Pussy Riot
Pussy Riot | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Mosku |
Musika mota | punk, performance arte, riot grrrl (en) , hardcore punk, Oi! eta pop musika |
Urteak | 2011 |
Nadezhda Tolokonnikova Maria Aliokhina Jekaterina Samutsevitx | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
pussyriot.love | |
Pussy Riot emakumez osatutako punk-rock talde feminista errusiarra da.
Pussy Rioteko bost kidek 2012ko otsailaren 21ean kantatu zuten Moskuko katedral ortodoxoan, Errusiako presidentetzarako hauteskundeak baino bi aste lehenago. Aldarera igo, eta Ama Birjinari Putin boteretik bidaltzeko eskatu zioten. Taldearen saioak minutu bat baino gutxiago iraun zuen, zaindariek elizatik kanporatu baitzituzten. Bost abeslarietako hiru —Maria Aliokhina, Nadezhda Tolokonnikova eta Jekaterina Samutsevitx— martxoaren hasieran atxilotu zituzten, eta espetxeratu zuten. Beste biak zein ziren jakiterik ez zuen lortu Poliziak.[1] Bost hilabetez behin-behineko espetxean eduki ondoren, 2012ko abuztuaren 17an bi urteko espetxe zigorra jasan zuten. 21 hilabetez espetxean izan eta gero, Tolokonnikova eta Alekhina 2013ko abenduaren 13an espetxetik atera ziren Estatu-Dumaren amnistiari esker.
Erreferentziak
- ↑ «Pussy Riot talde errusiarreko kideei bi urteko kartzela zigorra ezarri diete» Berria 2012-08-18 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.