Edukira joan

Anne Caufriez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anne Caufriez
Bizitza
JaiotzaLa Bouverie (en) Itzuli1945eko maiatzaren 22a
Herrialdea Belgika
HeriotzaBrusela2024ko urriaren 18a (79 urte)
Hezkuntza
HeziketaGizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola
Sorbona Unibertsitatea
Bruselako Unibertsitate Askea
Jarduerak
Jardueraketnomusikologoa, ikertzailea eta collector of folk music (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Musical Instruments Museum (en) Itzuli
UCLouvain

Discogs: 2809011 Edit the value on Wikidata

Anne Caufriez (La Bouverie, Frameries, 1945eko maiatzaren 22aBrusela, 2024ko urriaren 18a) belgikar etnomusikologoa izan zen, Portugalgo herri-musika aztertu zuena. Bruselako Musika Tresnen Museoko ikerketa eta kontserbazio saileko zuzendaria eta Europako Etnomusikologia Elkartearen presidentea izan zen.

Anne Caufriez 1945eko maiatzaren 22an jaio zen Belgikan, La Bouverien, eta 2024an hil zen Bruselan[1].

1967an, oporretara joan zen Portugalera eta 1970era arte han geratu zen, baina hainbat aldiz Frantziara joan zen Salazarren diktaduran debekatutako liburuen bila. Hiru urte hauetan, herrialdean zehar ibili zen, emakume nekazarien eta Algarbeko arrantzaleen abestiak aztertuz[2].

1978 eta 1983 bitartean doktore-tesirako materiala bildu zuen Porugalen, iberiar erromantzan zentratuz. Bere ikasketa eremua Portugalgo ipar-ekialdean dagoen Trás-os-Montes eskualdea aukeratu zuen, bereziki Miranda do Douro herria, non, besteak beste, Adélia Garcia grabatu zuen[3]. 1982an tesia defendatu zuen Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskolan[2][4].

CNRSn lan egin zuen, etnomusikologia laborategian, 1987an Portugalgo musikaren inguruko ikerketan sakontzea erabaki zuenean. Mirandako musika ez ezik, Soajoko polifoniak, Madeirako musika herrikoia eta juduen eragina Trás-os-Montesko musikan ere aztertu zituen, besteak beste[2][5][6].

1974an Bruselako Musika Tresnen Museoko ikerketa eta kontserbazio saileko zuzendari izendatu zuten. 1978an Belgika ordezkatu zuen UNESCOk folklorearen babesari buruz antolatutako konferentzian[7]. Europako Etnomusikologia Elkartearen presidentea ere izan zen[1].

  • La Perenité du Romancero dans la Musique Paysanne du Trás-os-Montes (bi liburukitan, 1981)
  • Le Chant du Pain. Trás-os-Montes (1997)
  • Romances du Trás-os-Montes. Mélodies et Poésies (1998)
  • Quelques aspects de la musique vocale mirandaise (2000)
  • Le Romance chanté au Trás-os-Monte (1979)
  • Recensão: Recolhas musicais da Tradição Oral Portuguesa (1986)
  • La cornemuse du Trás-os-montes (1989)
  • Les polyphonies du grain: Chants du maïs à Soajo (1999)
  • Filmografia Completa de Michel Giacometti (2011)
  • L’émigration historique des Juifs au Portugal. Quel est leur apport dans la musique traditionnelle du Trás-os-Montes? (2019)

Caufriezek egindako grabazioek hainbat disko osatu zituzten:

  • 1980: Giava/Java
  • 1993: Trás-os-Montes. Chants du Blé et Cornemuses de Berger
  • 2001: Raízes musicais da Terra de Miranda: Miranda do Douro, Mogadouro e Vimioso
  • 2011: Musique traditionnelle de Porto Santo (Madère-Portugal)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Portugesez) «Morreu Anne Caufriez, etnomusicóloga especialista em música tradicional portuguesa» Público 2024-10-23 (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
  2. a b c (Frantsesez) «Anne Caufriez» Transboréal (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
  3. (Portugesez) «Portugal - Trás-os-Montes: Chants du blé et cornemuses de berger» Fonoteca Municipal do Porto (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
  4. (Portugesez) Freitas Branco, Jorge. (2014). «Sentidos da antropologia em Portugal na década de 1970» Etnográfica 2: 365-378. ISSN 0873-6561. (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
  5. (Portugesez) «O "Baile da Meia Volta" - Uma Marca de Identidade da Ilha do Porto Santo» Cultura Madeira (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
  6. (Frantsesez) Caufriez, Anne. (2019). «L’émigration historique des Juifs au Portugal. Quel est leur apport dans la musique traditionnelle du Trás-os-Montes ?» Cahiers d’ethnomusicologie. Anciennement Cahiers de musiques traditionnelles 32: 233-246. ISSN 1662-372X. (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
  7. (Frantsesez) «Ethnomusicologie de la France - Anne CAUFRIEZ» Cirief (Noiz kontsultatua: 2021-01-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]