Asturiera

Iberiar Penintsulan mintzatzen den hizkuntza erromantzea

Asturiera, bable ere deitua, hizkuntza erromantzea da, familia ibero-erromanikokoa. Era berean, asturleonera hizkuntzaren familia barnean dago.

Asturiera
asturianu
Asturieraren dialektoak eta, berde argiz, eonaviera.
Datu orokorrak
Lurralde eremuaEspainia
Hiztunak550.000 (100.000 ama hizkuntza)
Rankingaez 100 mintzatuenen artean
EskualdeaAsturias
UNESCO sailkapena3: arriskuan
AraugileaAcademia de la Llingua Asturiana
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza ibero-erromantzeak
Iberia Mendebaldeko hizkuntzak
Astur-leones
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua eta SOV hizkuntza
Genero gramatikalakgenero maskulinoa eta genero femeninoa
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2ast
ISO 639-3ast
Ethnologueast
Glottologastu1246 eta astu1245
Wikipediaast
UNESCO332
IETFast
Endangered
Languages Project

966

Hizkuntzak izen ugari hartzen ditu ohituraren arabera: asturianu, llingua asturiana edo bable; hala ere, azkena maiz hizkuntza gutxiesteko erabili izan da.

Estimazioen arabera, 550.000 bat lagunek hitz egiten dute Asturiasen (100.000k jatorrizko hizkuntza gisa dute).

Hiztunen geografia

aldatu

Asturiasen hitz egiten da, batez ere: mendebaldean, galizierarekin oso nahasia, eonaviera edo fala esaten zaio.

Leon, Zamora eta Salamancan mintzatzen dena astur hizkuntza familiaren (asturleonera) dialekto berezitzat hartu ohi da, leonera (llionés) izenarekin.

Extremadura eta Kantabriako zonalde batzuetan ere aldaera bereziak mintzatzen dira, hizkuntza beregaitzat ere hartzen diren arren: extremeñoa eta montañera.

Portugalgo ipar ekialdean, Miranda do Douro inguruan, berriz, mirandera hitz egiten da (izaera ofiziala du): leoneraren aldaera da.

Ezaugarriak

aldatu

Gramatika

aldatu

Dialektoak

aldatu

Asturiera hiru dialektotan banaturik dago: mendebaldekoa, erdialdekoa eta ekialdekoa eta horiek, era berean, zenbait azpidialektotan. Gainera, Llanes eta Ribeseyako tejeroek hizkera bat sortu zen, xíriga izenekoa.

Historia

aldatu

Estatusa

aldatu
 
Asturiera eta gaztelaniazko seinale elebiduna.

Historian zehar, asturiera ez da hizkuntza onartua izan eta, askotan, espainieraren dialektotzat hartu dute zenbaitek.

Gaur egun, Asturiasko Printzerriko Autonomia Estatutuko 4. artikuluaren arabera babestuta dago, baina koofizialtasun izaerarik gabe.

Gaztela eta Leonen leonerak ez du inongo errekonozimendurik: soil-soilik, Leongo Unibertsitatean kurtso bat eskaintzen da eta Leon nahiz Zamorako udal batzuek erabiltzen dute.

Portugalen, mirandesa (Miranda do Douroko aldaera) ofiziala da, portugesarekin batera.

Mirandesak bere ahozkotasun ezaugarri eta idazketa-arauak ditu eta leonerarekin lotu izan da. Asturiera, hala ere, erdialdeko dialektoan oinarrituz idatzi da. Asturieraren gramatika, hiztegia eta ortografia arauak dialekto horretan oinarritzen dira, baina mirandesak grafia portugaldarraren eragina du.

Literatura

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Asturierazko literatura»

Gaspar Melchor de Jovellanos ilustratua bultzatzaile handienetarikoa izan zen eta Josefa arreba, lehen emakume esanguratsua.

XIX. mendean, aipatzekoak dira Xosé Caveda y Nava, Xuan María Acebal eta Teodoro Cuesta poetak eta, agian guztien gainetik, Fernán Coronas.

Egile garaikideen artean, Manuel Asur eta Xuan Bello azpimarratuko ditugu.

Musika

aldatu

Llan de Cubel, Dixebra eta Xera taldeak nabariak dira, folk musikaren arloan.

Erakunde eta elkarteak

aldatu

Academia de la Llingua Asturiana erakundeak hizkuntza arautzen du 1980tik. Beste alde batetik, Xunta Pola Defensa de la Llingua Asturiana eta Conceyu Abiertu pola Oficialidá taldeak ofizialtasunaren aldeko aldarria zabaltzen ari dira azken aldiotan.

Hedabideak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: asturiera .
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.