Uztaritze
Uztaritze Lapurdiko udalerri bat da, Lapurdi Erdialdean kokatua. Lapurdiko hiriburua izan zen 1177tik 1789 arte, Frantziako Iraultza gertatu arte.
Uztaritze | ||
---|---|---|
Lapurdi, Euskal Herria | ||
Uztaritze eta Errobi ibaia, Hiribehere auzoan | ||
| ||
Kokapena | ||
Herrialdea | Euskal Herria | |
Lurraldea | Lapurdi | |
Administrazioa | ||
Estatua | Frantzia | |
Eskualdea | Akitania Berria | |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | |
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | |
Barrutia | Baiona | |
Kantonamendua | Uztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarrak | |
Izen ofiziala | Ustaritz | |
Auzapeza | Bruno Carrere (Abertzale)Bruno Carrère (2020-2026) | |
Posta kodea | 64480 | |
INSEE kodea | 64547 | |
Herritarra | uztariztar | |
Geografia | ||
Azalera | 32,75 km² | |
Garaiera | 0-143 metro | |
Demografia | ||
Biztanleria | 6.818 (2018: 77) | |
Dentsitatea | 194,26 biztanle/km² | |
Zahartzea[1] | % 41,43 | |
Ugalkortasuna[1] | ‰ 55,2 | |
Ekonomia | ||
Jarduera[1] | % 75,06 (2011) | |
Desberdintasuna[1] | % 3,01 (2011) | |
Langabezia[1] | % 6,21 (2013) | |
Euskara | ||
Euskaldunak | % 13,3 (2010) | |
Erabilera | % 1,02 (2011) | |
Datu gehigarriak | ||
Webgunea | http://www.mairie-ustaritz.fr |
Geografia
aldatuIngurune naturala
aldatuHerria Errobi ibaiaren bi aldeetara hedatzen da. Era berean, Uhabia ibaiak ere udalerria gurutzatzen du. Udalerriak dituen 3.275 hektareetatik 900 (% 27,48) basoak dira.
Udalerri mugakideak
aldatu- Milafranga, iparraldean,
- Basusarri, ipar-mendebaldean,
- Arrangoitze eta Senpere, mendebaldean,
- Zuraide eta Ezpeleta, hegoaldean,
- Larresoro eta Jatsu, ekialdean.
Herriko auzoak
aldatuUztaritzeko udalaren arabera, herria bortz auzotan banatuta dago:
- Hiri-Barnea: Betidanik, urteetan zehar, leku arras inportantea izan da Lapurdin. Gaur ere gune administratiboa eta turismo bulegoa da. Lota gaztelua (XIX. mendekoa) ere bertan dago.
- Hiribehere: hegoaldean den hirixka eta iparrean den Heraitze artean da. Han daude Arkia eihera, Saint Joseph lizeoa, baita Sorhoeta etxe azkarra ere (XIII. mendea).
- San-Mixel / Oihanak: hegoaldean Zuraide eta Senpererantz badira hilerria (Garat harrizko hilobia), Haitze gaztelua (ondare nazionala), Saint-François-Xavier ikastetxea (artea eta apaindura). Oihanak auzoan (650 hektarea, Senpereko bidean) dagoen basoan orientazio mahai bat eta kanpoko apairuko gune bat daude. Bertako leku izen batzuk dira hauek: Amestsia, Amestsi Handia, Apalaga, Hardoia, Larregi, Luxoki, Mindegitikia eta Untzilarre. Era berean, Inglesen Gurutzea eta "Otsantzeko Santa Madalen kapera" (konponketan) Donejakue bidean daude.
- Heraitze: Errobi ibaiaren ondoko aldea da. Gotorleku batzuk daude: Larregienea (XVII. mendea) eta Haltia (XIX. mendea). Arkiako gazteluak (XIX. mendea) Erdi Aroko kapera bat dauka (Santa Katalina).
- Arruntz: Uztaritzeko iparraldean dago, Baionarako bidean. Euskal Herriko herri tipikoen irudia du, eliza eta frontoiarekin. Halaber, Lapurdiko Etxea (Elizalderena etxe museoa, 1696) eta XVII. mendeko sagar-dolarea (Bereterraenea) daude.
Historia
aldatu2009an egin ziren indusketek erakutsi dute Paleolitoan giza jarduera bazela Arrauntz, Haitzeko Ihara eta Larrexuria izeneko tokietan.
Antzinaroan tarbeliarrak izan ziren inguru honetan, aurre-euskaldun kontsideratu izan den akitaniar herria[2]. Herri zeleten eta germaniarren Iberiar penintsularako bidean kokaturik dagoenez haien harpilaketak jasango zituela pentsatzen da[3].
Erdi Aroan
aldatuLa Motteko gaztelu gotortuak eta beste hainbat dorretxek adierazten dute borroka lekua izan zela. Done Bikendi elizaren izena, gaur egun desagertua, mantentzen da antzinako kristautzearen seinale.
Nafarroako Antso III.a Nagusia erregeak Lapurdiko bikonderria eratu zuen 1023an. 1152an Leonor Akitaniakoa Henrike II.a Ingalaterrakoarekin ezkondu zen eta Ingalaterrak Akitania eskuratu zuen. 1174an Arnaud-Bertrand bizkondeak aurre egin zion Ingalaterrari eta Rikardo Lehoibihotzak Baiona setiatu zuenean Arnaudek ihes egin zuen Uztaritzera. Motte gazteluan ezarri zen eta Uztaritze bihurtu zen Lapurdiko hiriburu 1790. urterarte[4].
Antzinatik bazen epaitegia Uztaritzen. Lapurdiko 35 herriren auziak epaitzen zituen. Baionako katedraleko urrezko liburuak (edo Baionako katedraleko kartularioak) 1235ean aipatzen du “antiqui probi homines et seniores terrae sat in plena curia de Ustaritz”. Hau ere 1790an desegin zen[5].
Aro modernoa
aldatu1523an Karlos V.aren ordainpeko alemaniarrek Uztaritze erre eta biztanleak hil zituzten. Urte berean artoa ereiteko lehen saiakera egin zen Uztaritzen, Euskal Herriko zein Europako lehenengo saiakera izan zen[4]. Lapurdiko hiriburu izanik Kapito-harriaren inguruan biltzarrak egiten zituzten Lapurdiko 35 herrietako auzapezek (baldam-apheza). Dataturik dagoen biltzarrik zaharrena 1567ko urtarrilaren 24koa da eta Micheau de Sossiondo izan zen burua.
1576ko urriaren 2an sorginkeria egotzita 41 pertsona heriotzara zigortu zituen Uztaritzen epaile batek. Lanetabarta etxeko Marie de Chorropique, auzipetu nagusia, sutan erre zuten, eta beste 40ak hil. Haurrak akelarreetan erabiltzeko hiltzea egotzi zieten. Halere, epaiak ez zuen beharrezko prozedura bete, auzipetuei ez baitzien apelatzeko aukerarik eman. Pierre De Lancre inkisidore krudelari ere arreta deitu zion epailearen utzikeriak, idatzi zuenez.[6]
XVII. mendean Pierre de Lancre majistratuaren sorgin-ehiza pairatu zuen. 1611ko uztailean inkisizioak Uztaritzeko hiru iheslari epaitu zituen Logroñon.
Frantziako Iraultzaren ondoren administrazioaren birrantolaketa bat egin zen. 1790ko martxoaren 4an Prinio Atlantikoak departamentua eratu zen eta Euskal Herriko hiru barruti eratu ziren, Maule, Donapaleu eta Uztaritze, baina Uztaritzeko egoitza berehala Baionara aldatu zen arrazoi historikoak argudiatuta.
1813an Iberiar penintsulan zehar Napoleonen tropen aurka borrokatu ziren portugaldarrak Uztaritzeraino iritsi ziren eta herria okupatu zuten. Okupazio baketsua izan zen. 1815ean tropa espainiarrak iritsi ziren baina Luis Antonio Frantziakoak eta Fernando VII.ak adostu zuten tropak mugara erretiratuko zirela[5].
Aro garaikidea
aldatuFrantziako Iraultzak eragin negatiboa izan zuen Lapurdiko ekonomian eta askok emigratu egin zuten Ameriketara. Era berean Espainian izandako karlistaldien ondoren hegoaldetik euskaldun ugarik egin zuten ihes eta Uztaritzen asko kokatu ziren[3].
1829an Gurutzetako Alabek komentua eraiki zuten. Mexikon eta Txilen aberastu ondoren hainbat uztariztar itzuli egin ziren eta herriaren ekonomia suspertu zuten. Etxe ederrak eraiki zituzten izen exotikoak zituztenak; hala nola Guadalupe, Lota, Arauco, Talcahuano eta Valparaiso[4]. Eliza zaharraren lekuan eliza neogotiko berria altxatu zuten. Arkitekturan burdinurtua erabili izan den aurreneko elizetako bat izan zen[4].
Ekonomia
aldatuHistorian, Uztaritze Ipar Euskal Herriko jarduera zentro garrantzitsua izan da eta Frantzia eta Espainiaren hartu-eman ekonomikoen elkargune. Mandazain ugari joaten ziren Ainhoa, Baztan edota Iruñera, nekazaritza jarduera dinamiko bati eta herriak Errobin zuen ibai-portura heldutako ondasunei esker.
1245ean,herriko ekoizpen nagusia sagardoa zen eta 1523an, Europa osoko lehen arto laborea jaso zen bertan. Gaur egun, Ezpeletako piperra ekoizteko sor-markaren barruan dago.
2004ko urtarrilean egindako jardueren erroldan[7], industriari lotutako 19 establezimendu zenbatu ziren; 62, eraikuntzarekin zerikusia zutenak; 37, merkataritza eta konponketekin; eta 121, zerbitzuekin. Horietako 14 establezimendutan, 10 soldatapeko langile edo gehiago zeuden.
Jarduera ekonomikoa laborantzara dago zuzenduta gehienbat (1979an, udalerriko 1.243 hektareek zuten nekazaritza erabilpena, udalerriko lurren ia % 40)[8].
Udalerriko lurretan dago halaber Larroulet S.A. enpresa, Pirinio Atlantikoak departamentuko lehen 50 agroelikadura enpresen barnean dagoena [9].
Toffolo talde industrialak ere egoitza soziala du Uztaritzen.
2006ko erroldan, 1.409 lanpostu zenbatu ziren udalerrian (1.181 soldatapeko eta 228 ez-soldatapeko).[10]
Demografia
aldatuXIX. mendearen erdialdean ia 2.500 biztanle izatera iritsi zen Uztaritze, baina horren ondoren populazioa egonkortu egin zen. 1960ko hamarkadatik aurrera, hazkunde nabaria gertatu zen, eta XXI. mendearen lehen hamarkadarako, udalerriak 6.000 biztanleen maila gainditu zuen.
Uztaritzeko biztanleria |
---|
Datuen iturburua: INSEE |
Udalerrian, 2006. urtean, 2263 etxebizitza zeuden: haietako % 4,3 bigarren etxebizitzak ziren.[10]
Politika
aldatuHauteskundeak
aldatu2008ko hauteskundeetan, Bernard Auroyk bere lekua galdu zuen, botoen % 30,6 bilduta. Bigarren itzulian, Herria Bizi Dadin talde abertzalea, komunista eta ezkertiar frantses batzuekin baturik, bozen % 33,6 lortu eta auzapezgoa eta gehiengoa ia lortu zituen. Hala ere, Dominique Lesbats-en Aimer Ustaritz zerrendak % 35,7 erdietsita, irabazi zituen hauteskundeak. Hautetsiei dagokienez, Lesbatsek 20 eserleku eskuratu zituen; HBDk, 5; eta Auroyren zerrendak, 4.
Herria Bizi Dadin
aldatuHerria Bizi Dadin herriko talde abertzalea da. 1989ko hauteskundeetan aurkeztu zen lehen aldikotz eta hautetsi bat lortu zuen. Geroztik, gorakada izan du eta 2001eko hauteskundeetan bozen % 26 eskuratu zuen (auzapezaren zerrendak, berriz, % 40). Frantses hautes sistemaren ondorioz, 27 hautetsietatik hiru postu izan zituen herriko etxean. 2008an, berriz, HBD "Ezkerra"rekin koalizioan aurkeztu zen.
2014. urteko hauteskundeetarako zerrenda are irekiago baten alde egin zuen, 2008ra arte boterean jardun zen Auroy-ren zerrendako kideak zerrendan hartuta, baita Carrère auzapezgaiaren inguruneko jendez osatuta.
2014ko abenduaren 16an, Uztaritzen euskara ofiziala izendatzeko erabakia gibelatu egin zen[11]. Abenduaren 23an, euskara ofiziala izatearen aurkako auzia urtarrilaren 13an eginen zela jakin zen.[12] 2015eko urtarrilaren 13an, berriro egin zuten Uztaritzeko Herriko Etxearen aurkako auzia eta epaileak berretsi zuen frantsesa bakarrik dela konstituzionala eta ofiziala, kontrakoa egitea "euskara frantsesaren gainetik" jarriko lukeelakoan.[13].
2018an taldean krisi larria gertatu zen, Carrère auzapezaren jokamoldeekin desadostasun handiak zeudelako. Gainera, Carrère bere baitatik 2020ko hauteskundeetara auzapezgai gisa aurkeztu zen, talde historikoaren jokaeraren aurka. HBDk ez zuen haren hautagaitza babestu (bozkan, Carrère guttiengoan geratu zen), eta geroztik taldea kinka larrian dago.
Kultura
aldatuHizkuntza
aldatuUztariztarren berezko euskalkia nafar-lapurtera da. Euskara sustatzeko, herrian ikastola eta bertso-eskola dituzte.
Jaiak
aldatuUdako Euskal Unibertsitatea
aldatuUEUren hirugarren eta laugarren ekitaldiak, (1976 eta 1977) Uztaritzen antolatu ziren. Lehenago, beste bi Donibane Lohizunen egin ziren eta geroago, 1977tik aurrera, denak Hego Euskal Herrian eratzea erabaki zen, Iruñean, udako ekitaldien eragina zabaldu nahian.[14]
Kirola
aldatuOndasun nabariak
aldatuUztariztar ospetsuak
aldatu- Martin Duhalde (1733-1804) euskarazko idazlea.
- Pierre-Nérée Dassance (1801-1858) elizagizona.
- Jean Baptiste Darricarrere (1842-?) filologoa.
- Louis Dassance (1888-1976) euskarazko idazlea.
- Eugène Goienetxe (1915-1989) historialaria.
- Jean-Baptiste Amestoy (1935) errugbi jokalaria.
- Jean-Martin Etxenike (1954) errugbi jokalaria.
- Manez Saint-Jean (1844-1909) bertsolaria eta garraiolaria
Hiri senidetuak
aldatuArgazki galeria
aldatu-
Uztaritzeko Lota jauregia
-
Uztaritzeko Senkastenea etxea
-
Uztaritzeko udalerriaren norabide mahaia
-
Ganibetxarbeita etxea
-
Filiperenea etxea
-
Errobi Kirol Zelaia
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Jean-Louis Davant. (2009). Histoire du peuple basque. Baiona; Donostia, Elkar argitaletxea, coll. « Collection Histoire », 352 or. ISBN 9788497835480..
- ↑ a b Michel Duhart. (2004). Le vieil Ustaritz. Biarritz, Éditions Atlantica, 117 or. ISBN 978-2-84394-190-0..
- ↑ a b c d Goyheneche, Eugène. (1979). Le Pays basque : Soule, Labourd, Basse-Navarre. Société nouvelle d'éditions régionales et de diffusion (Noiz kontsultatua: 2024-03-14).
- ↑ a b Philippe Veyrin. (1975). Les Basques : de Labourd, de Soule et de Basse-Navarre, leur histoire et leurs traditions. Grenoble, Arthaud, 366 or. ISBN 2-7003-0038-6..
- ↑ «Gaurko egunez: 41 pertsona heriotzara zigortu zituzten Uztaritzen sorginkeria egotzitza» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-10-02).
- ↑ Insee - Répertoire Sirène - Champs ICS
- ↑ Nekazaritza ministeritza - Errolda orokorra (1979)
- ↑ Sud-Ouest egunkarian eginiko agroelikadura enpresen klasifikazioa
- ↑ a b Insee 2006 - Biztanleriaren errolda
- ↑ «Uztaritzen euskara ofiziala izendatu izanaz deliberoa gibelatua izan da», Ipar Euskal Herriko Hitza, 2014-12-16
- ↑ «Euskara ofizialaren aurkako auzia, urtarrilaren 13an», Berria, 2014-12-24
- ↑ Maddi Ane Txoperena Iribarren, «Frantsesa baztertzea leporatuta», Berria, 2015-01-14
- ↑ UEU, Nor gara, Gure historia
- ↑ Hiri senidetuen urtekaria
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Lapurdi |