Antonio Mingote
Antonio Mingote | |
---|---|
(1981) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ángel Antonio Mingote Barrachina |
Jaiotza | Sitges, 1919ko urtarrilaren 17a |
Herrialdea | Katalunia |
Bizilekua | Daroca Calatayud Teruel Zaragoza Madril |
Heriotza | Madril, 2012ko apirilaren 3a (93 urte) |
Hobiratze lekua | La Almudenaren hilerria |
Heriotza modua | : gibeleko minbizia |
Familia | |
Aita | Ángel Mingote Lorente |
Ama | Carmen Barrachina Esquiu |
Ezkontidea(k) | Amparo Ferrer (en) (1955 - ezezaguna) Isabel Vigiola (en) (1966 - 2012) |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Faculty of Philosophy and Letters of the University of Zaragoza (en) |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, komikigilea, umorista, idazlea, kazetaria, karikaturagilea eta requeté soldier (en) |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Real Academia Española |
Izengoitia(k) | Mingote |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Antonio Mingote Barrachina (Sitges, Bartzelona, Katalunia, 1919ko urtarrilaren 17a - Madril, 2012ko apirilaren 3a[1]) gaztelaniazko idazlea, marrazkilaria, umorista eta Espainiako Errege Akademiako kidea izan zen. Zenbait eleberri —Las palmeras de cartón (1948), Los revólveres hablan de sus cosas (1953), Adelita en su desván (1991)—, ipuinak eta antzezlanen bat edo beste —El oso y el madrileño (1973)— idatzi zituen, baina umorezko marrazkilari gisa egindako lan handiagatik da ezaguna eta ospetsua.
Kazeta eta egunkari askorentzat egin zuen lan, La Codorniz aldizkariarentzat eta ABC egunkariarentzat, besteak beste, eta dibulgazio historiko-umoristikoko liburu asko argitaratu zituen: Historia de la gente (1955), Historia de Madrid (1961), Historia del traje (1963), 5 años de Madrid (1978), El mus: historia, reglamento, técnica, vocabulario (1980), Mingoterapia (1994) eta Pierna creciente, falda menguante.
Gainera, antzerkirako eszenografiak eta jantzietarako ereduak egin zituen, margolanak, eraikuntzetarako muralak, zinema eta telebistarako gidoiak eta abar. Mingoteren estilo grafiko eta literarioan sotiltasuna eta ironia nabarmentzen dira. Marrazki-lerro azkar eta zehatzen bidez, maisu izan zen nortasuna eta ideologia deskribatzen.
Mingotek sari ugari jaso zituen, hala nola, Elisabet I.a Katolikoaren Ordena (1961), Lanaren Urrezko Domina (1996), "Quevedos" Umore Grafikoko Iberoamerikako Saria (1998), Arte Ederretako Merituaren Urrezko Domina (2002), Luca de Tena saria (2002) eta FAPEren Espainiako Kazetaritza Sari Nazionala (2003)[1]. 1988tik Real Academia Españolako kidea izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Antonio Mingote hil da Eitb.com
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Mingote 1919-2012 Abc.es
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio Mingote |
- 1919ko jaiotzak
- 2012ko heriotzak
- Sitgestarrak
- Kataluniako espainiar nazionalistak
- Gaztelaniazko idazleak
- Espainiako kazetariak
- Kataluniako idazleak
- Kataluniako margolariak
- Kataluniako umoristak
- Espainiako marrazkilariak
- Muralistak
- Afixagileak
- Minbiziak hildakoak
- Espainiako Gerra Zibileko militarrak
- Umorista grafikoak
- Madrilen hildakoak