2 Palas
2 Palas | |
---|---|
Behaketa | |
Magnitude absolutua | 4,11 |
Gorputz-gurasoa | Eguzkia |
Aurkitzailea | Heinrich Wilhelm Matthäus Olbers |
Aurkikuntza-data | 1802ko martxoaren 28a |
Aurkikuntza-lekua | Bremen |
Planeta txikien taldea | Asteroide gerrikoa |
Honen izena darama | Atena eta Pallas (en) |
Orain duen posizioa ikusi | |
Orbitaren ezaugarriak | |
Apoapsis | 3,4078914920522 AU |
Periapsis | 2,1323634671789 AU |
Ardatzerdi handia | 2,7701274815416 AU |
Eszentrikotasuna | 0,23022912018663 |
Orbita-periodoa | 1.684,0231606054 egun |
Batezbesteko anomalia | 40,59807482131 ° |
Makurdura orbitala | 34,925835702283 ° |
Goranzko nodoaren luzera | 172,91880625604 ° |
Periapsiaren argumentua | 310,87288946258 ° |
Ezaugarri fisikoak | |
Diametroa | 512 km eta 513 km |
Masa | 211 Eg |
Dentsitatea | 3 g/cm³ 2,89 g/cm³ |
Albedoa | 0,101 0,155 |
Mota espektrala | B type (en) |
Behin-behineko izendapenak | A802 FA |
Nabigazioa | |
« Zeres • 3 Juno (mul) » |
2 Palas, asteroide gerrikoko bigarren asteroiderik handiena da. Bere orbita, gerrikoaren erdialdean dago, baina, asteroide handi batentzat zertxobait okertua eta eszentrikoa da. Palasen konposaketa, bakarra da, baina C motako asteroideen oso antzerakoa.
Palas, 1 Ceresen ondoren aurkitutako lehen asteroidea izan zen. Heinrich Wilhelm Olbersek aurkitu zuen 1802ko martxoak 28an, 1 Ceresen orbita aurkitu eta zehazteko behaketak egiten ari zela, Carl Friedrich Gauss matematikari handiaren iragarpenak erabiliz. Olbersek, Atenearen omenez izendatu zuen, greziar mitologian, jakinduriaren jainkosa zena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1801ean, Giuseppe Piazzi astronomoak, hasiera batean, kometa batekin nahastu zuen objektu bat aurkitu zuen. Handik denbora gutxira, objektuaren bere behaketak iragarri zituen, bere mugimendu motel eta uniformea, kometa baten bereizgarria ez zela nabarmenduz, eta beste objektu ezberdin bat izango zela iradokiz. Objektua, bistatik galdu zen zenbait hilabetez, baina, beranduago, Franz Xaver von Zachek eta Heinrich Olbersek berreskuratu zuten, oinarri bezala, Friedrich Gaussek kalkulatutako hasierako orbita bat erabiliz. Objektua, Ceres bezala bataiatua izan zen, eta aurkitu zen lehen asteroidea izan zen.
Handik hilabete batzuetara, Olbers, berriz ere Ceres aurkitzen saiatzen ari zen, sektore horretan, mugitzen ari zen beste objektu bat ikusi zuenean. Palas asteroidea zen, kasualitatez, Ceresen aurretik igarotzen ari zena une horretan. Objektu honen aurkikuntzak interes handia piztu zuen astronomoen artean: ordurarte, astronomoek, Martitz eta Jupiterren artean planeta bat egon behar zuela uste zuten, eta Olbersek bigarren objektu bat aurkitu zuen.
Palasen orbita, Gaussek zehaztu zuen, nork, 4,6 urteko periodoa, Ceresenaren antzekoa zela aurkitu zuen. Baina Palasek, ekliptikaren planoarekiko orbita okerdura nahiko altua zuen.
1917an, Kiyotsugu Hirayama astronomo japoniarra, asteroideen mugimendua aztertzen hasi zen. Asteroide talde bat behatuz eta euren mugimendu orbitalean, okerduran eta eszentrikotasunean oinarritua, talde ezberdinen kopuru handia aurkitu zuen. Txosten batean, Palasekin lotutako 3 asteroideko talde bat eman zuen, Palas familia deitua izan zena, taldeko asteroiderik handienaren izena erabiliz. 1994tik, familia honetako 10 kide baino gehiago identifikatu dira (kideek, erdiardatz nagusiko honako balio hauek dituzte: 2,50-2,82 unitate astronomikoko distantzia eguzkira eta 33-38ºko okerdura). Familia honen existentzia, azkenean, 2002an berretsia izan zen, euren espektroen alderaketa baten bidez.
Palas, izar bat ezkutatzen zenbait alditan ikusi da, horien artean, asteroide ezkutaketa guztien artean hobekien behatuena izan zen 1983ko maiatzak 29koa, ezkutaketa denboren neurketa oso zehatzak, 140 behatzailek hartu zituztenean. Neurri horiek diametro zehatz bat zehazten lagundu dute.
Martitzen inguruan orbitatzen duten irrati seinaleak, Palasen masa estimatzeko erabili dira, asteroide honek planetaren mugimenduan eragindako perturbazio txikiak oinarri hartuta.
Palasi, ez zaizkio bere egituraren ezaugarriak erakutsi dituzten behaketa teleskopikorik egin. Palas, oraindik ez du espaziontzi batek bisitatu, baina, Dawn zundak, 1 Ceres eta 4 Vesta ikertzen arrakasta badu, bere misioa, Palasera heda liteke. Bere orbita okerdura handia dela eta, Palasera iristea, beste asteroide handi batzuetara iristea baino zailagoa da espaziontzientzat.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palas, asteroide gerrikoan dagoen hirugarren asteroiderik handiena da, 4 Vestaren antzekoa bolumenean, baina, nolabait, ez hain masiboa. Konparatuz, Palasen masa, Ilargiaren masaren %0,3a izango litzateke. Vestak zein Palasek, historiaren uneren batean, "bigarren asteroiderik handiena" titulua izan dute. Palas, Lurretik urrutiago dago, eta, gainera, Vestak baino albedo askoz txikiagoa du, eta, ondorioz, ahulago agertzen da. Izan ere, 7 Irisek, askoz txikiagoa dena, Palasen oso aurretik dago oposizioko batez besteko magnitudean. Palasek, oposizioan duen batez besteko magnitudea, +8,0koa da, 10x50eko prismatikoekin ikus daitekeenaren mailan dagoen balioa, baina, Ceres eta Vestarekin ez bezala, laguntza optiko boteretsuagoak behar ditu elongazio laburretan ikusi ahal izateko, bere magnitudea, +10,6raino erortzen denean. Oposizio periheliko exotikoren batzuetan zehar, Palas, +6,4ko magnitudera iris daiteke. Palas, planeta izateko hautagaien artean zegoen 2006an Nazioarteko Astronomia Institutuaren planeta hitzaren definizioaren hasieran, baina ez zuen halako mailarik lortu azken definizioan, bere orbitaren ingurua ez bait zuen garbitu. Etorkizunean, Palas, planeta nanotzat definitu liteke, baina horretarako nahitaezkoa izango da haren forma oreka hidrostatikoarekin bat datorrela frogatzea.
Badaude kontsiderazio batzuk, Palas bezalako asteroiderik handienak izatez, protoplanetak direla diotenak. Eguzki sistemako planeta eraketaren etapan, objektuak, tamainaz hazi ziren akrezio prozesu baten bidez. Ceres eta Palasen tamainako objektuetako asko, tamaina handiagoko gorputzek akreziotu zituzten, planeta bihurtu zirenak. Beste gorputz protoplanetario batzuk, antzerako tamainako gorputzekin talka egin ondoren suntsituak izan ziren. Palas, orduan, planeta eraketako fase honetako biziraule bezala har liteke.
Palasek, hain gorputz handia izateko ez ohiko parametru dinamiko batzuk ditu. Bere orbita, oso okertua dago, eta, gainera, zertxobait eszentrikoa da, eguzkitik, asteroide gerrikoaren erdialdearen distantzia berera dagoen arren. Bere ardatz zeihartasuna, oso altua da, 60º ingurukoa delarik (estimazioak, 56 eta 81º artean daude). Honen ondorioz, Palaseko uda eta negu bakoitzean, asteroidearen azalerako gune handiak, etengabeko argitasunarekin edo iluntasunarekin daude, gutxi gora-behera, lurreko urte beteko denboran.
Ez dago adostasunik Palasen errotazioa zuzena edo erretrogradoa ote den.
Behaketa espektroskopikoen arabera, Palasen azalerako materialaren osagai nagusia, burdinan eta urean pobrea den silikato bat da. Mota honetako mineral batzuk, olibinoa eta piroxenoa dira, CM kondruloetan aurkitzen direnak. Badaude Palasen azaleraren konposizioa, Renazzo motako CR meteoritoen oso antzerakoa dela dioten adierazpenak, CR meteorito hauek, CM motakoek baino askoz hidrato gutxiago dituztelarik. Renazzo meteoritoa, Italian aurkitu zen 1824an, eta ezagutzen den meteoritorik primitiboenetako bat da.
Palasi buruzko ikerketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palas, izar bat ezkutatzen zenbait alditan ikusi da. Ezkutaketa denboren neurtze zehatzek, diametro zehatz bat ematen lagundu dute. Baina, estimatzen denez, Ceresekin batera, asteroide gerrikoan dagoen masa esferikoko gorputz bakarrak dira.
1979ko maiatzak 29ko ezkutaketan balizko ilargi txiki baten aurkikuntza iragarri zen, kilometro 1eko diametroa izango zukeena, baina ez da baieztatu.
Tantozko interferometrian oinarrituta, 1980an, askoz ilargi handiago bati buruz informatu zen, 175 kilometroko diametrokoa. Bere existentzia, ordea, ondoren gezurtatua izan zen.
Dawn misioak 1 Ceres eta 4 Vesta asteroideak ikertzen arrakasta badu, Palasetaz arduratzeko ere luza liteke.
Bitxikeriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paladio izeneko elementu kimikoak, 46 zenbaki atomikoa duena, bere izena, Palas asteroideagatik jasotzen du bere izena.
Aurrekoa 1 Ceres |
Asteroidea 1802ko martxoak 28 |
Ondorengoa 3 Juno |