Alodia eta Nunilo
Itxura
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Jaio | ? | |
Adahuesca (Kordobako emirerria) | ||
Hil | 851ko urriaren 21a | |
Alquézar (Kordobako emirerria) |
Alodia eta Nunilo (Adahuesca, ? - Alquézar, 851ko urriaren 21a) aragoiar martiri kristauak izan ziren.[1]
Alodia eta Nunilo neskato bikiek aita musulman eta ama kristaua zituzten. Aita laster hil eta amak kristautasunean heziak, hau hiltzean senide batek, ondasunak bereganatzeko asmotan, neskatoak salatu zituen. Islamiar zuzenbidearen arabera, aita musulman baten seme-alabak musulmanak izan behar dira. Baina fede kristaua aitortu zutenez, burua moztu zieten.
Translatio sanctarum Nunilonis et Alodiae eskuizkribuaren arabera, Oneka Beraskoitz erreginak 860an Leirera eraman zituzten bere aztarnak.[2] 1835eko desamortizazioan, erlikiak jaioterrira itzuli zituzten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Catlos, Brian A.. (2004). The Victors and the Vanquished: Christians and Muslims of Catalonia and Aragon, 1050–1300. Cambridge: Cambridge University Press ISBN 0-521-82234-3..
- ↑ Collins, Roger. (1990). The Basques. Londres: Blackwell Publishing ISBN 0-631-13478-6..
Artikulu hau Aragoiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |