Xíriga asturierazko hizkera da, Llanes eta Ribeseyako tejeroek (teilagileek) mintzatua.

Historia

aldatu

Teilagileak buztina edo adreilua egiten zituzten langile etorkinak ziren, normalean pobreak eta bere jaioterritik urrun zeudenak. Noizbehinka ikuskatzaileek erabiliak, artisau bidaiari hauek XVIII. mendean xíriga sortu zuten elkarri nagusien aurrean aske mintzatzeko. Gehienak analfabetoak zirenez, ez zuten inoiz xíriga idatzi eta teilagileak desagertu ahala desagertu zen bere mintzaera. Hala ere, gaur egun bere senide edo oinordekoek oraindik erabiltzen dute. Xiriga desagertzear dagoen arren, zenbait herritar hizkeraren transmisio lanak egin nahian dabil Asturiasen.[1]

Hizkera honen hitzek bere bizitza eta bere ohiturak azaltzen dizkigute. Hain bizitza latza izanik irain asko edo "lapurtu" adierazteko hitz asko ditu.

Segoviako probintziako Cantalejoko eultzigileen hizkera den gacería edo Galiziako fala dos arxinas hizkeren moduan, hitz asko euskaratik erakarriak izan ziren, Euskal Herria teilagileen ibilbidetik urrun zegoenez ingurukoek ulertu ezin zutelako. Asturiar teilagileek asturiera eta euskarazko hitzekin osatutako pidgina sortu zuten. Euskararen eragina nabarmena da xirigan, zenbakietan batez ere, izan ere, euskaraz bezala kontatzen baitute kasik.[1]

Adibideak

aldatu
Xíriga Euskara
araguía Haragia
asúa Sua
bai Bai
bartolo Artoa
drama Ama
drape Aita
ergue, erguín Hargina

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Muñagorri Garmendia, Lander. (2016-10-20). «Euskaratik sortutako hizkerak» Berria.

Kanpo estekak

aldatu