Ahatebeltz arrunt
Ahatebeltz arrunt | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Anseriformes |
Familia | Anatidae |
Generoa | Melanitta |
Espeziea | Melanitta nigra Linnaeus, 1758 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Zabalera | 0,85 m |
Kumaldiaren tamaina | 6,9 |
Ahatebeltz arrunta (Melanitta nigra) anatidae familiaren ahate ez-domestikoa da.
Itsas-hegazti hau tundran bizi da eta neguan Hegoaldeko Europara eta Iparraldeko Afrikara migratzen da[1]. Migrazio garaietan agertzen da Euskal Herriko kostaldean.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahate itsastar bat da, moko zabala, puntadun buztan luzea eta lumaia oso iluna duena. 44-54 cm arteko luzera eta 70-84 cm arteko hego-zabalera ditu. 560-950 gramo artean pisatzen du[2]. Arra beltza da erabat, mokoaren gainean duen zati laranja bat izan ezik, eta begiko eraztun fin horia. Emea ere iluna da baina gris-arre kolorekoa, eta masailak eta eztarria morroi argiak ditu. Arrak duen mokoaren antzekoa du emeak ere. Ahatebeltz gazteak emearen kolorekoak dira[3].
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ugalketa garaian tundra edo landaretza urriak estalitako kontinente barneko eremuak okupatzen ditu[4]. Garai horretatik kanpora kostaldean bizi da, sakonera gutxiko uretan elikatzen baita, badia, padura, hondartza edo kai inguruetan[5]. Talde handiak osatzen ditu eta ur azalean flotatzen egoten dira edo ordenik gabeko hegaldietan.
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Moluskuak jaten ditu gehienbat, baina tarteka intsektu urtarrak, arrain txikiak, arrainen arrautzak edo haziak ere jaten ditu. Inpulsoa hartzeko salto txiki bat egiten du eta uretan murgiltzen da harrapakina ehizateko[3].
Ugalketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emea erakartzeko arra uraren gainean tente jartzen da eta emeari dei egiten dio[6]. Uretatik gertu egiten du habia. Zulo bat izaten da belar, goroldio, liken eta lumatxaz estalden duena. Ekaina aldera 6-8 arrautza jartzen ditu, krema kolorekoak. 30-31 egunetan zehar txitatzen ditu eta txitak jaio eta gutxira habia uzten dute eta beren kabuz hasten dira janari bila. 45-50 egun behar izaten dituzte erabat garatzeko[3].
Ahatebeltzaren ugaltze kolonia handienak Finlandia iparraldeko Sápmi (Laponia) eskualdean aurkitzen dira[2], 1.000 eta 2.000 bikote artean kontatu izan dira[7].
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Carl von Linneok deskribatu zuen 1758 urtean Systema naturae liburuan[8] eta Anas nigra izena eman zion[9], latinez "ahate beltza" esan nahi du. Friedrich Boie zoologo alemaniarrak 1822 urtean Melanitta generoa sortu zuen[10]. Grekerazko melanos (beltza) eta netta (ahatea) hitzen elkarketa da.
Ahatebeltzaren azpiespezierik ez da ezagutzen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Emea eta arra.
-
Ahatebeltzen taldea.
-
Emeak hegan.
-
Arrautzak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Campbell, B (1977) Birds of Coast and Sea Britain and Northern Europe. Oxford University Press ISBN 0-19-217661-7
- ↑ a b «Negrón común, Melanitta nigra - Aves - NatureGate» www.luontoportti.com (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
- ↑ a b c «Negrón común» SEO/BirdLife.
- ↑ «The IUCN Red List of Threatened Species» IUCN Red List of Threatened Species (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
- ↑ [never=0&sp_Cat[veryrare]=0&sp_Cat[rare]=0&sp_Cat[unusual]=0&sp_Cat[escaped]=0&sp_Cat[common]=1&sp_Cat[verycommon]=0&sp_PChoice=canton&sp_cC=1111&sp_OnlyWithPicture=1&sp_FChoice=list&sp_FGraphFormat=auto&sp_FMapFormat=none&sp_FDisplay=DATE_PLACE_SPECIES&sp_FOrder=ALPHA&sp_FOrderListSpecies=ALPHA&sp_FListSpeciesChoice=DATA&sp_FOrderSynth=ALPHA&sp_FGraphChoice=DATA&sp_DFormat=DESC&sp_FAltScale=250&sp_FAltChoice=DATA&sp_FExportFormat=XLS «Azkeneko 15 egunak»] www.ornitho.eus.
- ↑ «Negrón Común» www.pajaricos.es (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
- ↑ «Common Scoter - distribution in Finland - Finnish Breeding Bird Atlas» atlas3.lintuatlas.fi (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
- ↑ «Melanitta nigra (Ahatebeltz) - Avibase» avibase.bsc-eoc.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
- ↑ Linné, Carl von; Salvius, Lars. (1758). Caroli Linnaei...Systema naturae per regna tria naturae :secundum classes, ordines, genera, species, cum characteribus, differentiis, synonymis, locis.. Impensis Direct. Laurentii Salvii, (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
- ↑ «World Birds Taxonomic List: Genera and species with citations.» www.zoonomen.net (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |