Yeşim Ustaoğlu

Turkiar zinema zuzendaria
Yesim Ustaoglu» orritik birbideratua)

Yeşim Ustaoğlu (Kars, 1960ko azaroaren 18a) turkiar zinema zuzendaria da[1], 2008ko Donostiako Nazioarteko Zinemaldian sari nagusia den Urrezko Maskorra irabazi zuena.[2]

Yeşim Ustaoğlu

(2016)
Bizitza
JaiotzaSarıkamış (en) Itzuli1960ko azaroaren 18a (64 urte)
Herrialdea Turkia
Hezkuntza
HeziketaRobert College (en) Itzuli
Hizkuntzakturkiera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta arkitektoa

IMDB: nm0882445 Allocine: 22937 Allmovie: p194254
Twitter: Yesim_Ustaoglu Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Kars probintzian jaio zen eta Trabzonen hazi zen, Itsaso Beltzaren ertzean. Karadeniz Unibertsitate Teknikoan arkitektura ikasketak egin ondoren Istanbulera joan zen Yıldız Unibertsitate Teknikoan masterra egitera eta arkitekto, kazetari eta zinema kritikari lanetan aritu zen.[3]

Hainbat laburmetrai egin zituen eta sariak irabazi zituen, eta 1994an lehenengo film luzea egin zuen, İz ("Arrastoa") izenekoa. Film hau Moskuko Nazioarteko Zinema Jaialdian erakutsi zen[4]. 1999an Güneşe Yolculuk ("Eguzkitara bidaia") filmak nazioarteko arrakasta izan zuen turkiar baten eta kurdo baten arteko diskidetasuna azaltzen baitu.

2008an Donostiako Nazioarteko Zinemaldian Pandora'nın Kutusu ("Pandoraren kutxa") filmarekin Urrezko Maskorra irabazi zuen. Emakumezko batek Urrezko Maskorra lortzen zuen lehenengo aldia izan zen.[5]

Filmografia

aldatu
Year Filmea Euskaraz Oharrak
1984 Bir Anı Yakalamak Momentua harrapatu laburmetraia
1989 Magnafantagna Magnafantagna laburmetraia
1990 Düet Duetoa laburmetraia
1992 Otel Hotela laburmetraia
1994 Iz Arrastoa Lehenengo film luzea
1999 Güneşe Yolculuk Eguzkitara bidaia Berlinalen, "Aingeru urdina" saria
2003 Bulutları Beklerken Hodeien zain
2004 Sırtlarındaki Hayat Bizitza sorbalda gainetan laburmetri dokumentala
2008 Pandora'nın Kutusu Pandoraren kutxa Donostiako Nazioarteko Zinemaldian, Urrezko Maskorra saria
2012 Araf Araf
2016 Tereddüt Argi iluna Antalyako Zinemaldian hainbat sari

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Dönmez-Colin, Gönül. (2006). Cinemas of the Other: A Personal Journey with Film-makers from the Middle East and Central Asia. Intellect ISBN 978-1-84150-143-7. (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
  2. «'Pandoranin kutusu' filmari eman diote Urrezko Maskorra» Berria 2008-09-27 (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
  3. Arslan, Müjde. (2010). Yeşim Ustaoğlu : su, ölüm ve yolculuk (Birinci basım ed.). Beyoğlu, İstanbul ISBN 9786051030937..
  4. «Московский Международный кинофестиваль» 46.moscowfilmfestival.ru (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).
  5. (Gaztelaniaz) Fernández, Harri X.. (2023-09-21). «Le voy a dar un dato sobre... el Zinemaldia» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-09-21).

Kanpo estekak

aldatu