Anagako mentzeierria
Anagako mentzeierria (gaztelaniaz Menceyato de Anaga) Tenerife uhartea, espainiar konkistatzaileak iritsi aurretik banatuta zegoen 9 mentzeierrietako bat zen.
Anaga mendigunea hartzen zuen, eta erresistentzia handia erakutsi zuen konkistatzaileen aurrean, garai horretan, bertako mentzei edo erregea, Beneharo zelarik. Anagako, uharteko mentzeierri aborigenik ekialderenekoena zen.
Toki honetan, hondar arkeologikoak ere aurkitu dira, San Andreseko Momia kasu, gaur egun Santa Cruz de Tenerifeko Natura eta Gizakiaren Museoan erakusten dena. Vegeril leizean ere, suntsitutako zenbait momia aurkitu ziren, "Icorbo magaletan" eta "Roque de Tierra"n bezala. Baita grabatu guantxeak dituen harri bat, Anagako Harria eta momifikaturiko animalien hondarrak dituzten leizeak ere.