Zuia
Zuia Araba iparraldean dagoen udalerria da, Zuia-Gorbeialdea eskualdeko handiena. Gasteiztik 18 bat kilometrora dago. Haren herriburua Murgia da.
Zuia | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Gorbeialdea | ||||||||||
Izen ofiziala | Zuia | ||||||||||
Alkatea | Unai Gutierrez Urkiza (Euskal Herria Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | 01130 | ||||||||||
INE kodea | 01063 | ||||||||||
Herritarra | zuiar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°58′55″N 2°49′57″W / 42.9819°N 2.8325°W | ||||||||||
Azalera | 122,49 km² | ||||||||||
Distantzia | 20 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 2.343 (2023) 13 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 19,91 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 15,68 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 20,38 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 24,12 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 79,87 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 2,81 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 5,51 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 27,71 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 5.8 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 13.07 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.zuia.com |
Geografia
aldatuInguru naturala
aldatuZuia Gorbeiaren magalaren inguruan dago, eta Arabako mendirik altuenera igotzeko abiapuntua da. Arrato eta Badaiakoa udalerriaren muga naturalak dira, eta aipatzekoa da haranaren erdialdean dagoen Atxabal-Oroko mendigunea.
Udalerria zeharkatzen duen ibai nagusia Baias ibaia da.
Udalerri mugakideak
aldatu- Iparraldean: Orozko (Bizkaia).
- Hegoaldean: Gasteiz eta Badaiako Sierra Bravako Komunitatea.
- Ekialdean: Zigoitia.
- Mendebaldean: Amurrio eta Urkabustaiz.
Historia
aldatuEsaten da Erdi Aroko ganboatar eta oinaztarren arteko gatazka odoltsuek Zuian izan zutela sorrera[4].
Banaketa administratiboa
aldatuZuiako udalerria honako 13 herriez osatua dago, biztanleen kopuruaren arabera:
- Murgia (udalburua): 1.169 biztanle 2007an.
- Sarria: 310 bz.
- Bitoriano: 255 bz.
- Ametzaga: 245 bz.
- Markia: 68 bz.
- Domaikia: 61 bz.
- Gillerna: 49 bz.
- Lukiano: 49 bz.
- Jugo: 47 bz.
- Aperregi: 44 bz.
- Zarate: 33 bz.
- Altube*: 29 bz.
- Ziorraga*: 13 bz.
(* Altube —lehen Monreal de Zuya gisa ere ezaguna— eta Ziorraga auzo gisa har daitezke, ez baitute kontzeju izaerarik.)
-
Murgiko erdigunearen ikuspegia, eliza nabarmen.
-
Ametzaga herria.
-
Domaikiako San Bartolome elizako erretaula, estilo flandriarreko lan ikusgarria.
Demografia
aldatuXX. mendearen lehen erdia gorabeherarik gabe igaro zen Zuiako populazioari dagokionez. 1950eko hamarkadatik aurrera, ordea, populazioak beherako joera hartu zuen, gehienbat Gasteiz eta Bilbo hirietarako izandako emigrazioaren ondorioz.
1980ko hamarkadatik aurrera, garraiobideak hobetzearen eta hirietako etxebizitzen prezio altuen ondorioz, jende berria iritsi zen udalerrira, batez ere Murgira eta haren inguruetara. Horrek populazioa handitzea eragin zuen. Hala ere, populazio berri horren gehienak ez zuen lanik egiten udalerrian, Gasteizen baizik, eta udalerria lo-hiri bihurtu zen biztanle horientzat.
Zuiako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
Politika
aldatu2023-2027 legegintzaldia
aldatu2023ko hauteskundeen ondorengo Zuiako udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzak 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 6 / 11 |
||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 11 |
||||
Zuiak Batzen Gaitu (ZBG) | 1 / 11 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 11 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 0 / 11 |
||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak. Eusko Jaurlaritza
Boletin Oficial del Territorio Historico de Alava (Gaztelaniaz) |
Alkateak
aldatuHauek izan dira Zuiako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[5] | |
Ignacio Oregui Goenaga[5][6][7] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Ignacio Oregui Goenaga[5][6] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Luis Apodaca Vea[5][6] | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Maria Ibañez Loyo[5][6] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Maria Ibañez Loyo[5][6] | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Maria Ibañez Loyo[5][6] | 1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Patxi Goikoetxea Burutxaga[5][6][8] | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | |
Patxi Goikoetxea Burutxaga[5][9] | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Unai Gutierrez Urkiza[5][10][11] | 2011 | 2015 | Bildu | |
Unai Gutierrez Urkiza[5][12][13][10][11] | 2015 | 2019 | Euskal Herria Bildu | |
Unai Gutierrez Urkiza[5][13][14][10][11] | 2019 | 2023 | Euskal Herria Bildu | |
Unai Gutierrez Urkiza[11][15] | 2023 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
Garraioa
aldatuAraba Bus sareko eta lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:
|
Kultura
aldatuEuskara
aldatuZuiako hizkuntza nagusia euskara izan da XIX. mende arte; bertako hizkera mendebaleko euskararen aldaera zen, eta XX. mendean atzerakada nabarmena izan zuen, erabat galtzeraino. Mende haren azken laurdenean abiatutako berreskuratze prozesuaren ondorioz, gaur egun zuiarren % 48,7 inguru da euskalduna, eta hiztun horiek biltzeko asmoz sortua da Bidabarri euskara taldea.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Gorbeiako Natura Parkea.
- Oroko Santutegia, Bitoriano ondoan dagoena, Atxabal-Oro haitzen parean (896 m). Eraikin nagusia XVI. mendekoa da.
- Jugatxiko baseliza, Jugotik gertu dagoena. Aisialdigunea du alboan, Arabako Foru Aldundiarena den parkean.
- Eztiaren museoa, Murgiko Oregi etxean dago.
- Bitorianoko 17. zenbakia duen baserria, XVII. mendekoa, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatua[16].
Zuiar ospetsuak
aldatu- Jose Santos Intxaurregi (17??-1811), jugoar merkataria, Buenos Airesen politikaria izandakoa.
- Luis Alava Sautu (1890-1943), murgiar politikaria, fusilatua.
- Javier Ruiz de Larrinaga (1979 - ), ametzagar ziklo-krosslaria.
- Elena Loyo (1983-), atleta.
- Mikel Landa (1989-), murgiar txirrindularia.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Zuiako aisialdiari buruzko informazioa Zuiako Kuadrillaren webgunean. Bertan, ganboatar eta oinaztarren inguruko aipamena egiten da.
- ↑ a b c d e f g h i j k l (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
- ↑ a b c d e f g «Zuia» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cañamero Redondo et al., Antonio. (1982). Enciclopedia Histórico Geográfica de Álava. Haranburu Editor, (IV. Liburukia) 358 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Estado destina este año 1,5 millones de euros a los embalses de Korrosparri y Zuia» El Correo 2006-01-04 (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los pueblos urgen más ayudas forales para impulsar equipamientos y servicios sociales» El Correo 2007-09-03 (Noiz kontsultatua: 2023-07-09).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Unai Gutiérrez levanta la makila en su tercer mandato» El Correo 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
- ↑ a b c d «EH Bilduren aginte makila kolokan da Legution - Gorbeialdea» Alea 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
- ↑ (Gaztelaniaz) «EH Bildu gobernará en nueve municipios de Álava durante la presente legislatura» 20 minutos 2015-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-04-29).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Encaje de bolillos municipal» Diario de Noticias de Álava 2019-06-10 (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Estos son los 53 alcaldes de los pueblos de Álava» Gasteiz Hoy 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- ↑ Bitorianoko 17 zenbakia duen baserriaren izendapena monumentu gisa Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- Zuiako udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Zuia Auñamendi entziklopedian
- "Herri txiki, infernu handi" saioan (ETB).