2016ko Orlandoko Pulse diskotekako sarraskia
2016ko Orlandoko Pulse diskotekako sarraskia | |
---|---|
Mota | tiroketa masibo bahituak hartze atentatu anti-LGBT hate crime (en) |
Honen parte da | terrorismoa Estatu Batuetan, LGBT pertsonen aurkako indarkeria eta mass shooting in the United States (en) |
Data | 2016ko ekainaren 12a |
Iraupena | 231 min |
Kokaleku | Pulse Nightclub, 1912 S. Orange Avenue, Orlando, Florida, United States |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Kausa | islamismo erradikal homofobia |
Pertsona hilak | 50 |
Pertsona zaurituak | 53 |
Erantzule | Omar Mateen (en) (mass murderer (en) , shooter (en) ) |
Arma | Sig Sauer MCX (en) Glock (en) |
Orlandoko Pulse diskotekako sarraskia 2016ko ekainaren 12an AEBtako Florida estatuko Orlando hirian dagoen Pulse gay diskotekan jazotako tiroketa eta sarraski bat izan zen. Sarraskiaren ondorioz denera 50 hildako, erasotzailea barne, eta 53 zautitu egon ziren. Erasotzailea Omar Mateen 29 urtetako gaztea izan zen[1].
Sarraskia gaur egun arteko LGBT komunitatearen aurkako inoizko atentatu handiena izan da AEBn, bai eta 2001eko irailaren 11ko atentatuetatik estatubatuar lurraldean jazo izan den atentatu larriena ere.
Estatubatuar poliziak jakinarazi zuenez, atentatua gauzatu aurretik erasotzailea bi aldiz ikertu zuten "talde terroristekin lotura" ote zuen jakiteko[2]. NBC New telebista albiste kateak esan zuenez erasogileak tabernara sartu aurretik larrialdietara deitu omen zuen, "Estatu Islamikoarekin leial" zela esanez[2]. Estatu Islamikoak bere gain hartu du erasoa, esanez Omar Mateen ustezko erasotzailea "kaliferriaren soldadua" zela[2].