Adiskideen Erlijiozko Elkartea
Adiskideen Erlijiozko Elkartea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Christian denominational family (en) |
Jarduera | |
Kidetza | Zentralstelle für Recht und Schutz der Kriegsdienstverweigerer aus Gewissensgründen (en) eta Federal Council of Churches (en) |
Honen parte | Protestantismo |
Osatuta | Quanglican (en) |
Historia | |
Sorrera | 1652 |
Sortzailea | |
Jasotako sariak | Bakearen Nobel Saria (1947) |
webgune ofiziala |
Adiskideen Erlijiozko Elkartea (ingelesez: The Religious Society of Friends) komunitate erlijioso protestantea da, George Foxek 1652an sortu zuena. Ingalaterran jaio zen arren, Estatu Batuetan zabaldu zen gehienbat. Eskuarki kuakeroak (ingelesez: Quakers, euskaraz: «Dardartiak») deitzen zaie, Foxek bere sermoietan erabiltzen zuen leloagatik, Tremble at the Word of the Lord (euskaraz: «Dar-dar egizue Jainkoaren hitzarekin») eta kuakeroek beren erlijiozko zirrara dardaren bidez adierazteko ohitura zutelako.
Ez dute sakramenturik onartzen, uko egiten diote epaiketetan zin egiteari, uko egiten diote armak egin eta erabiltzeari, anaiarteko borrokatzat dute gerra eta ez dute elizako inongo hierarkiarik onartzen. Prestutasuna eta filantropia dira beren ezaugarri nagusiak. 1947an Bakearen Nobel saria eman zitzaien.
Kuakero nagusietako bat William Pen izan zen, 1681ean Pennsylvania sortu zuena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/06/03 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |