Urdintzuko zubia[1]Kuarteletako zubia izenaz ere ezaguna— Gipuzkoako Donostia hiriburuko Loiola auzoan dagoen zubi bat da. Urumea ibaia zeharkatzen du, Loiolako koartela eta Loiola auzoa bera lotzen dituela.

Urdintzuko zubia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaLoiola
Koordenatuak43°18′28″N 1°57′56″W / 43.30786°N 1.96556°W / 43.30786; -1.96556
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1926
Arkitektura
Zubia egin aurretik, 1918an.
Inaugurazio eguna Espainiako erregearekin, 1926an.

Ezaugarriak

aldatu

harriz eta burdinez eraiki zen. Zubi honek hiru arku ditu, aldamenekoak 16 metro luze dira eta erdikoa 18 metro. Zubiak 56 metro luze eta 10 metro zabal ditu.[2]

Historia

aldatu

Inaugurazioa

aldatu

1926an kuartelekin batera Alfontso XIII.ak inauguratu zuen; harekin batera bere ama Maria Kristina eta Primo de Rivera Espainiako diktadorea egon ziren. Horregatik militarrek izen hori ezarri diote nahiz eta Donostiako Udalak Urdintzukoa dela esan.

Izenarekin arazoak

aldatu

Horren ondorioz udalaren eta militarren arteko arazoak izan dira eta bi izenak zubiaren toki desberdinetan ikus daitezke. 2015ean, gatazka sortu zen horren harira, militarrek "Puente de Alfonso XIII" zioten plakak jarri baitzituzten zubiaren erdian, Espainiako armarriarekin. Herritarrak mobilizatzen hasi ziren, eta udalak plaka horiek kendu eta ofiziala jarri zuen. Militarrek, ordea, berriz jarri zituzten erregearenak eta han jarraitzen dute. Urdintzu izena, antza, inguruko bizilagunek jarri egin zioten, han inguruan izen hori zuen etxe bat baitzegoen.[3]

36ko gerra

aldatu

Zubiak bizi izan duen gertakaririk garrantzitsuena 36ko gerran izan zen, bertan adostu baitzuten militar kolpisten errendizioa eta, beraz, Donostiako herriaren garaipena. Borrokaldi gogorrak izan ziren hiriko hainbat tokitan, eta herriak kolpistak atzera egitera behartu zituen, kuarteletan setiatzera iritsi arte. Ametzagainatik, Polloe ingurutik, Txomiñeneatik zein beste hainbat tokitatik setiatu zuten kuartela, militarrek Agintarien Batzordearekin biltzea baino beste aukerarik izan ez zuten arte. Horrela, Manuel Irujo, Rafael Pikabea, Jose Maria Lasarte eta Juan Antonio Irazusta jeltzaleak eta Miguel Amilibia sozialista zubian bildu ziren José Vallespín, León Carrasco eta Enrique Erce agintari militarrekin, Loiolako kuartelen errendizioa adosteko. Uztailaren 28an errenditu ziren baina Vallespínek ihes egin zuen.[3]

Uholdeak

aldatu

Urumeako ibarreko auzoetan uholdeak saihesteko, ibaiarentzat oztopo arkitektonikoak ziren hainbat zubi botatzen eta berreraikitzen joan dira azken urteotan, hala nola, Astiñenekoa eta Espartxokoa. Ordea, dituen zutabe handiengatik ibaiarentzako oztopo den zubi bat gelditzen da oraindik hirian: kuartelak eta Loiola auzoa lotzen dituen Urdintzuko zubia. Horregatik, datozen urteetan, hau botatzeko proiektua dago.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Donostiako zubien izenak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren webgunean.
  2. VI. Zubiak. Loiolan...
  3. a b c Beñat Parra: «Herriak faxismoa gelditu zuenekoaren lekuko den zubia», Hirutxuloko Hitza, 2385. zk., 22-23. or., 2024-01-12a.

Kanpo estekak

aldatu