Edukira joan

Adomi zubia

Koordenatuak: 6°14′22″N 0°05′44″E / 6.2394°N 0.0956°E / 6.2394; 0.0956
Wikipedia, Entziklopedia askea
Adomi zubia
Kokapena
Estatu burujabe Ghana
Region of GhanaEastern Region
District of GhanaAsuogyaman District
Koordenatuak6°14′22″N 0°05′44″E / 6.2394°N 0.0956°E / 6.2394; 0.0956
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1957
Dimentsioak336 (luzera) m
Gurutzatzen duVolta
Eramaten duN2 (en) Itzuli
Zubibegiak1

Adomi zubia (ingelesez: Adomi Bridge) Ghanako hego-ekialdean dagoen arkudun zubi eseki bat da. Volta zubia deitu izan zitzaion hasieran, izan ere Volta ibaia zeharkatzen duen lehen zubi finkoa izan baitzen. N2 errepide nazionalak zeharkatzen du.

Ilargi erdiko arkua ikono bihurtu da eta Ghanako monetan eta zigiluetan agertzen da.

Ghanak 1956an lortu zuen independentzia. 1953rako dagoeneko Volta zubia eraikitzeko erabakia hartua zegoen, Senchi herriko ferry zerbitzua gainezka egina zegoen eta ohikoak izaten ziren egunetako atzerapenak.

Zubia kokatzeko Atimpoku herria aukeratu zuten egokitzat. Sir William Halcrow & Partners injeniariek diseinatu zituzten inguratzeko errepideak eta zubia zeharkatzen zuen zatia, eta Freeman Fox & Partners izan ziren arku bakarreko zubi esekia diseinatu zutenak[1]. Dorman Long konpainiak eraiki zuen. 1955eko martxoan hasi ziren eraikuntza lanak eta 1957ko urtarrilean inauguratu zuen Kwame Nkrumahek, Ghana independenteko lehen presidenteak.[2]

2014an zubia itxi egin zen konponketak egiteko eta 2015eko abenduan ireki zen berriz.[3]

Zubiak 334 metrotako luzera du eta 11,9 metrotako zabalera. Bi zutabe ditu eta haien artean 245 metrotako distantzia dago[1]. Ilargi erdiko itxura duen arku batek eusten dio egitura guztiari. Arkuak puntu gorenean 48,3 metrotako altuera du.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) «Adome Bridge (Adome, 1957)» Structurae (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
  2. (Ingelesez) Adomi Bridge - Navigate Ghana. 2023-12-27 (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
  3. (Ingelesez) «Mahama gets first ride on ‘new’ Adomi bridge [Photos»] Citi 97.3 FM - Relevant Radio. Always 2015-12-19 (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).
  4. (Ingelesez) Adomi Bridge (Volta Bridge) - Sophia Apenkro Blog. 2024-01-25 (Noiz kontsultatua: 2024-10-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]