Edukira joan

Bizkar-zorro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizkar-zorro moderno bat.

Bizkar-zorroa, formarik sinpleenean, bizkarrean eraman ohi den eta sorbalden inguruan kokatzen diren bi uhal dituen zakua da. Badaude uhal bakarra duten bizkar-zorro arinak.

Bizkar-zorroak zorro arrunten ordez erabiltzen dira zama astunak, tresnak eta objektu handiagoak garraiatzeko, edukiera handiagoa baitute eta pisu astunak eta handiak denbora luzeagoz eraman baitaitezke. 10 kilotik gorako zamak eramateko erabiltzen diren bizkar-zorro handienek gerrikoa izaten dute pisuaren zati bat (batzuetan %90era irits daiteke) gerrian eta aldaketan zamatzeko eta sorbaldetako uhalak gehien bat zama orekatzeko utziz.