A.I. Artificial Intelligence
A.I. Artificial Intelligence (euskaraz I.A. Inteligentzia Artifiziala) 2001eko Steven Spielberg estatubatuar zinema zuzendariaren zientzia-fikziozko filma bat da. Brian Aldiss idazlearen "Super-Toys Last All Summer Long" eleberrian oinarritua dago, Pinotxoren abenturak eleberriaren hainbat elementu ere badituelarik. Bertan, Haley Joel Osment, Jude Law, Frances O'Connor, Brendan Gleeson eta William Hurt aktoreek antzeztu zutelarik, narratzailea Ben Kingsley aktorea izan zen.
Jatorriz, 1970eko hamarkadan Stanley Kubrickek gauzatu behar zuen proiektua izan zen, 1990eko hamarkada arte filmatzeko asmoa izan zuelarik, horretarako istorioa egokitzeko hainbat idazle kontratatu zituen, baina azkenean filmaketa bertan behera laga zuen. 1995an Kubrickek Spielbergi filma gauzatzeko baimena eman zion.
Filmak 2 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen: Efektu berezi onenen Oscar Saria eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria, nahiz eta bi sarietako bat bera ere ez irabazi izan. Efektu berezi onenen BAFTA Sariaren izendapena eta 3 Urrezko Globo Sarien izendapenak ere jaso zituen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etorkizuneko munduan, gizakiek Mekak izeneko robot sofistikatuekin elkarbiziko dute. Gizakien eta makinen arteko ezberdintasun bakarra sentimenduak izango dira. Baina David (Haley Joel Osment) izeneko haur-robot bat maitatzeko programatzen dutenean, gizakiak ez dira egin berri dutenaren ondorioetarako prestatuak egongo, eta Davidek bere burua mundu ezezagun eta arriskutsu batean topatuko du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Haley Joel Osment - David
- Frances O'Connor - Monica Swinton
- Sam Robards - Henry Swinton
- Jake Thomas - Martin Swinton
- Jude Law - Gigolo Joe
- William Hurt - Hobby profesorea
- Robin Williams - Know doktorea (ahotsa)
- Ben Kingsley - Narratzailea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2001eko filmak
- Steven Spielbergek zuzendutako filmak
- Stanley Kubrickek idatzitako filmak
- Steven Spielbergek idatzitako filmak
- Haley Joel Osmentek antzeztutako filmak
- Jude Lawek antzeztutako filmak
- Brendan Gleesonek antzeztutako filmak
- William Hurtek antzeztutako filmak
- Sam Robardsek antzeztutako filmak
- Jake Thomasek antzeztutako filmak
- Ken Leungek antzeztutako filmak
- April Gracek antzeztutako filmak
- Ben Kingsleyk antzeztutako filmak
- Jack Angelek antzeztutako filmak
- Meryl Streepek antzeztutako filmak
- Robin Williamsek antzeztutako filmak
- Kathryn Morrisek antzeztutako filmak
- Ashley Scottek antzeztutako filmak
- Daveigh Chasek antzeztutako filmak
- Rena Owenek antzeztutako filmak
- Brent Sextonek antzeztutako filmak
- Katie Lohmannek antzeztutako filmak
- Chris Rockek antzeztutako filmak
- Justina Machadok antzeztutako filmak
- Adrian Grenierrek antzeztutako filmak
- Clark Greggek antzeztutako filmak
- Jeremy James Kissnerrek antzeztutako filmak
- Michael Shamus Wilesek antzeztutako filmak
- Kevin Sussmanek antzeztutako filmak
- Ronnie Gene Blevinsek antzeztutako filmak
- Michael Mantellek antzeztutako filmak
- Michael Berressek antzeztutako filmak
- Lily Knightek antzeztutako filmak
- Matt Winstonek antzeztutako filmak
- Kathleen Kennedyk ekoitzitako filmak
- Bonnie Curtisek ekoitzitako filmak
- Stanley Kubrickek ekoitzitako filmak
- Amblin Entertainmentek ekoitzitako filmak
- DreamWorksek ekoitzitako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Zientzia-fikziozko filmak
- Robotei buruzko filmak
- XXII. mendean girotutako filmak
- Haur filmak
- 2000ko hamarkadako abentura filmak
- John Williamsen soinu bandadun filmak