Aleksander Aamodt Kilde
Aleksander Aamodt Kilde | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Aleksander Aamodt Kilde |
Jaiotza | Bærum, 1992ko irailaren 21a (32 urte) |
Herrialdea | Norvegia |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | eskiatzaile alpinoa |
Pisua | 90 kilogramo |
Altuera | 181 zentimetro |
Aleksander Aamodt Kilde (Bærum, Akershus, Norvegia, 1992ko irailaren 21a) Norvegiako Munduko Kopako eski alpinoko lasterkaria da. Lau modalitatetan lehiatzen da, Super G eta jeitsiera ardatz nagusi dituela[1]. Kilde Bærum jatorrikoa da, eta Lommedalens IL kirol kluba ordezkatzen du[2].
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kilde junior mailako munduko txapeldun izan zen eslalom erraldoian 2013an, Mont-Sainte-Annen, Quebec (Kanada)[3], eta Europako Kopako titulu orokorra irabazi zuen denboraldi hartan[1]. Norvegiako txapelketetako Super Gn ere, bigarren geratu zen, Aksel Lund Svindal irabazlearengandik 0,11 segundora[4]. 2012ko urrian egin zuen debuta Munduko Kopan, eta, 2014ko denboralditik, zirkuituan lehiatu da[5].
Kildek Norvegia ordezkatu zuen 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetan, Sotxin, Errusia[6], eta 13. izan zen Rosa Khutor-eko Super Gn, baina ez zuen, ez jaitsieran, ez konbinazioan amaitu, non laugarren postuan kokatu baitzen konbinatukoaren jaitsieran.
Munduko Kopako lehen podiuma, Val Gardenan irabazi zuen, Super G batean, 2015eko abenduan. Hirugarren postua lortu zuen Norvegiak beretutako podiumean, Aksel Lund Svindal eta Kjetil Jansrud taldekideen atzetik.
Kildek 2019-2020ko Munduko Kopako titulu orokorra irabazi zuen, Marcel Hirscher, aurreko ondoz ondoko zortzien irabazle, erretiratu ostean. 2020ko abenduan, Val Gardenan bi lasterketa irabazi zituen arren, ezin izan zuen titulua defendatu, lesio baten ondorioz urtarrilean denboraldiari amaiera eman behar izan baitzion.
Hurrengo 2021/2022 denboraldian, ordea, Kilde denboraldi bakarreko podium-zenbaki onenak lortu zituen: zazpi garaipen eta bi 2. postu. Super G globoa ere irabazi zuen, bere ibilbidean bigarren aldiz, eta bere lehen Downhill globoa ere ospatu zuen. 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan, Kildek bi domina irabazi zituen, Super Gko brontzea eta sorpresa izandako zilarrezko bat konbinatu alpetarrean. Halaber, jaitsieran bosgarren egin zuen.
Munduko Kopako emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denboraldiko tituluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denboraldia | |
Diziplina | |
2016 | Super G |
2020 | Orokorra |
2022 | Jaitsiera |
Super G |
Denboraldiko sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denboraldia | ||||||||
Adina | Orokorra | Eslaloma | Eslalom Erraldoia |
Super G | Jaitsiera | Konbinatua | Paraleloa | |
2014 | 21 | 80. | — | — | 29. | 55. | 39. | N/A |
2015 | 22 | 75. | — | — | 26. | 48. | — | |
2016 | 23 | 7. | — | 36. | 1. | 12. | 16. | |
2017 | 24 | 7. | 36. | 29. | 3. | 13. | 3. | |
2018 | 25 | 15. | — | 19. | 12. | 14. | 15. | |
2019 | 26 | 8. | — | 30. | 5. | 4. | 26. | |
2020 | 27 | 1. | — | 8. | 3. | 4. | 2. | 13. |
2021 ^ | 28 | 11. | — | 17. | 5. | 8. | — | 14 |
2022 | 29 | 2. | — | 35 | 1. | 1. | — | — |
- Sailkapena 2022ko martxoaren 6ra arte
- ↑2021eko urtarrilaren erdialdean lesionatu zen, denboraldi osorako baja
Lasterketen podiumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 13 garaipen - (6 DH, 7 SG)
- 29 podium - (10 DH, 16 SG, 3 AC)
Denboraldia | ||||
Data | Lekua | Diziplina | Sailkapena | |
2016 | 2015-12-18 | Val Gardena, Italia | Super G | 3. |
2016-01-30 | Garmisch-Partenkirchen, Alemania | Jaitsiera | 1. | |
2016-02-27 | Hinterstoder, Austria | Super G | 1. | |
2016-03-17 | St. Moritz, Suitza | Super G | 2. | |
2017 | 2016-12-16 | Val Gardena, Italia | Super G | 2. |
2016-12-29 | Santa Caterina, Italia | Konbinatua | 3. | |
2017-03-16 | Aspen, AEB | Super G | 3. | |
2019 | 2018-12-01 | Beaver Creek, AEB | Super G | 3. |
2018-12-15 | Val Gardena, Italia | Jaitsiera | 1. | |
2018-12-29 | Bormio, Italia | Super G | 3. | |
2019-01-19 | Wengen, Suitza | Jaitsiera | 3. | |
2020 | 2019-12-06 | Beaver Creek, AEB | Super G | 2. |
2019-12-29 | Bormio, Italia | Konbinatua | 2. | |
2020-01-24 | Kitzbühel, Austria | Super G | 2. | |
2020-01-30 | Garmisch-Partenkirchen, Alemania | Jaitsiera | 2. | |
2020-02-14 | Saalbach-Hinterglemm, Austria | Super G | 1. | |
2020-03-01 | Hinterstoder, Austria | Konbinatua | 3. | |
2020-03-07 | Kvitfjell, Norvegia | Jaitsiera | 2. | |
2021 | 2020-12-18 | Val Gardena, Italia | Super G | 1. |
2020-12-19 | Jaitsiera | 1. | ||
2022 | 2021-12-03 | Beaver Creek, AEB | Super G | 1. |
2021-12-04 | Jaitsiera | 1. | ||
2021-12-17 | Val Gardena, Italia | Super G | 1. | |
2021-12-29 | Bormio, Italia | Super G | 1. | |
13 Jan 2022 | Wengen, Suitza | Super G | 2. | |
2022-01-14 | Jaitsiera | 1. | ||
2022-01-21 | Kitzbühel, Austria | Jaitsiera | 1. | |
2022-03-05 | Kvitfjell, Norvegia | Jaitsiera | 2. | |
2022-03-06 | Super G | 1. |
Munduko Txapelketako emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | ||||||
Adina | Eslaloma | Eslalom Erraldoia |
Super G | Jaitsiera | Konbinatua | |
2015 | 22 | — | — | 19. | 26. | 8. |
2017 | 24 | — | DNF1 | 4. | 6. | 4. |
2019 | 26 | — | — | 24. | 8. | 22. |
2021 | 28 | Lesionatuta, ez zen lehiatu |
Olinpiar emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | ||||||
Adina | Eslaloma | Eslalom Erraldoia |
Super G | Jaitsiera | Konbinatua | |
2014 | 21 | — | — | 13. | DNF | DNF2 |
2018 | 25 | — | — | 13. | 15. | 21. |
2022 | 29 | — | — | 3. | 5. | 2. |
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere bigarren izena amaren ezkongabeko izenetik eratorria bada ere, ez du Kjetil André Aamodt Norvegiako alpetar lasterketakidearekin zer ikustekorik[7].
Kilde Mikaela Shiffrin-ekin (Estatu Batuetako eskiatzaile alpetarra eta Munduko Kopako irabazlea) harremana du 2021eko hasieratik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Vi kan snakke om en «Aksel-effekt» NRK.
- ↑ Lover gullfeiring for verdensmester Kilde Budstikka.
- ↑ Aamodt Kilde tok storslalåm-gull i junior-VM VG.
- ↑ Mastarciyan, Michael. (2 October 2013). «Alpine Young Guns: Aleksander Aamodt Kilde» Federation Internationale de Ski.
- ↑ KILDE Aleksander Aamodt FIS.
- ↑ Her er Norges OL-tropp til Sotsji TV2.
- ↑ Mastarciyan, Michael. (2 October 2013). «Alpine Young Guns: Aleksander Aamodt Kilde» Federation Internationale de Ski.Mastarciyan, Michael (2 October 2013).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aleksander Kilde FIS-en (alpetarra)
- Aleksander Kilde Olympics.com-en
- Aleksander Kilde Olympedia-n
- Aleksander Aamodt Kilde Ski-DB Alpine Ski Database-n
- Aleksander Kilde Olympics Sports-Reference.com-en (artxibatua)
- Aleksander Aamodt Kilde International Olympic Committee-n
- Norwegian Ski Team – Aleksander Aamodt Kilde (norvegieraz)
- Atomic Skis – athletes – Aleksander Kilde
- 1992ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak alpetar eskian
- 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako alpetar eskiatzaileak
- 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetako alpetar eskiatzaileak
- 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetako alpetar eskiatzaileak
- Norvegiako eskiatzaileak