Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegia
Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegia | |
---|---|
Library of Congress | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Barruti federal | Kolunbiako Barrutia |
Federal capital | Washington |
Koordenatuak | 38°53′19″N 77°00′17″W / 38.8886°N 77.0047°W |
Historia eta erabilera | |
Burning of the Library of Congress | 1814ko abuztuaren 24a |
Zuzendaria | Carla Hayden (en) |
Arkitektura | |
Objetu kopurua | 171.636.507 item (en) , 164.403.119 item (en) , 168.291.624 item (en) , 24.600.488 izenburu eta 170.118.152 item (en) |
Webgune ofiziala | |
Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegia edota Kongresuaren Liburutegia (ingelesez: Library of Congress) Estatu Batuetako hiriburua den Washington Hirian kokatzen den liburutegi bat da.
Edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertan dauden 138 milioi agiri baino gehiagok mundu osoko liburutegi handienetako batean bilakatzen dute. Berez liburutegi hau honako hiru eraikinetan banatuta dago: Thomas Jefferson eraikina, John Adams eraikina eta James Madison eraikina. Kongresuaren Liburutegiko bildumak 470 hizkuntza ezberdinetan idatzitako 30 milioi liburu ditu, 61 milioi eskuizkribu baino gehiago eta liburu arraro eta baliotsuez osatutako bilduma handiena ere bai, azken honen barnean egoera onean eta gaur egun arte iritsi zaizkigun Gutenbergen Bibliaren azken lau kopiak daude, bai eta Estatu Batuetako Independentzia Aldarrikapenaren zirriborro bat ere.
Bestalde, Estatu Batuetako gobernuaren milioi bat argitalpen baino gehiago gordetzen ditu, azken hiru mendeetako munduko alde ezberdinetako egunkarien milioi bat zenbaki baino gehiago, 500.000 mikrofilm erroilo, 6.000 komiki zenbaki, mundu osoko lege agiri bilduma handiena, filmak, 5 milioi mapa inguru, musikalanen partiturak, 2,7 milioi soinu grabaketa, 13,7 milioi irudi eta argazki kopiak. Adibidez, bertan dagoen agiri zaharrena K. a. 2040. urteko harrizko taulatxo bat da. Gainera, artelan, arkitektura marrazki eta irudiak nahiz Stradivarius Betts eta Stradivarius Cassavettiren musika tresna baliotsuak ere barne hartzen ditu.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Liburutegiaren ikurra
-
Thomas Jefferson eraikineko irakurgela
-
James Madison eraikina
-
Sarbideko Areto Handia
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegia |