Zugarramurdi
Zugarramurdi[4] Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerri bat da. 219 biztanle zituen 2019an.[5] Urdazubi eta Baztan udalerriekin batera, Baztanaldea eskualdea osatzen du, Baztan Bidasoa eskualdearen barnean. Ainhoa, Sara eta Urdazubi herriekin batera Xareta elkartea edo azpieskualdea ere osatzen du.
Zugarramurdi | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Zugarramurdi udalerriaren irudi orokorra. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Baztanaldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Zugarramurdi | ||
Alkatea | Jesus Mari Agerre Indaburu (Akelarre) | ||
Posta kodea | 31710 | ||
INE kodea | 31264 | ||
Herritarra | zugarramurdiar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°16′09″N 1°32′30″W / 43.2693°N 1.5416°W | ||
Azalera | 5,649 km² | ||
Garaiera | 205 metro | ||
Distantzia | 75 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 231 (2023: 29) | ||
Dentsitatea | 0,04 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 22,96 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 36,36 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 73,33 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 7,16 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 92,10 (2018: %3,26) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.zugarramurdi.es/ |
Izena
aldatuZugarramurdi toki izenaren jatorria edo esanahia ezin izan da oraingoz ziurtasun osoz zehaztu, baina euskarazkoa dela baiezta daiteke. Pertsona abizena ere bada.
Historian, agirietan izena beti berdin agertu izan da: Zugarramurdi (1154 eta 1860); Jose Maria Jimeno Jurio, 2004.[6]
Koldo Mitxelenak proposatu zuenez, «zumar doilor ugariko lekua» esanahi etimologikoa izan liteke: zumar (Gipuzkoako Zumarraga udalerriaren antzera) + andur («doilor») + -di atzizkia (multzoa, taldea edota ugaritasuna adierazten duen atzizkia). Hortaz, zugarrandurdi > zugarramurdi izenaren bilakaera da, agian, baina Mitxelenak berak bere teoria hori froga lezakeen antzinako agiririk ez zuela onartu zuen. Euskara batuan zumar esaten da, baina zugar euskalki edo azpieuskalkietan agertzen den aldaera ere bada. Bestalde, -di atzizkia euskal toki izen nahiz abizenetan maiz zuhaitz edo landare izenekin batera agertzen den atzizkia da, esate baterako: Lizardi, Pagadi, Aresti, Gorostidi, Loidi eta abar. Adibidez, Zumardi izenak zumar asko dauden lekua adierazten du.
Mikel Belaskoren arabera, herritarrek eguneroko hizkeran Zugamurdi, Zamurdi edo Zuenburdi ahoskerak darabiltzate, herriaren izenaren laburdurak, alegia.
Geografia
aldatuIngurune naturala eta klima
aldatuZugarramurdin, itsas mailatik 137 metro gorago, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1990ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Udalerri mugakideak
aldatuAuzoak
aldatuBost auzok osatzen dute udalerria: Azkar, Etxartea, Madaria, Olasur eta Zugarramurdi herrigunea bera.
Demografia
aldatuZugarramurdiko biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamalau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren % 6,09 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
aldatu2011ko udal hauteskundeak
aldatu2007an bezala, 2011ko udal hauteskundeetan ere Zugarramurdiko alkate Akelarre herri ekimeneko Jesus Maria Agerre Indaburu aukeratu zuten, Akelarrek lortu baitzituen udaleko bost ordezkariak[8].
2007ko udal hauteskundeak
aldatu2007ko udal hauteskundeen ondoren, Zugarramurdiko alkate Akelarre herri ekimeneko Jesus Maria Agerre Indaburu hautatu, Akelarrek lortu baitzituen udaleko bost ordezkariak. Baliogabeko botoak sei izan ziren (emandako boto guztien % 4,92) eta boto zuriak sei izan ziren (% 5,17). Abstentzioa % 43,26 izan zen.
Hautetsia | Jasotako botoak |
Evaristo Mentaberri Mihura (Akelarre) | 83 |
Mikel Pedro Mitxelena Etxehebeste (Akelarre) | 72 |
Jesus Maria Agerre Indaburu (Akelarre) | 71 |
Gonzalo Garmendia Bedialauneta (Akelarre) | 67 |
Lazaro Dainciart Iribarren (Akelarre) | 67 |
Udaletxea
aldatuZugarramurdiko udaletxeko idazkaria Urdazubiko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Lapitztegia kalea, 1
Alkateen zerrenda
aldatu2007-2011 | Jesus Mari Agerre Indaburu | Akelarre |
2011-2015 | Jesus Mari Agerre Indaburu | Akelarre |
Kultura
aldatuEuskara
aldatuJaiak
aldatuZugarramurdiko festak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Andre Marietan. Bertan egiten da zikiro-jate ospetsua.
Zinema
aldatuZugarramurdi udalerrian film hauek girotu dituzte:
- Akelarre (1984, Pedro Olea), Silvia Munt, José Luis López Vázquez, Mary Carrillo, Walter Vidarte, Patxi Biskert, Iñaki Miramon eta Felix Roteta aktoreek antzeztua. Nahiz eta Araitz haranean jazotako sorginkeria prozesu historiko batean oinarritua izan eta nagusiki haran hartan filmatu zen arren, Zugarramurdiko leizeetan ere filmatu zen.
- Las brujas de Zugarramurdi (2013, Álex de la Iglesia), Hugo Silva, Mario Casas, Jaime Ordóñez, Carolina Bang, Terele Pávez eta Carmen Maura aktoreek antzeztua. Zugarramurdiz gain, Madril hiriko Puerta del Sol eta Boadilla del Monte udalerrian filmatu zen.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Arrosarioko Andre Mariaren baseliza: XVI. mendean eraikia.
- Barrenetxea etxea: Etxeberria etxearen aitzinez aitzin dago.
- Beretxea etxea: 1793ko sutean zutik iraun zuen etxe bakarra da.
- Dolarea etxea: Gipuzkoako armak dituen armarria izateagatik nabarmentzen da.
- Dutaria jauregia: XVIII. mende hasieran eraikia.
- Etxeberria etxea: Barrenetxea etxearen aitzinez aitzin dago.
- Etxenikea etxea: 1785ean eraikia.
- Induburua etxea / Sorginen Museoa: 1793ko sutearen ondoren kiskaldua eta 1830ean zaharberritua. Bertan Zugarramurdiko Sorginen Museoa ikusgai dago.
- Iriarte etxea: Gaur egun landetxea da.
- Jasokundeko eliza (1781 eta 1784. urteen artean eraikia): Herrigunean dago, Basaburua kalean.
- Kontrabandisten bidea: Xareta eskualdean zehar doan seinaleztatutako bidexka eta bidezidor sarea da, antzina mugalariek erabilia.
- Oieregia etxea: 1718an eraikia.
- Parrokia-etxea: 1725ean eraiki zuten eta herrigunean dago.
- Telletxea etxea: Bere gorapea eta alde banatan dituen kontrahormak bereziak dira.
- Zugarramurdiko leizeak edo Sorginen Leizeak: Olabidea errekak (Infernuko erreka izenaz ezaguna) sortutako leizeak dira, handiena 100 m luze, 20 m zabal eta 30 m garai da. Leizeen albo batean akelarrea dago, tradizioaren (eta Inkisizioaren) arabera, sorginen gaueko bilkurak egiten ziren larrea. Horregatik, sorginen bilkurak "akelarre" izena hartzen dute. Gaur egun, udako solstizioaren inguruan, San Joan gauean, jai erraldoia egiten da argia eta sua gurtzeko. Abuztuan zikiro jatea egiten da bertan.
Argazki galeria
aldatu-
Zugarramurdiko karrika bat.
-
Zugarramurdiko etxe bat.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Navarra: Población por municipios y sexo. (2884)» INE (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).
- ↑ Zugarramurdi. Nafarroako herriak. Nafarroako Ondare Ez Materialaren Artxiboa[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.
- ↑ Zerrendak Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Zugarramurdiko Udalaren webgunea
- Zugarramurdiko Turismo Bulegoa
- Xareta elkartea
- Zugarramurdiko albisteak Erran.eus-en.
- Ihesi: Zugarramurdi orabidean barna Argia.com webguneko artikulua.
- Zugarramurdiko argazkiak lasonet.com webgunean.
- (Gaztelaniaz) Zugarramurdiri buruzko informazioa Nafarroako Gobernuaren webgunean.
- Basaburua kalearen ikuspegia, Google Street View zerbitzuan.
- "Herri txiki, infernu handi" saioan (ETB).