Uztailaren 9
data
Uztailaren 9a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta laurogeita hamargarren eguna da, 191.a bisurteetan. 175 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1976 – Norma Mentxaka 42 urteko emakumea ultraeskuindar batek tiroz hil zuen Santurtzin manifestazio batean.
- 2016 – Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen aurkezpena eta Bake-Itunak editatoia Donostiako Alde Zaharreko Zuloaga plazan eta San Telmo museoan ospatu zen.
Mundua
aldatu- 1357 – Karlos IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoak Karlos zubiaren lehen harria jarri zuen Pragan.
- 1810 – Napoleonek Herbehereetako Erresuma beretu zuen.
- 1816 – Argentina Espainiatik independizatu zen.
- 2006 – Hegazkin istripua Siberian, 122 hildako, Airbus hegazkin bat Irkutsken lurrera erori eta gero.
- 2011 – Hego Sudanek independentzia lortu zuen.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2016 – Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen aurkezpena eta Bake-Itunak editatoia Donostiako Alde Zaharreko Zuloaga plazan eta San Telmo museoan ospatu zen.
Mundua
aldatu- 1982 – Tron filma estreinatu zen, Steven Lisbergerek zuzendu eta Jeff Bridges, Bruce Boxleitner, David Warner, Cindy Morgan eta Barnard Hughes aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2003 – Pirates of the Caribbean: The Curse of the Black Pearl filma estreinatu zen, Gore Verbinskik zuzendu eta Johnny Depp, Geoffrey Rush, Orlando Bloom, Keira Knightley, Jack Davenport eta Jonathan Pryce aktoreek antzeztu zutelari.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1922 – Johnny Weissmuller austro-hungariarrak 100 metro 58,6 segundotan igeri egin zuen, munduko igeriketa errekorra onduz eta minutuaren muga hautsiz.
- 2012 – Serena Williams eta Roger Federer tenislariak Wimbledongo txapelketa irabazi zuten.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1756 – José Goia, nafar apaiz katoliko eta itzultzailea (h. 1807).
- 1801 – Adolphe Daguenet, euskal politikaria (h. 1886).
- 1820 – Bruno Etxenike, nafar idazlea eta itzultzailea (h. 1893).
- 1837 – Luis Zirilo Iza, bizkaitar idazlea (h. 1892).
- 1875 – Jean Barbier, euskal idazlea (h. 1931).
- 1877 – Pierre Lhande, euskal idazlea eta apaiza (h. 1957).
- 1882 – Patrizio Etxeberria, gipuzkoar enpresaburua eta politikaria (h. 1972).
- 1885 – Bernard Delhom, 110 urte eta 265 egun bizi izandako behenafarra, hil zenean momentuko euskal herritarrik nagusiena (h. 1996).
- 1897 – Jean Cassou, Euskal Herrian jaiotako frantziar idazlea (h. 1986).
- 1899 – Raimunda Royo, bizkaitar emakume mendigoizale aitzindaria.
- 1902 – Ricardo Montero, euskal txirrindularia (h. 1974).
- 1916 – Félix Padín, bilbotar anarkista, Euzko Gudarostearen eta CNTren batailoietako tenientea (h. 2014).
- 1942 –
- Ricardo de Ángel, bizkaitar legelari eta abokatua (h. 2024).
- Ramon Irigoien, gaztelaniazko nafar idazlea.
- 1946 – Ángel Lasunción, nafar enpresaburu eta politikaria.
- 1951 – Luis Maria Iriarte, Zizur Nagusiko alkate ohia.
- 1952 – Xesqui Castañer, politikari, ikerlari eta irakaslea, Arabako Batzar Nagusietan lelehenengo emakume presidentea, Valentzian (h. 2018).
- 1956 – Iñaki Ábalos, gipuzkoar arkitektoa.
- 1964 – Kike Biguri, donostiar aktorea.
- 1966 – Koldo Tellitu, bizkaitar abokatua eta Ikastolen Elkarteko lehendakari ohia
- 1968 – Javier Gorroño, bizkaitar saskibaloi jokalari ohia.
- 1970 – Carlos Delgado, bizkaitar futbol arbitroa.
- 1972 – Jose Luis Galilea, gipuzkoar saskibaloi jokalari ohia.
- 1975 – Gaizka Garitano, euskal herritar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1977 – Daniel Larretxea, lapurtar errugbilari ohia.
- 1981 – Xabi Pascual, euskal herritar futbolaria.
- 1985 – Irantzu Castrillo, bizkaitar futbolari ohia.
- 1990 – Ander Arruti, arabar saskibaloi jokalaria.
- 1995 – Iraia Iparragirre, gipuzkoar futbolaria.
- 1997 – Zourdine Thior, senegaldar-gipuzkoar futbolaria, Pikinen.
Mundua
aldatu- 1578 – Fernando II.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (h. 1637).
- 1654 – Reigen enperadorea, Japoniako 112. enperadorea (h. 1732).
- 1721 – Johann Nikolaus Götz, alemaniar poeta (h. 1781).
- 1764 – Ann Radcliffe, britainiar idazlea (h. 1823).
- 1775 – Matthew Lewis, ingeles idazlea, eleberrigilea eta antzerkigilea (h. 1818).
- 1786 – Rudolf Schadow, alemaniar eskultorea (h. 1822).
- 1802 – Thomas Davenport, estatubatuar asmatzailea (h. 1851).
- 1819 – Elias Howe, estatubatuar asmatzailea (h. 1867).
- 1825 – Julius Oppert, alemaniar jatorriko frantziar historialari, hizkuntzalari eta filologoa (h. 1905).
- 1834 – Jan Neruda, txekiar poeta eta idazlea (h. 1891).
- 1845 – George Darwin, ingeles matematikaria, astronomoa, abokatua eta eugenista (h. 1912).
- 1858 – Franz Boas, alemaniar antropologo eta etnologoa (h. 1942).
- 1868 – Gustav Noske, alemaniar politikaria (h. 1946).
- 1879 –
- Carlos Chagas, brasildar fisikaria (h. 1934).
- Ottorino Respighi, italiar musikagilea eta orkestra zuzendaria (h. 1936).
- 1886 – Pierre Prüm, Luxenburgoko lehen ministroa (h. 1950).
- 1887 – Emilio Mola, espainiar militarra, Espainiako Gerra Zibila sortu zuen altxamenduaren zuzendaria (h. 1937).
- 1894 – Pyotr Kapitsa, errusiar fisikaria, 1978ko Fisikako Nobel Saria (h. 1984).
- 1901 – Barbara Cartland, ingeles idazlea, 723 eleberri erromantikoren idazlea (h. 2000).
- 1911 –
- Mervyn Peake, ingeles idazle eta ilustratzailea (h. 1968).
- John Archibald Wheeler, estatubatuar fisikaria (h. 2008).
- 1914 – Willi Stoph, Ekialdeko Alemaniako lehen ministro eta estuburua (h. 1999).
- 1915 – David Diamond, estatubatuar musikagilea (h. 2005).
- 1916 – Edward Heath, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 2005)
- 1921 – Cirilo Martínez Novillo, espainiar margolaria (h. 2008).
- 1922 – Peter Schidlof, austriar musikagilea (h. 1987).
- 1923 – Jean Couzy, frantziar alpinista (h. 1958).
- 1925 – Borislav Stanković, serbiar saskibaloi-jokalaria eta entrenatzailea eta Saskibaloiko Nazioarteko Federazioaren idazkari nagusia (h. 2020).
- 1926 – Ben Roy Mottelson, daniar jatorriko estatubatuar fisikaria, 1975eko Fisikako Nobel Saria (h. 2022).
- 1928 – Federico Martín Bahamontes, Toledoko Arranoa, espainiar txirrindularia (h. 2023).
- 1929 – Hassan II.a Marokokoa, Marokoko erregea (h. 1999).
- 1931 - Valentina Borok, ukrainar-sobietar matematikaria, ekuazio diferentzial partzialetan egindako lanagatik ezaguna (h. 2004).
- 1932 – Donald Rumsfeld, estatubatuar politikaria, funtzionarioa eta enpresaria (h. 2021).
- 1933 –
- Elem Klimov, sobietar zinemagilea (h. 2003).
- Oliver Sacks, ingeles neurologoa eta idazlea (h. 2015).
- 1934 – Michael Graves, estatubatuar arkitekto eta diseinatzailea (h. 2015).
- 1935 –
- Wim Duisenberg, herbeheretar ekonomista eta politikaria, Europako Banku Zentralaren lehen lehendakaria (h. 2005).
- Mercedes Sosa, Argentinako folkloreari zabalkundea eta berrikuntza eskaini zizkion abeslaria (h. 2009).
- 1936 – June Jordan, karibear-estatubatuar poeta, saiakeragile eta aktibista (h. 2002).
- 1937 – David Hockney, britainiar margolaria.
- 1938 –
- Brian Dennehy, estatubatuar aktorea (h. 2020).
- James B. Pollack, estatubatuar astrofisikaria (h. 1994).
- 1943 - Soledad Miranda, espainiar aktorea eta abeslaria (h. 1970).
- 1943 – Theresa Poh Lin Chan, singapurtar idazle, aktore eta irakaslea (h. 2016).
- 1944 – Dorotea Bárcena, galiziar aktorea, antzerkigile eta antzerki zuzendaria (h. 2016).
- 1946 – Bon Scott, eskoziar hard rock abeslaria, letrista, gaitajolea eta baterijolea, AC/DC taldeko kidea (h. 1980).
- 1947 – O. J. Simpson, estatubatuar futbolaria eta aktorea, emazte ohiaren eta lagunaren hilketengatik espetxeratua (h. 2024).
- 1949 – Roz Kaveney, britainiar idazlea, kritikoa eta poeta.
- 1950 –
- Viktor Janukovitx, Ukrainako presidentea.
- Adriano Panatta, italiar tenislari ohia.
- 1951 – Chris Cooper, estatubatuar aktorea.
- 1953 – Thomas Ligotti, estatubatuar idazlea.
- 1955 – Jimmy Smits, estatubatuar aktorea.
- 1956 – Tom Hanks, estatubatuar aktorea.
- 1957 – Kelly McGillis, estatubatuar aktore eta ahots bikoiztailea.
- 1964 –
- Sérgio Luís Donizetti, João Paulo, brasildar futbolari ohia.
- Courtney Love, estatubatuar punk eta grunge abeslari, musikari, aktore eta artista bisuala.
- Gianluca Vialli, italiar futbolari eta entrenatzailea (h. 2023).
- 1965 – David O'Hara, eskoziar aktorea.
- 1966 –
- Jamie Bartlett, hegoafrikar aktorea (h. 2022).
- Amélie Nothomb, belgikar idazlea.
- 1969 – Desislava Radeva, Bulgariako lehen dama.
- 1971 –
- Laura Alba, UPNko politikaria.
- Marc Andreessen, estatubatuar informatikaria.
- 1973 – Shigeyoshi Mochizuki, japoniar futbolari ohia.
- 1975 –
- Damián Szifron, argentinar telebista eta zinema zuzendari eta gidoilaria.
- Linor Goralik, israeldar idazlea.
- 1977 – Vitali Gerasimov, Errusiako Lurreko Indarren maior jenerala.
- 1978 –
- Jaka Lakovič, esloveniar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- Linda Park, korear jatorriko estatubatuar aktorea.
- Isaac Xubín, galiziar idazle eta itzultzailea.
- 1979 –
- Ella Koon, txinatar abeslari, aktore eta modeloa.
- Koji Nakata, japoniar futbolaria.
- 1981 –
- Zar Amir Ebrahimi, irandar-frantziar aktorea.
- Lee Chun-Soo, hegokorear futbolari ohia.
- 1982 –
- Kozue Ando, japoniar futbolari ohia.
- Maggie Ma, kanadar aktorea.
- Sakon Yamamoto, 1 Formulako japoniar pilotua.
- 1984 –
- Hanna Hall, estatubatuar aktorea.
- Baže Ilijoski, mazedoniar futbolaria.
- 1985 – Mirza Begić, esloveniar saskibaloi jokalaria.
- 1986 –
- Melisa Rodríguez, espainiar arkitekto eta politikaria.
- Kiely Williams, estatubatuar abeslari, aktore eta idazlea.
- 1987 – Élodie Fontan, frantziar aktorea.
- 1990 – Lucía González, ziklo-kroseko eta errepideko asturiar txirrindularia.
- 1991 – Jony Rodríguez, espainiar futbolaria.
- 1992 – Margaret Satupai, samoar atleta, pisu eta disko jaurtiketan aditua.
- 1994 – Hugh Carthy, ingeles txirrindularia.
- 1995 – Sandro Ramírez, espainiar futbolaria.
- 1997 – Tatjana Schoenmaker, hegoafrikar igerilaria, bular-igeriketan aditua.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1410 – Martin II.a Enrikez Lakarrakoa, Nafarroako Erresumako noblea.
- 1437 – Joana Nafarroakoa, Nafarroako infanta (j. 1370).
- 1805 – Maria Josefa Aedo, sor Maria Josefa del Rosario, Mesedeetako Ordeneko lekaime bizkaitarra, Santiago de Compostelan (j. 1766).
- 1823 – Fernando Amezketarra, amezketar bertsolari eta plazagizon ospetsua (j. 1764).
- 1905 – Rafael Murga Mugartegi, bizkaitar idazlea, Las Palmas Kanaria Handikoan (j. 1840).
- 1911 – Jose Goikoa, gipuzkoar arkitektoa (j. 1844).
- 1957 – Obdulio Lopez de Uralde, arabar marrazkilaria, ilustratzailea eta margolaria (j. 1896).
- 1969 – Ramon Zubiaurre, euskal margolaria (j. 1882).
- 1976 – Norma Mentxaka, Santurtziar emakumea, ultraeskuindar batek kalean tiroz eraila (j. 1932).
- 1980 – Juan Larrea, bizkaitar poeta eta pentsalari abangoardista, Argentinan (j. 1895).
- 1983 – Karle Garmendia Aldaz, nafar margolaria (j. 1898).
- 1988 – Shanti Zurutuza, gipuzkoar kirol antolatzaile eta masaje emailea (j. 1910).
- 1994 – Ángel Zuñiga, nafar kazetaria, El Prat de Llobregaten (j. 1911).
- 1999 –
- Julio Larrakoetxea, bizkaitar diplomazialari eta idazlea (j. 1901).
- Jose Antonio Loidi, gipuzkoar idazlea, euskarazko lehen polizia eleberria idatzi zuena (j. 1916).
- 2007 – Esteban Areta, Areta II, nafar futbolari eta entrenatzailea, Sevillan (j. 1932).
- 2010 – Lourdes Munitxa, bizkaitar abertzale eta euskaltzalea, mitin askotako hizlaria eta euskara bultzatzailea (j. 1948).
Mundua
aldatu- 518 – Anastasio I.a, Bizantziar Inperioko agintaria.
- 1535 – Antoine Duprat, frantziar legegilea, politikaria eta kardinala (j. 1463).
- 1575 – Tsuchiya Masatsugu, Sengoku aroko japoniar samuraia (j. 1544).
- 1654 – Fernando IV.a Hungariakoa, Bohemia, Hungaria, Kroazia eta Erromatarren erregea (j. 1633).
- 1677 – Angelus Silesius, alemaniar idazle, apaiz katoliko eta mistikoa (j. 1624).
- 1746 – Filipe V.a Espainiakoa, Espainiako erregea (j. 1683).
- 1747 – Giovanni Bononcini, italiar musikagile eta biolontxelo-jotzailea (j. 1670).
- 1774 – Anna Morandi Manzolini, italiar anatomia-irakaslea eta argizarizko irudi eskultorea (j. 1714).
- 1797 – Edmund Burke, irlandar politikari, filosofo eta idazlea (j. 1729).
- 1828 – Gilbert Stuart, estatubatuar margolaria, AEBetako erretratugile nagusia (j. 1755).
- 1843 – Washington Allston, estatubatuar olerkari eta margolaria (j. 1779).
- 1848 – Jaime Balmes, kataluniar apaiza, kazetaria eta filosofoa (j. 1810).
- 1850 –
- Siyyid Alí Muhammad, Báb, Babismoaren sortzaile eta Bahá'í Fedearen aitzindaria (j. 1819).
- Zachary Taylor, Ameriketako Estatu Batuetako 12. Presidentea (j. 1784).
- 1856 – Amedeo Avogadro, italiar fisikari eta kimikaria (j. 1776).
- 1897 – Carlos Fermin Fitzcarrald, peruar kautxu-enpresari eta esploratzailea (j. 1862).
- 1904 – Martha Coston, estatubatuar asmatzaile eta enpresaria, Coston bengalaren asmatzailea (j. 1826).
- 1906 – María Laffitte, espainiar aristokrata, idazlea, saiakeragilea, arte-kritikaria eta emakumeen eskubideen defendatzailea (j. 1902).
- 1935 – Daniel Edward Howard, Liberiako 16. presidentea (j. 1861).
- 1945 – Maria Pawlikowska-Jasnorzewska, poloniar poeta eta antzerkigilea (j. 1891).
- 1953 – Annie Kenney, ingeles sufragista (j. 1879).
- 1957 – Elena Barulina, errusiar botanikaria, genetista eta ikertzailea (j. c. 1895).
- 1962 – Georges Bataille, frantziar idazlea eta pentsalaria (j. 1897).
- 1965 – Louis Harold Gray, britainiar fisikari eta erradiobiologoa (j. 1905).
- 1977 – Alice Paul, estatubatuar ekintzaile feminista (j. 1885).
- 1980 – Vinicius de Moraes, O Poetinha, brasildar poeta eta musikagilea (j. 1913).
- 1986 – Nellie Campobello, mexikar idazlea eta dantzaria, Mexikoko Iraultzaren lekukoa eta narratzailea (j. 1900).
- 1992 - Raimundo Fernández-Cuesta, eskuin muturreko politikari, abokatu eta notario espainiarra (j. 1896).
- 1996 – Aurora Redondo, espainiar antzezlea (j. 1900).
- 2002 – Rod Steiger, estatubatuar aktorea (j. 1925).
- 2007 – Charles Lane, estatubatuar aktorea (j. 1905).
- 2008 – David Ausubel, estatubatuar psikologoa, hezkuntza eta pedagogia arloan berezitua (j. 1918).
- 2010 – Jessica Anderson, australiar nobelagile eta idazlea (j. 1916).
- 2011 –
- Facundo Cabral, argentinar idazle eta kantautorea (j. 1937).
- Peter Newmark, britainiar itzulpengintza-akademikoa eta Surreyko Unibertsitateko irakaslea (j. 1916).
- 2013 – Markus Büchel, Liechtensteingo Lehen Ministroa (j. 1959).
- 2017 –
- Ilya Glazunov, errusiar margolaria (j. 1930).
- Paquita Rico, espainiar aktorea, abeslaria eta dantzaria (j. 1929).
- 2018 –
- Peter Carington, NATOren seigarren Idazkari Nagusia (j. 1919).
- Hans Günter Winkler, alemaniar zaldizkoa, bost urrezko domina olinpiko irabaziz errekorra duena (j. 1926).
- 2019 –
- Freddie Jones, ingeles aktorea (j. 1927).
- Ross Perot, estatubatuar enpresaburu, milioidun eta politikaria (j. 1930).
- Fernando de la Rúa, Argentinako presidentea (j. 1937).
- Rip Torn, estatubatuar aktorea (j. 1931).
- 2020 – Park Won-soon, Seulgo alkatea (j. 1956).
- 2021 – Paul Mariner, ingeles futbolari eta entrenatzailea (j. 1953).
- 2022 –
- L.Q. Jones, estatubatuar aktorea (j. 1927).
- András Törőcsik, hungariar futbolaria (j. 1955).
- 2023 – Luis Suárez, espainiar futbolari eta entrenatzailea (j. 1935).
- 2024 –
- Maxine Singer, estatubatuar biologo molekular eta administratzaile zientifikoa (j. 1931).
- Jerzy Stuhr, poloniar aktore, gidoilari eta zinema zuzendaria (j. 1947).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Lierni eta Beronika.
Kanpo estekak
aldatu