Babel (filma)
Babel Alejandro González Iñárrituk zuzendutako filma da. Babel 2006 urteko filma da. Guillermo Arriagak sortutako gidoiarekin. Brad Pitt, Cate Blanchett, Gael García Bernal, Adriana Barraza eta Koji Yakusho protagonistak dira. Pelikula 2006ko maiatzaren 23an Cannesen estreinatu zen.
Babelek, urte hartan, Cannesen urrezko saria irabazi zuen drama pelikula hoberenari. 2007an 7 Oscar sarietara 7 Oscarretara hautagai izan zen. Horren barruan pelikula hoberenaren sariari eta zuzendari hoberenari. Oscar sarien emanaldi hartan, azkenean, bakarrik irabazi zuen soinu-bandako saria.
21 Grams eta Amores perros filmeekin batera "Heriotzaren Trilogia" osatzen du.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laburtua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Babelen istorioa Marokoko bi umeekin hasten da, errifle bat bere aitarekin probatzen dutenean. Bi ume bakarrik joaten direnean, autobus bat seinalatzen dute eta turista iparamerikar bat larriki zauritzen dute. Honek gertaera batzuk eragiten ditu munduko hainbat tokitan dauden hiru pertsonetako taldeetan: Tokion bizi den nerabe gor bat, Marokon dauden estatubatuar bikotea eta Mexikoko haurtzain bat. Istorioa elkarrekin erlazionatutako hiru multzotan harilkatzen da. Nahiz eta haien artean konexioa egon, hasiera elkar ezagutzen ziren bakarrak haurtzain Mexikarra eta bikote Amerikarra ziren.
Luzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Moroko
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi anaiak ahuntzak zaintzen ari diren bitartean gazteenak bere arreba espiatzen du hormako zirrikitu batetik. Beste anaia konturatzen denean jotzen dio eta esaten dio ez badiola hori egiteari uzten bere aitari esango diola. Erriflearen eraginkortasuna probatzen ari ziren harri batzuei tiro eginez. Gazteena lortzen du harriari ematea besteak baino punteria hobeagoa duelako baina oraindik ez daude ziur eraginkortasunari buruz eta autobus bati tiro egitea erabakitzen dute, hasieran ez du ematen eman diotela baina bat-batean ikusten dute autobusa gelditzen dela eta ihes egiten dute korrika bere etxera, bertara heldu baino lehen erriflea ezkutatzen dute. Autobusaren barruan Susan, turista iparramerikar bat, larriki zaurituta izan da eta odoletan hasten da, bere senarra, Richard, odolustea gelditzen saiatzen da etsi-etsian. Ospitalerik hurbilena 4 ordutara dagoela esaten diote eta bertatik pasatzen zen auto bat gelditzen saiatuko da baina ez du lortuko. Richard eta Susan bidaia egiten ari ziren bere bikote-botoak berritzeko, bere seme gazteenaren heriotzagatik, lotan zegoen bitartean, sortutako krisiaren ostean.
Richard autobusa turista guztiekin bertatik hurbil zegoen herri batera eramatea lortzen du, bertan mediku lokalaren arreta jasotzen du baina berak esaten dio ospitale batera joateko beharra duela. Zorionez medikuak lortzen du odolustea gelditzea. Ez zeuden anbulantziarik librerik, baina Richard enbaxadarekin komunikatzea lortzen du eta arrebari laguntza eskatzen dio. Estatu Batuko enbaxadarekin hitz egiteko eskatzen dio eta lortuko du esatea beraren bila joateko. Gainerako turistak bahiketa baten edo hilketaren baten arriskuarekin egoteagatik etsita zeuden eta azkenean joan ziren Richard, Susan eta gidaria barik.
Polizia etorriko da eta esango die anbulantziarik ez dagoela libre eta Estatu Batuko gobernua enkargatuko zela Susan laguntzen eta helikoptero bat bidaliko zutela baina oraindik itxaron beharko zutela. Azkenean ailegatzen da eta Susan ospitalera joaten da. Egun batzuk geroago, ospitaletik atera ziren eta etxera bueltatzen dira.
Japonia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Umeak tiro egiten duten momentuan Marokon inbestigazio bat irekitzen da; non erriflearen bila joaten dira eta aurkitzen dute Tokyon daukala erregistroa, bertan istorioak buelta kulturala ematen du, oso ondo ikusten delako gaur egungo biztanleen egoera, ze teknologia duten, etab. Tokyon pertsonaia nagusia Rinko Kikuchi da, neska gor bat non erriflearen jabearen alaba dena. Eszenak burutzen ditu eduki depresibo, dramatiko eta gogoetazko altuarekin, neskatxak bere maitasunaren beharra asetzea bilatzen du sexu moduan, bere amaren suizidioaren ondoren, gainera ere bere trebezia erakutsi nahi du munduari. Azkenean, aitaren erriflearena ikertzen duen poliziak kontsolatuta amaitzen du.
Mexiko
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Istorioa Amelia, haurtzain mexikarra Estatu batuetan bizi dena, inguruan doa. Bere iloba bere bila joaten da bere semearen ezkontzara eramateko Mexikora. Bera saiatzen da zaintzen hari den umeak (Marokon dauden bikotearen semeak) bera joaten den bitartean beste pertsona batekin ustea, baina ez duenez lortzen umeak ezkontzara eramatea erabakitzen du. Bertan ikusten da aldaketa kulturala, non umeak harrituta geratzen diren Mexikoko kulturarekin. Ezkontza amaitzean umeak bere etxera eraman nahi ditu. Iloba mozkortuta dagoenez eta Amelia umeen paper bat ez dutenez arazo asko dituzte. Orduan iloba ilegal moduan frontera zeharkatzen du, eta umeak eta bere izeko desertuan uzten die. Amelia umeei desertuan uzten die laguntzaren bila joateko eta polizia patruila bat aurkitzen du baina atxilotzen diote. Umeei erreskatatzen diete. Ameliari azkenean umeen gurasoek kargurik ez aurkeztea erabakitzen dute. Baina Amelia deportatzen dute Mexikora.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Brad Pitt, Richard.
- Cate Blanchett, Susan.
- Adriana Barraza, Amelia.
- Gael García Bernal, Santiago.
- Elle Fanning, Debbie.
- Nathan Gamble, Mike.
- Rinko Kikuchi, Chieko.
- Koji Yakusho, Yasujiro.
- Said Tarchani, Ahmed.
- Boubker Ait El Caid, Yussef.
- Mustapha Rachidi, Abdullah.
- Peter Wight, Tom.
- Mónica del Carmen, Lucía.
- Harriet Walter, Lilly.
- Clifton Collins Jr., muga-polizia #1
- Michael Peña, muga-polizia #2
- Trevor Martin, Douglas.
- Matyelok Gibbs, Elyse.
- Georges Bousquet, Robert.
- Claudine Acs, Jane.
- André Oumansky, Walter.
- Michael Maloney, James.
- Dermot Crowley, Barth.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Filmaren fitxa IMDB.com webgunean
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 2006ko filmak
- Alejandro González Iñárrituk zuzendutako filmak
- Guillermo Arriagak idatzitako filmak
- Alejandro González Iñárrituk idatzitako filmak
- Brad Pittek antzeztutako filmak
- Cate Blanchettek antzeztutako filmak
- Adriana Barrazak antzeztutako filmak
- Gael García Bernalek antzeztutako filmak
- Rinko Kikuchik antzeztutako filmak
- Elle Fanningek antzeztutako filmak
- Nathan Gamblek antzeztutako filmak
- Michael Peñak antzeztutako filmak
- Harriet Walterrek antzeztutako filmak
- Matyelok Gibbsek antzeztutako filmak
- Aaron D. Spearsek antzeztutako filmak
- Kaori Shimizuk antzeztutako filmak
- Margaret Windsorrek antzeztutako filmak
- Alex Jenningsek antzeztutako filmak
- Mónica del Carmenek antzeztutako filmak
- Alejandro González Iñárrituk ekoitzitako filmak
- Steve Golinek ekoitzitako filmak
- Summit Entertainmentek ekoitzitako filmak
- Zinema zirriborroak
- Ameriketako Estatu Batuetako film dramatikoak
- Mexikoko film dramatikoak
- Japoniako film dramatikoak
- Kalifornian girotutako filmak
- Tokion girotutako filmak
- Mexikon girotutako filmak
- Marokon girotutako filmak
- Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Ingelesezko filmak
- Japonierazko filmak
- Gaztelaniazko filmak
- Arabierazko filmak
- Film dramatiko onenaren Urrezko Globo saridunak
- BAFTA film saridunak