2013ko Italiako GiroaItzuli Handi honen 96. edizioa da. 2013komaiatzak 4 eta 26 bitartean ospatuko da, 21 etapatan banatutako 3405,3 kilometro eginez Napoli eta Brescia artean (2009tik ohi izan den bezala, Giroaren amaiera Milan eta Italiako beste hiri batzuen artean tartekatu da).
2013ko edizio honetan 23 taldek parte hartuko dute: UCI ProTeam mailako 19 taldeak, euren partehartzea derrigorrezkoa bait da, eta, Giroaren antolakuntzak gonbidatuta, Profesional Kontinental mailako beste 4k (Androni Giocattoli-Venezuela, Bardiani Valvole-CSF Inox, Colombia eta Vini Fantini-Selle Italia). Hala, 207 txirrindulariko pelotoi bat osatuz. Salbuespen bezala gainditu zen lasterketa profesionaletarako dagoen 200 txirrindulariko muga gonbidapenak eginak zeudenean Katusha UCI ProTeam talde bezala gehitu bait da. Ondorioz, honakoak dira Italiako Giroaren edizio honetan parte hartuko duten taldeak: