Urdazubi

Nafarroa Garaiko udalerria

Urdazubi[4] Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da. 349 biztanle zituen 2019. urteko erroldaren arabera. Zugarramurdi eta Baztan udalerriekin batera Baztanaldea eskualdea osatzen du Baztan Bidasoa eskualdearen barnean.

Urdazubi
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Urdazubiko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
EskualdeaBaztanaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Urdazubi / Urdax
AlkateaIñaki Ariztia Urriza
(Azkar)
Posta kodea31711
INE kodea31239
Herritarraurdazubiar
Geografia
Koordenatuak43°15′59″N 1°30′14″W / 43.266388888889°N 1.5038888888889°W / 43.266388888889; -1.5038888888889
Azalera8 km²
Garaiera94 metro
Distantzia80 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria362 (2023:  32)
alt_left 179 (%49,4)(2019) (%47) 170 alt_right
Dentsitatea45,25 bizt/km²
Zahartzea[1]% 25,86
Ugalkortasuna[1]‰ 24,1
Ekonomia
Jarduera[1]% 83,02 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 2,59 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 80,20 (2018:  %-10,81)

Sara, Ainhoa eta Zugarramurdi herriekin batera Xareta elkartea edo azpieskualdea osatzen du.

Toponimoa

aldatu

Mikel Belaskoren ustez, herriaren izen zaharra Urdax izan liteke, Urdaizen aldaera bat; beraz, pertsona bati lotuta -iz amaiera duen euskal toponimo ohiko bat, kasu horretan Urda. Haren iritziz, gaur egungo herriaren izena jatorrizko Urdax izenetik bide dator: hari, zubi izena gehitu zitzaion (Urdazubi = Urdaxen zubia).

1989tik, toponimo ofiziala Urdazubi/Urdax da.

Geografia

aldatu

Inguru naturala eta kokapena

aldatu

Urdazubi Nafarroa Garaiko eta Iruñeko merindadeko ipar-mendebaldean dago, Lapurdiko mugatik gertu. Herrira heltzeko, N-121-B errepidea hartu behar da Lapurdirako norabidean.

Ugarana errekak herria zeharkatzen du. Aurrerago, Urdazuri izena hartuta, Donibane Lohizunen itsasoratzen da.

Klima eta landaredia

aldatu

Klima ozeaniko epela da, aldaketa termikoa txikia da eta prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar, baita uda garaian ere. Urteko batez besteko tenperatura 1.800 eta 2.000mm artekoa eta tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa da. Urteroko egun euritsuak 170 inguru dira, eta gunerik menditsuenetan balio horiek gainditu daitezke.

Jatorrizko landaredia gaztainondoek, haritzek eta hosto erorkorreko antzeko espeziek osatzen zuten, baina gaur egun basoen azalera asko murriztu da mendeetako zuhaitz ebaketaren ondorioz. Gaur egun sastrakak eta iratzeak dira herriaren inguruko landaredian nagusi. Horrez gain, hariztiren bat ere gordetzen da.

Udalerri mugakideak

aldatu

Auzoak

aldatu

Demografia

aldatu
 
Urdazubi Azkar gailurretik
Urdazubiko biztanleria

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko 27 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %7,76 (Nafarroa Garaiko batezbestekoaren azpitik).

Politika

aldatu

Udal hauteskundeak

aldatu

Azken agintaldietan, Urdazubiko alkatea Azkar zerrendako Santiago Iñaki Ariztia Urriza da, 2019an, haren taldeak (Azkar-Agrupación Electoral Independiente, A-AEI izena zuena) udaleko zazpi ordezkarietatik lau lortu zituen, eta hortaz, gehiengo osoa. Boto baliogabeak 13 izan ziren eta zuriak, 18. Abstentzioa % 10,40 izan zen.

Urdazubiko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Azkar 140 4
Urtxume 126 3

2011ko udal hauteskundeetan ere bi zerrenda berak aurkeztu ziren, bai eta Azkar garaile atera ere. Zinegotzi banaketa bera izan zen, eta Villaresek alkate kargua gorde zuen.[5]

Urdazubiko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Azkar 154 4
Urtxume 113 3

2015eko maiatzaren 25eko hauteskundeei begira, Andres Diharasarri alkate ohiak zuzentzen zuen Urtxume taldea desegin zen. Hala ere, Santiago Villares Alkatearen Azkar taldeaz aparte, beste herritar talde batek Urdazubi Elgarrekin talde berria sortu zuen, Iñigo Imaz historialaria buru zuela. Villaresek alkatetzari eustea lortu zuen, hala ere:

Urdazubiko Udala (2015)

Alderdia Botoak Zinegotziak
Azkar 151 4
Urdazubi Elgarrekin 123 3

Urdazubiko Udala (2019)

Alderdia Botoak Zinegotziak
Azkar 147 4
Urdazubi Elgarrekin 89 3

Udaletxea

aldatu

Urdazubiko udaletxeko idazkaria Zugarramurdiko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Salbatore Kalea, 1

Alkateen zerrenda

aldatu
1999-2003 Andres Francisco Diharasarry Orgambide Urtxume
2003-2007 Andres Francisco Diharasarry Orgamide Urtxume
2007-2011 Santiago Villares Otegi Azkar
2011-2015 Santiago Villares Otegi Azkar
2015- Santiago Villares Otegi Azkar

Festak eta ospakizunak

aldatu

Urdazubiko bestak maiatzaren 25ean ospatzen dira, Salbatoreetan.

Euskara

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Nafar-lapurtera»

Ondasun nabariak

aldatu
 
Axular baserria, Axular idazlearen jaiotetxea.

Urdazubiar ospetsuak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. Emaitzak Berrian.

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa