Alexiada
Alexiada (grezieraz Αλεξιάς) 1148 inguruan, Ana Komnena historialari bizantziarrak, Alexo I.a Komnenoren alabak idatzi zuen lan bat da.
Lanean, Bizantziar Inperioaren historia politiko eta militarra kontatzen du bere aitaren erregealdian, 1081etik 1118 arte, garaiko Bizantziori buruzko iturri nagusietako bat bihurtzen duena.
Hitzaurre batez eta 15 liburuz osatua dago.
Eskuizkribu osoak eta aurkibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Codex Coislinianus 311, (Coislin Funtsa, Frantziako Liburutegi Nazionala, Paris)
Codex Florentinus 70,2
Codex Vaticanus Graecus 1438
Codex Barberinianus 235 & 236
Codex Ottobonianus Graecus 131 & 137
Codex Apographum Gronovii
Codex Vaticanus Graecus 981 (hitzaurrea eta aurkibidea)
Codex Monacensis Graecus 355 (hitzaurrea eta aurkibidea)
Codex Parisinus Graecus 400 (hitzaurrea eta aurkibidea)