Edukira joan

Antera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antera moztua. 1: Filamentua; 2. Teka; 3: Konektiboa (hodiak gorrian)K; 4. Polen zakua (esporangioa).

Botanikan, antera, estamine bat amaitzen den zatia da. Hitza, grezierazko anteros hitzetik dator, loratua esan nahi duena, anterak ikusgai egoteak, antesi edo loraketaren punturik gorena adierazten duela esan nahi duelarik.

Angiosperma landareetan, estamina bakoitzak, filamentu deritzon ointxo batean eta antera batean du oinarria, azken hau, albo batetik filamentuari lotua. Anterak extrorsak dira, filamentua, anterara, honen kanpoaldetik lotzen bada, eta introrsak gauza bera barnealdetik egiten badu. Azken kasu hau ez da lehenengoa bezain ohikoa.

Angiospermen antera tipikoa, ezberdingarriak diren bi zatiz osatuta dago, bata bestearen ondoan daudenak, "teka" deiturikoak, konektibo izeneko eremu batetaz lotuak. Gainera, toki honetatik lotzen da antera filamentura. Antera, bere ardatzarekiko perpendikularki ebakitzen bada, antera bakoitzak, bat edo bi polen zaku dituela ikus daiteke, luzera osoan zehar zabaltzen direnak.

Antera, egitura dehiszentea da, hau da, bat batean apurtzen dena bere polena argitan uzteko. Polen zaku bakoitza, orokorrean, luzetarako dehiszentzia batetik irekiko da.

Estamina, espora maskulinoak edo mikrosporak ekoizteko eraldatutako hosto bat da. Espora hauek, polen aleak dira. Polen zakuak mikrosporangioak dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]