2006, 2007, 2009, 2018, 2022, 2023 |
Eskozia | 10 | 1891, 1895, 1901, 1903, 1907, 1925, 1933, 1938, 1984, 1990 |