Vladimir Voinovitx
Vladimir Nikolaievitx Voinovitx (errusieraz: Владимир Николаевич Войнович; Duxanbe, 1932ko irailak 26 – Mosku, 2018ko uztailaren 27a) errusiar idazlea izan zen, bere disidentzia eta obretan erakutsitako satirarako gaitasunak ezagun bihurtu duena.
Vladimir Voinovitx | |
---|---|
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Duxanbe, 1932ko irailaren 26a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Alemania Errusia |
Heriotza | Mosku, 2018ko uztailaren 27a (85 urte) |
Hobiratze lekua | Troyekurovskoye cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, zientzia-fikzio idazlea, margolaria, antzerkigilea, kanta-idazlea, Disidentzia eta prosalaria |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Sobietar Idazleen Batasuna Serbian Academy of Sciences and Arts (en) Bavariako Arte Ederren Akademka |
Genero artistikoa | Prosa short novel (en) eleberria maitagarri-ipuina antzezlana |
Biografia
aldatuArmada sobietarrean 1951-1955 artean soldadu ibili ostean, Moskuko irrati zerbitzuetan aritu zen lanean. Astronauta sobietarren ereserkia idatzi izanak nolabaiteko espea ekarri zion (Hamalau minutu aireratzeko, «Четырнадцать минут до старта»).
Bere herrialdeko gobernuarekiko kritiko, Ivan Txonkin soldaduaren bizitza eta abentura ezohikoak nobela argitaratu zuen Parisen 1974. urtean. Nobela satiriko honetan, erregimen sobietarraren eguneroko bizitzaren absurdoa azaltzen du [1]. Sobietar Idazleen Elkartetik kanporatu zuten berehala eta, 1981. urtean, sobietar herritartasuna ere galdu zuen. Munich-en (Alemania) erbesteratu behar izan zuen. 1990. urtean, perestroika garai betean, berriro berreskuratu zuen sobietar herritartasuna [2].
Obrak
aldatuLanik aipagarrienak honakoak ditu:
- Жизнь и необычайные приключения солдата Ивана Чонкина [Ivan Txonkin soldaduaren bizitza eta abentura ezohikoak]. 1974.
- Москва 2042 [Mosku 2042]. 1986.
- Shapka [Larruzko sonbreirua].1988.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Voinóvich, Vladímir», Libros del Asteroide, 2017-12-14
- ↑ «Vladimir Voynovich», Encyclopaedia Britannica, 2017-12-14