Hezetasun erlatibo
Hezetasun erlatiboa, tenperatura zehatz batean ur lurruntasunaren presio partziala eta ur lurruntasun balantze presioaren arteko erlazioa da.
Hezetasun erlatiboa, sistemaren tenperatura eta presioaren araberakoa da. Ur lurrunketa kantitate berdinak hezetasun erlatibo handiagoa sortzen du aire hotzean aire beroan baino. Honekin erlazionatutako aldagai bat ihintza da.
Definizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Airearen eta uraren arteko hezetasun erlatiboa (RH edo ) tenperatura zehatz batean, ur lurruntasunaren () presio partziala eta ur balantzearen () lurruntze presioaren arteko erlazio bezala definitzen da.
=
Normalean, hezetasun erlatiboa ehunekotan adierazten da: ehuneko handiago batek, airea eta uraren arteko nahasketa hezeagoa dela esan nahi du. %100eko hezetasun erlatiboan, airea gainezka dago eta ihintza egoeran aurkitzen da.
Esanahia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontrol klimatikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kontrol klimatikoa, tenperatura eta hezetasun erlatiboa eraikinetan, ibilgailuetan eta bestelako leku itxietan kontrolatzeari deritzo. Helburua, giza ongizatea, segurtasuna eta osasuna sustatzea da, eta honekin batera ingurumeneko baldintzak betetzea.
Hezetasun erlatiboa eta erosotasun termikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hezetasun erlatiboak, gizakien erosotasun termikoan[1] paper garrantzitsua jokatzen du aireko tenperatura, batez besteko irradiatze-tenperatura, airearen abiadura, tasa metabolikoa eta arropa kantitatearekin batera.
Orokorrean, tenperatura altuak tenperatura baxuekin konparatuz, ongizate termikoa lortzeko, hezetasun erlatibo baxuagoa behar du.
Nahiz eta ongizate termikoan hezetasun erlatiboa faktore garrantzitsua den, gizakia tenperatura aldaketekiko sentikorragoa da, hezetasun erlatiboarekiko[2] baino. Airearen tenperatura baxua denean, hezetasun erlatiboak ongizate termikoan efektu txikia du. Berriz, tenperatura moderatua bada efektua nabariagoa izango da eta azkenik, tenperatura altua bada efektua oraindik handiagoa izango da.
Hezetasun erlatiboak eragindako ondoeza gizakian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eguraldi hotzetan, kanpoko tenperaturak ur lurruntasunaren fluxu gaitasuna murrizten du. Hori dela eta, elurra ari duenean, kanpoko hezetasun erlatiboa baxua da, baina airea eraikin batera sartzean berotu egiten da eta hezetasun erlatiboa oso baxua bilakatzen da. Egoera honek airea oso lehorra izatea eragiten du ondoeza eraginez.
Hezetasun maila baxuak alde batetik, ehuna estaltzen duen sudur-hodiak kaltetzea eragiten du, errinobirus[3] birusaren sartzea erraztuz. Bestetik, sudur hemorragien ohiko etiologia izaten da. Hori dela eta, sintoma hauek arintzeko, etxeetan hezetasun dispositiboak izatea gomendatzen da. Sudur-hodien lehortzea ekiditeko, hezetasun erlatiboa %30a baino gehiagotan mantendu behar da.
Tenperaturaren arabera, gizakia %30etik %70rako[4] hezetasun tartean eroso sentitu daiteke, %50a eta %60a egokienak izanik. Hezetasun maila baxuak, arnasketa arazoak, ondoeza eta alergien okertzea eragin dezake. Horregatik neguan, hezetasun erlatiboa %30 edo gehiagotan mantentzea gomendatzen da. Gainera, %20 baino gutxiagoko hezetasun erlatiboak begiko narritadura sor dezake.
Eraikinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klimaren kontrola egiteko HVAC sistema erabiltzen duten eraikinetan, hezetasun erlatiboa tarte egokietan mantentzea dute helburua, hau da, tarte nahiko baxua erosoa izan dadin, baina tarte nahiko altua aire lehorrak eragiten dituen konplikazioak ekiditeko.
Tenperatura altua denean eta hezetasun erlatiboa baxua, uraren lurrunketa azkarra da, lurzorua sikatzen da eta azaleko izerdia erraz lurruntzen da. Egurrezko altzairuak berriz, uzkurtu egin daitezke bertako margoa kaltetuz. Hala ere, tenperatura baxua denean eta hezetasun erlatiboa altua, ur lurrunketa geldoa izango da. Aipatzekoa da, hezetasun erlatiboa %100era gerturatzen denean, azaleren kondentsazioa gerta daitekeela honen korrosioa, hondatzea eta bestelako kalteak eraginez. Emergentzia irteerak izoztea ere gerta daiteke.
Laborategiak, ospitaleak eta bestelako eraikinak, hezegailuak eta kontrol sistemak beharrezkoak dituzte, hezetasun erlatiboa maila zehatz batean mantendu dadin.
Ibilgailuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikinetan aipatutako oinarrizko printzipioak ibilgailuetan ere erabiltzen dira. Gainera, segurtasunaren inguruko gogoetak ere egon daitezke. Adibidez, ibilgailu baten barruan hezetasun handiak kondentsazio arazoak sor ditzake, haizetakoak lausotuz eta osagarri elektrikoen zirkuitulaburketa eraginez.
Presiozko ibilgailuentzat, hala nola, hegazkinak, espazio-ontziak… gogoeta hauek segurtasunerako ezinbestekoak dira eta presio hauek mantentzeko ingurumeneko kontrolerako sistema konplexuak beharrezkoak dira.
Hegazkintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bidai luzeak egiten dituzten hegazkinek, hezetasun erlatibo baxuarekin funtzionatzen dute, askotan ehunekoa %10 baino txikiagoa izanik. Hezetasun baxua, hegazkinen altitudeetan aurkitzen den aire hotzaren aspirazioaren ondorio izaten da. Aire honen ondorengo berotzeak, hezetasun erlatiboa murriztea eragiten du. Egoera honek eragozpen ezberdinak sortzen ditu, batik bat, mina begietan eta azalaren zein ehunen lehortzea. Kasu hauetan ez dira hezetasun sistemak erabiltzen, maila egokian mantentzeko behar den ur bolumena eragozpen bat delako hegazkinen pisuarentzat.
Aire hotzak eta hezetasunak izotza sortzea eragin dezakete eta faktore hau hegazkinentzako arriskutsua da pisua handitzea eta hegalak kaltetzea eragiten duelako. Honekin batera, karburagailu motorrak ere izotza sortzeko arriskua dute.
Hau guztia dela eta, aireztatze txosten meteorologikoek, hezetasun erlatiboa adierazten dute.
Hegazkin gidariek aireratze neurriak kalkulatzean, hezetasuna kontuan hartu behar duten aldagai bat da, alde batetik, hezetasun altuak pista luzeagoak behar izatea eragiten duelako eta bestetik, aireratze etekina murriztu egiten delako.
Tenperatura handitzeak, altitude dentsitatea ere handitzea eragingo du. Hori dela eta, hezetasun eta bero egoera jakin batean, dentsitate altuera benetako altuera baino handiagoa izan daiteke.
Neurketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Higrometroa, airearen hezetasuna neurtzeko erabiltzen den tresna da.
Aire eta uraren lurruntasunaren arteko hezetasuna taula batzuen bidez neurtzen da baldin eta bulbo lehorraren tenperatura (T) eta bulbo hezearen tenperatura ezagutzen badira (Tw). Kantitate hauek, psikometroaren bidez erraz estimatzen dira.
Tenperaturaren araberako ur lurrunketaren oreka presioa ezagutzeko hainbat formula enpiriko ezagutzen dira. Antoine ekuazioa hiru parametro dituen ekuazioa da eta errazenetarikoen artean aurkitzen da. Magnus-Tetens eta Golf-Gratch ekuazioak konplexuagoak dira, baina baita zehatzagoak ere.
Literaturan sarritan aurkitzen den ekuazioa Arden Buck ekuazioa[5] da:
,
T, bulbo hezearen tenperatura da eta Celsius gradutan (° C) aurkezten da. P, erabateko presioa da eta milibaretan aurkezten da. Azkenik , milibaretan definitzen den lurruntasun presioaren oreka da.
Formula hau, ur lurrunketaren oreka presioa ezagutzeko erabiltzen denean, Buckek, gehiegizko akats erlatiboa %0.20 baino txikiagoa dela baieztatu du -20 °C eta +50 °C artean.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ ASHRAE Standard 55 (2017). "Thermal Environmental Conditions for Human Occupancy".
- ↑ Fanger. (1970). Thermal comfort: analysis and applications in environmental engineering. Danish Technical Press.
- ↑ University of Rochester Medical Center | What causes the common cold? | Health Encyclopedia. (Noiz kontsultatua: 2016ko urtarrilaren 24a).
- ↑ Gilmore, C. P.. (September 1972). «More Comfort for Your Heating Dollar» Popular Science.
- ↑ Buck, Arden. (December 1981). New Equations for Computing Vapor Pressure and Enhancement Factor. (Noiz kontsultatua: 2017ko uztailaren 21a).