Edukira joan

Garellano

Koordenatuak: 43°15′31″N 2°58′30″W / 43.25861°N 2.97500°W / 43.25861; -2.97500
Wikipedia, Entziklopedia askea
43°15′31″N 2°58′30″W / 43.25861°N 2.97500°W / 43.25861; -2.97500

Garellano Bilboko Basurtu-Zorrotza barrutian dagoen gunea da, Termibus autobus geltokiaren ondoan. Gunearen mugakideak honakoak dira, Perez Galdos kalea ekialdean, Luis Briñas kalea hegoaldean, Gurtubai kalea iparraldean eta Montevideo etorbidea mendebaldean.

Ezaugarriak

Antzina "Garellano" Basurtu auzoaren iparralde osoa izendatzeko erabiltzen zen, tartean gaur egun Termibus dagoen Garellanoko futbol zelaia. Hiriaren kanpoaldeko gunea zenez, bertan, hirigunean kabitzen ez ziren hainbat azpiegitura eraiki ziren, tartean ejerzitoaren koartela.

Horrela, 1980ko hamarkadaren amaiera arte, Garellanon ejerzitoaren koartela egon zen, Mungiara eraman zutenean, eraikinetan Bilboko suhiltzaile eta udaltzaingoaren egoitza nagusia ezarri zuten. Horrez gain, Garellanon Basurtu auzoko udaltegia eta udal bulego batzuk daude.

Etorkizuna

Artikulu nagusia: «Garellano dorreak»

2008an udaltzaingo eta suhiltzaileen egoitza berria hasi ziren eraikitzen Bilboko Miribilla auzoan, eta etorkizunean bi erakundeek Garellano utzi eta utzitako orubean parkea eta babes-ofizialeko etxebizitzak eraikiko dira. Udalaren asmoen arabera 1.100 etxebizitza. Orubean zer eraikiko zen erabakitzeko Bilbao Ria 2000 eta Bilboko udalak arkitektura lehiaketa antolatu zuten. Bertan ondoko arkitektoek hartu zuten parte:

  • Carles Ferrater/Luis Dominguez
  • Junquera Arquitectos SLP
  • MVRDV/GRAS/IA+B
  • Rogers Stirk Harbour + Partners
  • Suárez & Santas Arquitectos

Lehiaketaren irabazlea 2009ko ekainean jakinarazi zen, eta Richard Rogersek zuzendutako Rogers Stirk Harbour + Partners arkitekto estudioa izan zen.

Ikus, gainera

Kanpo loturak