Antoine Pevsner
Antoine Pevsner | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oriol eta Klimavitxy, 1884ko urtarrilaren 18a |
Herrialdea | Errusiar Inperioa (1884 - 1930) Frantzia (1930 - |
Heriotza | Parisko 17. barrutia, 1962ko apirilaren 12a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Sainte-Geneviève-des-Bois Russian Cemetery (en) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, margolaria eta marrazkilaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Errusia Paris Oslo Mosku eta Berlin |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | arte abstraktua |
Genero artistikoa | Arte zinetikoa |
Antoine Pevsner (Klimavitxy, Errusiar Inperioa —gaur egun Bielorrusia—, 1886ko urtarrilaren 30agreg./urtarrilaren 18ajul. - Paris, Frantzia, 1962ko apirilaren 12a) eskultorea eta margolaria izan zen. Naum Gaboren anaia zen.
Kieveko eta San Petersburgoko Arte Ederretako Akademian egin zituen ikasketak. 1911-1913 urte-bitartean Parisen bizi izan zen, eta Errusian egonaldi labur bat egin ondoren, Parisa itzuli zen. Pintura abstraktua landu zuen. 1915ean, Oslora joan eta anaiarekin batera eskultura landu zuen; metala, zura, kartoia eta zeluloidea erabili zituzten. 1920an, Manifestu errealista argitaratu zuten, konstruktibismoaren oinarriak finkatzen zituena. Lan horretan artearen askatasuna goraipatu eta arte ez-figuratiboaren ekai berrien erabileraren alde egiten zuten. 1923tik aurrera Parisen geratu zen, eta pintura ez-figuratiboa lantzeaz gainera, zeluloidea eta metalezko xaflak erabili zituen, bere irudiak egiteko.
Aipagarria da Portrait of Marcel Duchamp (1926, Marcel Duchampen erretratua) artelana.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.