Severino Boezio
Severino Boezio | |||||
---|---|---|---|---|---|
510 - 511 ← Inportunus (en) - Flavius Felix (en) →
505 - 510 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Anicius Manlius Severinus Boethius | ||||
Jaiotza | Erroma, 480 | ||||
Herrialdea | Erresuma Ostrogotikoa | ||||
Heriotza | Pavia, 524 (egutegi gregorianoa) (43/44 urte) | ||||
Hobiratze lekua | San Pietro in Ciel d'Oro (en) | ||||
Heriotza modua | heriotza zigorra: burugabetzea | ||||
Familia | |||||
Aita | Manlius Boethius | ||||
Ezkontidea(k) | Elpis (en) | ||||
Seme-alabak | |||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | latina | ||||
Irakaslea(k) | Quintus Aurelius Memmius Symmachus (en) Isidore of Alexandria (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | filosofoa, idazlea, musikologoa, musikaren teorikoa, politikaria, matematikaria eta itzultzailea | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Influentziak | Plotino, Porfirio, Agustin Hiponakoa, Seneka, Aristoteles eta Platon | ||||
Santutegia | |||||
Urriaren 23 | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Antzio Manlio Severino Boezio (Erroma, 480 - Ager Calventienus, Paviaren iparraldean, 524-526 bitartean) Antzinako Erromako edo Erdi Aroko filosofo eta idazlea izan zen. Haren lanik garrantzitsuena De consolatione Philosophiae izan zen. Aristotelesen lanak eta beste zenbait zientzia lan itzuli zituen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erroman jaio zen 480an, Anicii izeneko kontsul-familian. Quintus Aurelius Symmachus izan zuen irakasle, eta honen alaba Rustikanarekin ezkondu zen[1]. Erretorika eta filosofia ikasi zuen Atenasen. Teodoriko Handia erregearen konfiantza lortu zuen, eta hark Magister officiorum (Lehen ministro) izendatu zuen 522 edo 523an. Baina etsaiek desleiala izateaz, Bizantziar Inperioaren alde konspiratzeaz eta astrologian aritzeaz salatu zutenean, atxilotu eta Paviaren iparraldean dagoen Ager Calventienus hil zuten, Teodorikoren beraren aginduz[1].
Boezioen lanik garrantzitsuena filosofia liburu bat izan zen, De consolatione Philosophiae («Filosofiaren pozaldia») izenburua daramana. Aristotelesen eta Platonen lanak latinera itzuli nahi zituen, baina ezin izan zuen bere asmoa bukatu. Gugana gutxi batzuk baizik ez dira heldu: Aristotelesen De interpretatione eta Categories, eta Porfirioren Isagoge, besteak beste. Erdi Aroko europarrentzat iturri bakarra izan ziren itzulpen horiek Antzinako Greziako zientzia ezagutzeko[2]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- De consolatione Philosophiae. Filosofiaren eta Boezioren arteko elkarrizketa.
- De arithmetica. Aritmetikari buruz.
- De musica. Musikari buruz.
- Opuscula theologiae. Teologiari buruz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Anicio Manlio Severino Boecio Enciclopedia Católica on-line. Ec.aciprensa.com
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Severino Boezio |