Edukira joan

Antso I.a Gartzeitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antso I.a Garzeitz» orritik birbideratua)
Artikulu hau Iruñeko erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Antso I.a (argipena)».
Antso I.a Gartzeitz

Iruñeko erregea

905 - 925
Orti Gartzeitz - Semeno Gartzeitz
Bizitza
JaiotzaRocaforte, 875
Herrialdea Iruñeko Erresuma
Lehen hizkuntzanafar-aragoiera
HeriotzaResa925eko abenduaren 11 (49/50 urte)
Hobiratze lekuaezezaguna
Familia
AitaGartzia Semenoitz Iruñekoa
AmaDadildis Pallarskoa
Ezkontidea(k)Tota Iruñekoa
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaXimeno etxea
Hezkuntza
Hizkuntzaknafar-aragoiera
euskara
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Antso I.a Gartzeitz[1]latinez: Sanzio Garseanis[2]— (Rocaforte, 860 aldean - Resa, 925eko abenduaren 10a) Iruñeko erregea izan zen 905-925 bitartean.

Ximeno leinukoa, Gartzia Ximenitz eta Dadildis Pallarskoa zituen gurasoak.[3] Gartzia Enekoitz 882an hil zenean, Valdonsella jauna zen, eta laster hasi zen inguruko lurraldeetan eskua sartzen.

Orti I.a Gartzeitz erregea zela, tronua usurpatu zuen, Alfontso III.a Asturiaskoa eta Ribagortzako kondearen laguntzari esker. Erregeen semeen eskubideak kendu eta bere emaztea eta Ortiren iloba zen Totari esker bere buruarentzat aldarrikatu zuen boterea.

Garindo II.a Aznaritz Aragoiko kondea hil zenean honen lurraldeak okupatu zituen. Huescako walia zen al-Tawilek ondoretza eskubideak zituen lurraldean bere emaztea antzinako kondearen arreba zen Antsa zelako. Baina kondearen alaba zen Andregoto Garindoitzek eta Gartzia I.a Santxitz bere semeak ezkon-hitza eman ondoren arazoa konpondu zuten.

Iruñeko Erresuma Errioxa aldera (Naiara) eta hegoaldera (Ega harana eta Calahorra aldera) zabaldu zuen. Naiaran ezarri zuen bere Gortea. Honela aukera ekonomiko berriak sortu ziren erreinuan lur berriengatik eta sozialki mozarabiarrak eta Naiara eta Calahorrako hiritar kultura barneratu zen. Bere erreinaldian txanponak egiteari ekin zioten, hori egiteko lehendabiziko kristau erregea izanik. Gainera feudalismo babestu zuen bere lurraldeetan.

917an Ordoño II.a Leongoa aliatu eta kordobar armada menderatu zuen San Esteban de Gormazen. Kordobako Abd ar-Rahman III.ak, 924an "Iruñeko kanpaina" egin zuen Antso zigortzeko baina honek gudarostea mendi aldera eraman zuen lautadan gudu zabal bat ekiditeko eta Iruñea eta beste herriak emirraren esku utzi zituen honek sakea zitzan. Hala ere, ez zuen bere lurren boterea galdu, kanpaina bukatzean egoera lehengora itzuli baitzen[4].

Hurrengo urteko abenduaren 10ean hil zen Resan, Ebrotik gertu. Deioko gazteluan lurperatu zuten. Bere semeak ordezkatu zuen; baina, gazteegia zenez, haren anaia Ximeno Gartzeitz aritu zen erregeorde.

Orduko leondar Chronicon Albeldensek honela deskribatu zuen:

« In era DCCCCXLIIII surrexit in Panpilona rex nomine Sancio Garseanis. Fidei Xpi inseparabiliterque uenerantissimus fuit, pius in omnibus fidefibus misericorsque oppressis catholicis. Quid multa? In omnibus operibus obtimus perstitit. Belligerator aduersus gentes Ysmaelitarum multipficiter strages gessit super Sarrazenos. Idem cepit per Cantabriam a Nagerense urbe usque ad Tutelam omnia castra. Terram quidem Degensem cum opidis cunctam possideuit. Arbam namque Panpilonensem suo iuri subdidit, necnon cum castris omne territorium Aragonense capit. Dehinc expulsis omnibus biotenatis XX' regni sue anno migrauit a seculo. Sepultus sancti Stefani portico regnat cum Xpo in polo (Obiit Sancio Garseanis era DCCCCLXIIII (A marg.))[5]


944. eran (A. D. 905) Antso Garzeitz izeneko errege bat agertu zen Iruñean. Kristorengan debozio apurtezina zuen gizona izan zen , fededunekin errukiorra eta zapaldutako katolikoekin gupidatsua. Zer gehiago? Beti gudari handi baten moduan aritu zen ismaeldarren aurka; sarrazenoei sarraski asko eginez. Bera zen Kantabrian gotorleku guztiak konkistatu zuena, Naiara hiritik Tuterara. Gainera Deioko eskualde guztia eta bere herriak okupatu zituen. Iruñeko "Arba" bere legearen azpian jarri zen, eta Aragoiko konderria bere gotorlekuekin batera konkistatu zituen. Azkenekoz, fedegabe guztiak bota ondoren, bere erreinaldiaren hogeigarren urtean mundu hau utzi zuen. San Esteban lurperatua, Zeruan Kristorekin batera erreinatzen du (Antso Garzeitz erregea 964. eran (925) hil zen (albo-oharra))

»


Ezkontza eta seme-alabak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antso I.a Tota Aznaritzekin ezkondu zen eta, Rodako kodexaren arabera, zazpi seme-alaba izan zituzten[6]:

Sasiko alaba bat ere izan zuen, Lupa izenekoa, Bigorreko konde izan zen Raimundo I.aren ama.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 192. araua: Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak. .
  2. Rodako kodexa.
  3. Lakarra, José María. (1972-1973). Historia política del Reino de Navarra, desde sus origenes hasta su incorporación a Castilla. I-III Iruñea.
  4. Altamira, Rafael. (1999). Il califfato occidentale. in: Storia del mondo medievale. II, 477-515 or..
  5. Crónica Albeldense (CSIC)
  6. García Villada, Zacarías. (1928). «El códice de Roda recuperado» Revista de Filología Española (15): 113-3..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]