'Patafisika
'Patafisika edo patafisika Frantzian XX. mendearen bigarren erdian sortutako kultura mugimendu bat da, surrealismoari estuki lotua. Izena Alfred Jarry idazlearen liburu batetik hartua izan zen: Gestes et opinions du docteur Faustroll, pataphysicien (1897-1898). Lan horretan inspiratuta Jarryren zale batzuek zientziaren parodia proposatu zuten, patafisika alegia; patafisikaren helburu nagusia zera izango litzateke: "irtenbide imaginarioen eta salbuespenak erregulatzen dituzten legeen ikerketa".[1]
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]«Patafisika» hitza ἐπὶ τὰ μετὰ τὰ φυσικά («epí ta metá ta physiká») formularen uzkurdura da eta itzulpena hauxe izango litzateke: "fisika ondoren dagoenaren inguruan dagoen zera hura".
Mugimendu hau izendatzerakoan hitza aurretik jartzen den apostrofoak zalantza handiak eragin ditu. Jarryren esanetan[2] apostrofo horren funtzioa calembour izeneko hitz joka saihestea izango litzateke. Dena dela, baieztapen horrek umore adierazpena ematen du zeren eta "patafisika" bera "metafisika"rekin calembour baita ("patte à physique", "pas ta physique", "eta pâte à physique"). Apostrofoak ez du hitzaren esanahia aldatzen. Beste pentsalarientzat apostrofoak sustantiboa eta adjektiboa bereizi egiteko aukera emango luke: sustantiboa apostrofoaz eta adjektiboa ikur hori gabe.
Sortzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Société de recherches savantes et inutiles" (Bilaketa Akademiko eta Alferrikako Elkartea) lemapean, 1948an Collège de 'Pataphysique sortu zen. Elkarteren lehenengo sortzaileak Mélanie Le Plumet, Oktav Votka eta J-H Sainmont. Elkarteak, erakunde zientifikoen parodia, aldizkari bat argitaratu zuen, Viridis Candela (Kandela berdea); bertan Boris Vian, Eugène Ionesco, Alfred Jarry, Julien Torma, Oulipo eta beste sinadura ezagunak edo gero ezagunak izango zirenak agertu ziren.
Partaide ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Raymond Queneau
- Enrico Baj
- Boris Vian
- Eugène Ionesco
- Jean Genet
- Jacques Prévert
- Joan Miró
- Fernando Arrabal