Edukira joan

Amable Tastu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amable Tastu

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAmable Cazimir Sabine Voïart
JaiotzaMetz1795eko abuztuaren 30a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaPalaiseau1885eko urtarrilaren 10a (89 urte)
Familia
AitaJacques-Philippe Voïart
Ezkontidea(k)Joseph Tastu (en) Itzuli
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, libretista, Emakume idazleak eta idazlea
KidetzaCommission archéologique de Narbonne (en) Itzuli
Izengoitia(k)Amable Tastu eta Amable Voïart

Musicbrainz: de9a094a-30c7-46c7-929e-8a5887b2c707 IMSLP: Category:Tastu,_Amable Edit the value on Wikidata

Amable Tastu, jaiotzez Sabine Casimire Amable Voïart, (Metz, 1795eko abuztuaren 31[1]Palaiseau, 1885eko urtarrilaren 10a) frantziar idazlea izan zen.

Amable Voïart Metzen jaio zen Jacques-Philippe Voïart eta Jeanne-Amable Bouchotteren familian[2][3]. 1802an ama hil zitzaion, eta lau urte geroago aita Anne-Élisabeth-Élise Petitpain (Élise Voïart) idazle nancytarrarekin ezkondu zen. Hark ingelesa, alemana eta italiera irakatsi zizkion Amableri[4].

1816an Le Narcisse poema argitaratu zuen Mercure de France aldizkarian. Handik gutxira, Amableren lana Adelaïde Dufrénoy poetak nabaritu zuen. Lagun minak egin ziren, eta Dufrénoyk asko sustatu zuen[2]. Charles Augustin Sainte-Beuve literatura kritikariak ere goraipatu zuen bere poesia[2].

1816an Joseph Tastu inprimatzailearekin ezkondu zen Perpinyàn, eta urtebete geroago Eugène semea izan zuen. 1819an Josephek Perpinyà utzi zuen Parisera joateko, eta 1830ean porrot egin zuen. Orduan Amable liburugintzan lan egiten hasi zen familia sustatzeko[3]. Hezkuntza-liburuak idatzi zituen, besteak beste, italiar eta alemaniar literaturako gidak, eta literatura-kritika ere egin zuen[2].

1849an alargundu ondoren, semearekin batera Zipreko, Bagdadeko, Belgradeko eta Alexandriako misio diplomatikoetan joan zen. 1864an bakarrik itzuli zen Frantziara, ikusmena galtzen hasi baitzen[2][3].

Amable Tastu Palaiseaun hil zen 1885eko urtarrilaren 10ean, 89 urte zituela[1].

  • La Chevalerie française (1821)
  • Ode sur la mort de madame Dufrénoy (1825)
  • Poésies (1826)
  • Chroniques de France (1829)
  • Soirées littéraires de Paris (1832)
  • Poésies nouvelles (1835)
  • Œuvres de Madame Tastu (bi liburukitan, 1835)
  • Prose (1836)
  • Cours d’histoire de France. Lectures tirées des chroniques et des mémoires, avec un précis de l’histoire de France (1837)
  • Chroniques de France (1838)
  • Alpes et Pyrénées ; arabesques littéraires. Composées de nouvelles historiques, anecdotes, descriptions, chroniques et récits divers (1842)
  • Des Andelys au Havre : illustrations de Normandie (1843)
  • Tableau de la littérature allemande depuis l’établissement du christianisme jusqu’à nos jours (1843)
  • La Normandie historique, pittoresque et monumentale (1845)
  • Voyage en France (1846)
  • Éducation maternelle : simples leçons d’une mère à ses enfants (1848)
  • Poésies complètes (1858)
  • Tableau de la littérature italienne depuis l’établissement du christianisme jusqu’à nos jours (1870)

Musikarako moldaketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Frantsesez) «Tastu, Amable (1798-1885)» Catalogue BnF (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
  2. a b c d e (Ingelesez) Buck, Claire. (1992). Bloomsbury guide to women's literature. London: Bloomsbury ISBN 978-0-7475-0895-3. OCLC .185786618.
  3. a b c (Frantsesez) Knibiehler, Yvonne. «Afifa Marzouki, Amable Tastu, une poétesse à l'époque romantique, Publications de la Faculté des Lettres de la Manouba, Tunis, 1997» Clio. Femmes, genre, histoire 7 1998-04-01 ISSN 1252-7017. (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).
  4. (Frantsesez) Duplessy, Joseph. (1862). «Madame Voïart» Trésor littéraire des jeunes personnes: choix de morceaux de prose et de poésie. Mame, 383 or. (Noiz kontsultatua: 2024-10-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]