Fiddler on the Roof (filma)
Fiddler on the Roof (euskaraz Biolinjolea Teilatuan) 1971ko Norman Jewison kanadar zinema zuzendariaren musikal film bat da. 1964ko Broadwayko Fiddler on the Roof musikalean oinarritua dago, hau era berean, Sholem Aleichem idazlearen Tevye esne-saltzailea pertsonaiaren kontakizunetan oinarrituta zegoelarik. Bertan, Chaim Topol, Norma Crane, Leonard Frey, Molly Picon eta Paul Mann aktoreek antzeztu zuten.
Filmak hiru Oscar Sari irabazi zituen: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria, Argazkigintza onenaren Oscar Saria eta Soinu onenaren Oscar Saria. Hiru Urrezko Globo ere irabazi zituen.
Film honetako If I Were a Rich Man ("Aberatsa Banintzateke") abestia mundu osoan oso ezaguna egin zen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1905. urtea Ukraina. Tevy esne-saltzailea (Chaim Topol) juduak eta ortodoxoak elkarrekin bizi diren Anatevka herrixkan bizi da. Tevy pozik bizi da, emaztea eta bost alaba ezkongairekin batera. Arratsalde batez, esne banaketan dabilela Perchick gaztea ezagutuko du (Paul Michael Glaser), ideia iraultzaileak dituen Kiev hiriko ikaslea. Biak adiskide egin eta Tevyk bere alabetako bati heziketa ematearen truk etxean ostatu eta jana eskeiniko dizkio. Aldi beran, Lazar Wolf (Paul Mann), harakin zakarra alargundu berri da eta Teyveri alaba zaharrena bere emaztegai izan dadin eskatuko dio.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktorea | Pertsonaia |
---|---|
Chaim Topol | Tevye |
Norma Crane | Golde |
Leonard Frey | Motel Kamzoil |
Molly Picon | Yente |
Paul Mann | Lazar Wolf |
Rosalind Harris | Tzeitel |
Michele Marsh | Hodel |
Neva Small | Chava |
Paul Michael Glaser | Perchik |
Ray Lovelock | Fyedka |
Elaine Edwards | Shprintze |
Candy Bonstein | Bielke |
Shimen Ruskin | Mordcha |
Zvee Scooler | Errabinoa |
Louis Zorich | Constable |
Dave Peralta | Sasha |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1971ko filmak
- Norman Jewisonek zuzendutako filmak
- Joseph Steinek idatzitako filmak
- Chaim Topolek antzeztutako filmak
- Norma Cranek antzeztutako filmak
- Leonard Freyk antzeztutako filmak
- Molly Piconek antzeztutako filmak
- Paul Michael Glaserrek antzeztutako filmak
- Ray Lovelockek antzeztutako filmak
- Zvee Scoolerrek antzeztutako filmak
- Roger Lloyd Packek antzeztutako filmak
- Rosalind Harrisek antzeztutako filmak
- Vernon Dobtcheffek antzeztutako filmak
- Michele Marshek antzeztutako filmak
- Norman Jewisonek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Argazkigintza onenaren Oscar sariaren irabazleak
- Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Soinu onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Musikal filmak
- Drama filmak
- Umorezko filmak
- Juduei eta judaismoari buruzko filmak
- Ezkontzei buruzko filmak
- Musikaletan oinarritutako filmak
- Ukrainan girotutako filmak
- Errusierazko filmak
- Hebreerazko filmak
- John Williamsen soinu bandadun filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak