Elbereth (taldea)
Elbereth | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Legazpi, Gipuzkoa, Euskal Herria |
Musika mota | speed metal thrash metal heavy metal |
Instrumentuak | ahotsa, gitarra, baxua eta bateria |
Urteak | 2002az geroztik |
Erlazionatutako artistak | Su Ta Gar Anker |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Gaueko Arimak Ortots Herriko Burdina |
Taldekideak | |
Iker Manso Julen Albizu Aritz Legorburu Ruben Sanchez Xabier Etxeberria | |
Lehengo taldekideak | |
Xabier Urkia Eneko Maiz Iker Otegi Xabier Castaño | |
Informazio gehigarria | |
http://www.myspace.com/elberethtaldea | |
Elbereth 2002an Legazpin (Gipuzkoa, Euskal Herria) sorturiko heavy metaleko musika taldea da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elbereth 2002. urtean sortu zen Legazpin, herriko bost gazte batera entseatzen hasi zirenean. Lehen taldekideak, Iker Manso (Ahotsa eta Gitarra), Xabier Urkia (Gitarra), Ruben Sanchez (Gitarra), Aritz Legorburu (baxua) eta Eneko Maiz (bateria). Lehen diskoa grabatu eta geroxeago, Enekok taldea laga behar izan zuen familia zela kausa, eta haren hutsunea betetzeko Xabier Etxeberria (bateria) sartu zen taldean. Ondoren, bigarren diskoa grabatua zutenean, familiarengatik baita ere, Xabier Urkiak taldea laga behar izan zuen, eta hark utzitako hutsunea Iker Otegik (gitarra) bete zuen.
Entseguak hasi zituztenean, Legazpiko Gaztetxean gela bat zuten eta bertan egiten zituzten. Abesti propioak zituen maketa bat egin zuten, eta horrekin maketa txapelketa batean parte hartu zuten, txapelketa hura irabaziz. Aurrerago, entsegu lokal batzuk egin zituzten herrian eta taldea bertan gela bat lortu zuen, beraien lana bertan jarraituz.
2007. urtean iritsi zen haien lehen diskoaren grabaketa: Gaueko Ilargia. Disko hori 10 abestiz osaturik dago. Herriko bi musikari izan zituzten lagun: Yerco (gitarra) eta Abel (ahotsa). Yercok Arimaren Islada abesti instrumentalean parte hartu zuen bertan, solo bat eginez, eta Abelek aldiz Mendeku Garaia abestiari ahotsa eman zion.
2009. urtean haien bigarren diskoa grabatu zuten, Arimak Pizturik Dirau. Disko hori 11 abestiz osaturik dago. Koma taldeko Brigi abeslariaren laguntza izan zuten, Itzalak Lehioetan abestiari ahotsa eman baitzion. Abelen laguntza ere izan zuten, Sinismen Galdua abestiari ahotsa eman baitzion.
2007 eta 2009. urteetan, haien bi lehen diskak grabatzerakoan, Ortots diskografikaren laguntza izan zuten.
2012. urtean hirugarren diskoa grabatu zuten, "Itzalitako Izarren Lurraldea" izenpean. Disko hori 10 abestiz osatua dago. Diska hau grabatzerako orduan, Gaueko Arimak diskografika izan zuten lagun.
Lehen diskoaren grabaketatik, Elbereth Euskal Herri osoan ezaguna egiten joan zen, Legazpitik abiatuta noski, non bertan hasi ziren lehen kontzertuak ematen, bai jaietan eta nola ez, Gaztetxean (bertan diskoak aurkezten joan ziren). Herrian taldea oso harrera ona izan zuen eta denbora pasa ahala, arrakasta handiagoa zuten. Gutxinaka, herri ezberdinetan hasi ziren kontzertuak ematen, adibidez Donostiako Doka-n, non bertan zenbait aldiz jo duten. Haien arrakasta hainbestekoa izan zen, Bartzelonara joan ziren kontzertu bat ematera.
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur Egun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iker Manso: ahotsa eta gitarra.
- Julen Albizu: gitarra.
- Ruben Sanchez: gitarra.
- Aritz Legorburu: baxua.
- Xabier Etxeberria: bateria.
Lehenagokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Xabier Urkia: gitarra
- Eneko Maiz: bateria
- Iker Otegi
- Xabier Castaño
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gaueko Ilargia (Ortots Burdin Hotsak, 2007)
- Arimak Pizturik Dirau (Ortots Burdin Hotsak, 2009)
- Itzalitako Izarren Lurraldea (Gaueko Arimak, 2012)
- Karma (Basque Metal Country, 2017)[1]