Urumea

Donostian itsasoratzen den ibaia
Artikulu hau Urumea ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urumea (argipena)».

Urumea (Goizuetan Errakaundi[1]) Euskal Herriko ibaia da, Ezkurra mendatean[2] (Nafarroa Garaiko iparraldea) jaio eta Donostian (Gipuzkoako ipar-ekialdea) itsasoratzen dena. 46 kilometro luze da eta ibaiadar nagusiak Elama, Añarbe eta Landerbaso dira. Urumearen arroak 192 kilometro koadro ditu (gutxi gorabehera 200.000 biztanle) eta batezbesteko emariaa 10 m3/s da. Goizueta, Arano, Hernani, Astigarraga eta Donostia zeharkatzen ditu. Urnietaren zati nagusiak ere Urumeara isurtzen ditu urak.

Urumea
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera59 km
Geografia
Map
Koordenatuak43°08′29″N 1°50′51″W / 43.1413°N 1.8476°W / 43.1413; -1.8476
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera192 km²
Ur-emaria9,99 m³/s
IturburuaEzkurra mendatea
Bokalea
()
Kantauri

Ibaiadarrak

aldatu

Donostian

aldatu

Antzina, Donostia inguruan Urumea ibaiak Zurriola izena zuen. Egungo Salamanka pasealeku aldean zegoen Donostia zaharreko auzo historikoak izen hori zeukan. Zurriola auzo hori desagertzean, berriz, udalbatzak ibaiaz bestaldeko hondartza hartara deitzea erabaki zuen, izena gal ez zedin.

Zazpi zubik zeharkatzen dute:

Nabigazioa

aldatu

Duela ez asko, Hernaniko Portu auzoraino zegoen nabigatzeko modua. IV. mendean Chronographus anni 354 idazlanak azaltzen duenez, Urumea zazpi kilometroz nabiga zitekeen ibaian gora, egungo Hernani pareraino.[3]

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
  2. Sansinenea, J. M.. (1967). Ur de los vascos: teoría toponímica, Volum 1. Editorial Vizcaina, 194-195 or..
  3. (Gaztelaniaz) Urzainqui, Tomás. (1998). La Navarra marítima. Pamiela, 201 or. ISBN 84-7681-284-1..

Kanpo estekak

aldatu
  • urumea.com Ibaiari buruzkoa (Donostia, Hernani, irudiak, datuak...)