Ikaburuko leizeak

Urdazubiko leizeak» orritik birbideratua)

Ikaburuko leizeak, Urdazubiko leizeak ere deituak, Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldean dauden haitzulo batzuk dira. Zehazki, Leorlaz auzoan daude, Urdazubiko erdigunetik 1,3 kilometrora. Urtxuma errekak sortu zituen, higaduraren higaduraz, orain dela 14.000 bat urte. Batik bat ezagunak dira beste garai batean handik pasatzen zuten kontrabandoagatik.

Ikaburuko leizearen eguna, 2016-07-16.
Ikaburuko leizeetako sarrera.

Leize hauek urte osoan bisita daitezke, beti ere gidari espezializatuekin. Ibilbide batek (S.L NA-16 "Lezeetako bidexka") Xaretako haitzulo guztiak lotzen ditu: Urdazubikoak, Sarakoak eta Zugarramurdikoak.[1]

2015. urteaz geroztik, uztailean Ikaburuko leizearen eguna ospatzen da, familia guztiarentzako jarduera ugarirekin.[2]

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa