Allan Kardec
Allan Kardec | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Hyppolite Léon Denizard Rivail |
Jaiotza | Lyon, 1804ko urriaren 3a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Parisko 2. barrutia, 1869ko martxoaren 31 (64 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria |
Heriotza modua | : burezur barneko aneurisma |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Amélie Boudet (mul) (1832 - ezezaguna) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Johann Heinrich Pestalozzi |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, filosofoa, idazlea eta eskola zuzendaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Espiritismoa |
Izengoitia(k) | Allan Kardec |
Allan Kardec (Lyon, 1804ko urriaren 3a - Paris 1869ko martxoaren 31) Hippolyte Léon Denizard Rivailen ezizena da. Espiritismoaren sortzailea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rivail Lyonen egin zituen lehen ikasketak, ondoren Yverdumeko (Suitza) Pestalozzi irakasle ezagunaren institutu goraipatuan jarraituz. Ikasketa unibertsitarioak ez zituen egin. Bost hizkuntztean hitz egiten zekiela esaten zuen: alemanez, ingelesez, gaztelaniaz, italieraz eta nederlanderaz. Hizkuntzalaritzan aritu zen burubelarri. Parisa itzuli zenean Yverdumekoaren antzeko Irakaskuntza Institutu bat sortu zuen Pestalozziren ideiak jarraituz.[1] Izan zituen arazo ekonomikoen ondorioz ikastetxea utzi behar izan zuen, lan desberdinak eginez: kontablea, irakasle partikularra, itzultzailea.[2] 1832an andereño batekin ezkondu zen, Amelia Boudet. Garai horretan pedagogia inguruko liburu batzuk idatzi zituen: 1824: Aritmetikaren inguruko kurtso praktiko eta teorikoa Pestalozziren metodoaren arabera 1828: Heziketa publikoaren hobekuntzarako proposatutako plana 1831: Gramatika frantses klasikoa (1831) 1846: Gaitasun diplomak eskuratzeko azterketen eskuliburua 1848: Hizkuntza frantsesaren dotrina gramatikala
Kardecen biografiak aldaketa bat izan zuen 1854 urtean. Urte horretan, 50 urte zituela, mahai birakorren fenomenoaz entzun zuen lehenengo aldiz. 1855ko maiatzean fenomenoaren testigu izan zen eta horretan oinarrituta espiritismoaren inguruko pentsamendua hasi zen garatzen. 1857ko apirilaren 18an espiritismoaren hasiera suposatuko zuen liburua idatzi zuen, Le Livre des Esprits (Espirituen liburua). Hau izan da, batez ere, ezagun egin duen arrazoia. Lehenengo edizioa egunetan agortu zen. Espiritismoaren inguruan egin zituen ikerketek bere izena aldarazi zioten, Hippolyte Leon izatetik Allan Kardec izatera, berak zioenez, aurreko bizitza baten izen hori zeramala gogoratu eta gero.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburu pedagogikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]D. H. L. Rivailek eskola eskuliburu asko idatzi zuen [3] :
- Cours pratique et théorique d'arithmétique d'après la méthode Pestalozzi[4] (1824, 1845 eta 1847 urtetan argitaratuta).
- Plan proposé pour l'amélioration de l'Instruction Publique[5] (1828).
- Mémoire sur l'Instruction publique adressé à Messieurs les membres de la commission chargée de réviser la législation universitaire[6] (1831).
- Grammaire française et classique[7] (1831).
- Catéchisme grammatical de la langue française [8] (1848, 1868).
- Grammaire normale des examens [9] (1849, 1883 arte urtero argitaratuta). Marc-Edouard Alvarez eta Yves Levirekin batera idatzita.
- Dictées normales des examens (1850).
Liburu espiritistak[10]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Le Livre des Esprits (1857)
- Le Livre des médiums (1861)
- L'Évangile selon le spiritisme (1864)
- Le Ciel et l'Enfer (1865)
- La Genèse selon le spiritisme (1868)
- Qu’est-ce que le spiritisme ?, introduction à la connaissance du monde invisible. (1859)
- Les œuvres posthumes d'Allan Kardec (hil ondoren egindako haren lanen bilduma).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ "Biografía de Allan Kardec", Allan Kardec: Qué es el Espiritismo liburuan, ed. Kier, Buenos Aires, 1976, 134 or.
- ↑ Ibidem, 134-135 or.
- ↑ Françoise Parot: "Honorer l'incertain: la science positive du XIXè siècle enfante le spiritisme". Revue d'histoire des sciences, 57.zk, 2004. 33-63 or. (Université Paris 7).
- ↑ Paris: Imprimerie de Pilet
- ↑ Paris: Chez Dentu
- ↑ Egilearen edizioa
- ↑ Paris: Hachette
- ↑ Paris: C. Borrani
- ↑ Paris: C. Borrani et Droz
- ↑ https://web.archive.org/web/20110207094604/http://allan-kardec.com/
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez): Centre Spirite Lyonnais
- (Frantsesez): Egilearen liburu guztiak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Allan Kardec |