1972
Itxura
1972. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1950(e)koa • 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa • 1990(e)koa |
Urteak | 1969 • 1970 • 1971 • 1972 • 1973 • 1974 • 1975 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1972 MCMLXXII |
Ab urbe condita | 2725 |
Armeniar egutegia | 1421 ԹՎ ՌՆԻԱ |
Bahá'í egutegia | 128 – 129 |
Bengaliar egutegia | 1379 |
Berber egutegia | 2922 |
Egutegi budista | 2516 |
Myanmarko egutegia | 1334 |
Bizantziar egutegia | 7480 – 7481 |
Koptoen egutegia | 1688 – 1689 |
Etiopiar egutegia | 1964 – 1965 |
Hebrear egutegia | 5732 – 5733 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2028 – 2029 |
Shaka Samvat | 1894 – 1895 |
Kali Yuga | 5073 – 5074 |
Iraniar egutegia | 1350 – 1351 |
Islamiar egutegia | 1391 – 1392 |
Japoniar egutegia | Shōwa 47 (昭和47年) |
Korear egutegia | 4305 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2515 |
Unix denbora | 63072000 – 94694399 |
Holozeniar egutegia | 11972 |
1972 (MCMLXXII) larunbatez hasitako bisurtea izan zen, 2. milurtekoko 972. eguna, XX. mendeko 72. urtea eta 1970ko hamarkadako 3. urtea.
UTC denborari dagokionez, inoiz egondako urterik luzeena izan zen, 366 egun irauteaz gain bi segundo gehigarri batu baizitzaizkion, inoiz berriro gertatu ez den fenomenoa. Hala ere, 1972. urteak 31622401.141 segundo iraun zituen, 1908a baino pixkatxo bat gutxiago, eguzki denborari erreparatuz gero.
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 20a – Juan José Munduate Zamalkona hil zen Basaurin, hilabete batzuk lehenago Indautxuko komisaldegian pairatutako torturen ondorioz.
- Martxoaren 15a – Poliziak Jon Ugutz Goikoetxea ETAko kidea hil zuen Elizondon. Gorpua Azaldegin aurkitu zuten.
- Maiatzaren 6a – Zeanuriko abadeari 150.000 pezetako isuna jarri zioten hildako frankisten omenezko oroitarria kentzeagatik herriko elizatik.
- Abuztuaren 29a – ETAk Eloy Garcia Cambra polizia munizipala erail zuen Galdakaon.
- Irailaren 2a – Poliziak Benito Muxika eta Mikel Martínez de Murgia ETAko kideak hil zituen Lekeition.
- Irailaren 20a – Poliziak Jon Andoni Aranguren "Iharra" ETAko kidea hil zuen Urdaxen. Aranguren komandokiderekin batera Ipar Euskal Herrira gurutzatzera zihoan jakin gabe pasabide hura Guardia Zibilak kontrolatua zuela. Arangureni bizkarretik metrailetaz tiro egin zioten.
- Iparretarrakek bere burua aurkeztu zuen Urepelen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 30a – Ipar Irlanda: Igande Odoltsua Derryn. Poliziak manifestaldi baketsu baten aurka tirokatu zuen: 13 hildako eta 14 zauritu.
- Otsailaren 21a – Richard Nixonen Txinarako bisita ospetsua, AEBtako presidente baten lehena, hasi zen.
- Uztailaren 31 – Motorman operazioa: Ipar Irlandan Britainiar Armadak Behin-behineko IRAren aurkako ekintza militar erraldoia gauzatu zuen.
- Urriaren 11a – Abortatzea egotzita 16 urteko neska baten aurkako epaiketa hasi zen Frantzian, Bobignyko haurren auzitegian. Marie-Claire Chevalier gazteaz gain, bere ama eta abortuan lagundu zion emakumea ere epaitu zituzten. Bortxaketa baten ondorioz geratu zen haurdun Chevalier, eta abortatu ostean bere bortxatzaileak berak salatu zuen.
- Urriaren 13a -
- Abenduaren 23a – Managuako hiria (Nikaragua) lurrikara batek suntsitu zuen, 6.000 hildako baino gehiago utziz.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 25a – Kixki ta Mixki ta Kaxkamelonen lehen emanaldia (gaur egungo Txirri, Mirri eta Txiribiton)
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 7a – Apolo 17 espaziontzia Ilargira bidali zuten.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1972ko Neguko Olinpiar Jokoak (Sapporo, Japonia); otsailaren 3a – otsailaren 13a).
- Joko hauetan ez zen izan euskal herritar kirolaririk.
- 1972ko Udako Olinpiar Jokoak (Munich, Alemania); abuztuaren 26a – irailaren 10a).
- Joko hauek atentatu terrorista batek ilundu zituen. Irailak 5ean, palestinar jatorriko terrorista batzuek, bi kirolari israeldar hil zituzten, eta beste bederatzi bahitu bezala hartu zituzten. Arrakastarik izan ez zuen erreskate saiakera baten ondoren, bahituak eta terroristak, hiru ezik, hilda amaitu zuten (Municheko Sarraskia).
- 11 Euskal herritarrek hartu zuten parte 7 kiroletan, Espainiako selekzioarekin.
- Abenduaren 31 – Bobby Fischer estatubatuarra munduko xake txapeldun bihurtu zen Boris Spassky sobietarraren aurka egin eta gero.
Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 1a – Alejandro Calvo García, Jandro, gipuzkoar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 1a – Ángel Cepeda, bizkaitar saskibaloi entrenatzailea.
- Urtarrilaren 1a – Lilian Thuram, frantziar futbolaria.
- Urtarrilaren 3a – Christophe Milhères, lapurtar errugbilari ohi eta entrenatzailea.
- Urtarrilaren 5a – Nerea Martínez Urruzola, nafar triatleta eta mendi lasterkaria.
- Urtarrilaren 6a – Javier Maroto, Euskadiko Alderdi Popularreko politikaria, Gasteizko alkate ohia.
- Urtarrilaren 6a – Nek, italiar abeslaria.
- Urtarrilaren 10a – Gilles Tréhin, frantziar idazle eta artista.
- Urtarrilaren 11 – Marc Blucas, estatubatuar aktorea.
- Urtarrilaren 11 – Amanda Peet, estatubatuar aktorea.
- Urtarrilaren 13a – Vitali Stxerbo, bielorrusiar gimnasta.
- Urtarrilaren 14a – Raimondas Rumšas, lituaniar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 16a – Radivoje Manić, serbiar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 17a – Gastón Pauls, argentinar aktorea.
- Urtarrilaren 18a – Txe Arana, zinema, telebista eta antzerkiko kataluniar aktorea.
- Urtarrilaren 19a – Josune Bereziartu, gipuzkoar eskalatzailea.
- Urtarrilaren 19a – Ixiar Rozas, gipuzkoar idazlea.
- Urtarrilaren 19a – Rebeka Ubera, gipuzkoar politikaria, Aralar alderdiko idazkari nagusia.
- Urtarrilaren 20a – Nikki Haley, estatubatuar politikaria.
- Urtarrilaren 21a – Cat Power, estatubatuar abeslari eta musikaria.
- Urtarrilaren 21a – Javier Yubero, euskal herritar futbolaria (h. 2005).
- Urtarrilaren 23a – Léa Drucker, frantziar aktorea.
- Urtarrilaren 23a – Natza Farré, kataluniar kazetari eta idazle feminista.
- Urtarrilaren 25a – Chantal Andere, mexikar aktore eta abeslaria.
- Urtarrilaren 27a – Keith Wood, irlandar errugbi jokalari ohia.
- Urtarrilaren 28a – Amy Coney Barrett, estatubatuar abokatua, legelaria eta akademikoa.
- Urtarrilaren 28a – Léon van Bon, herbeheretar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 28a – Oskar Lasa, Lasa III.a, nafar esku huskako pilotari ohia, esku huskako pilotako irakaslea eta taxilaria.
- Urtarrilaren 28a – Marta Rodríguez Fouz, galiziar soziologoa, kazetaria, unibertsitateko irakaslea, ikertzailea eta futbolaria.
- Urtarrilaren 29a – Coumba Gawlo, senegaldar abeslari eta musika konposatzailea.
- Urtarrilaren 29a – Engin Günaydın, turkiar aktore eta umorista.
- Urtarrilaren 30a – Peder Fredricson, suediar zaldizkoa.
- Urtarrilaren 31 – Haritza Kanblong, lapurtar ikertzailea, ingeniaria eta EHUko irakaslea.
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 1a – Leymah Gbowee, liberiar politikari eta bakearen aldeko ekintzailea, 2011ko Bakearen Nobel Saria.
- Otsailaren 1a – Rafaela Romero, PSE-EEko euskal herritar politikaria.
- Otsailaren 5a – Maria Danimarkakoa, Danimarkako erregina ezkontidea.
- Otsailaren 6a – Silke, espainiar aktorea.
- Otsailaren 7a – Eneritz Artetxe, bizkaitar aktorea.
- Otsailaren 7a – Delia Grigore, emakume ijito idazle, filologo, akademiko eta ijitoen eskubideen aldeko aktibista.
- Otsailaren 10a - Constance Debré, frantziar abokatua eta eleberrigilea.
- Otsailaren 11 – Kelly Slater, estatubatuar surflaria, hamaika aldiz ASPko Munduko Surf Txapelketaren irabazle.
- Otsailaren 14a – Maria Eizmendi, gipuzkoar piraguista ohia, kayak (K1) modalitatean aritua.
- Otsailaren 14a – Najwa Nimri, nafar aktore eta abeslaria.
- Otsailaren 14a – Fernando Picún, uruguaiar futbolari ohia.
- Otsailaren 15a – Adolfo Baines, nafar futbolari ohia.
- Otsailaren 17a – Billie Joe Armstrong, estatubatuar punk rock abeslari eta abesti konposatzailea, Green Day taldeko abeslari eta burua.
- Otsailaren 17a – Taylor Hawkins, estatubatuar musikaria, Foo Fighters taldeko bateria-jotzailea (h. 2022).
- Otsailaren 17a – Ralphie May, estatubatuar aktore eta telebista aurkezlea (h. 2017).
- Otsailaren 20a – Cristina Sánchez, espaniar toreatzaile ohia, zezenketa-esatari eta ordezkari artistikoa.
- Otsailaren 20a – Kamel Ziani, euskal atleta, maratoian aditua.
- Otsailaren 21a – Erkaitz Elkoroiribe, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 21a – Miyuki Okabe, japoniar jatorriko brasildar telekomunikazio ingeniari elektronikoa eta abenturazalea.
- Otsailaren 26a – Izaskun Arandia, gipuzkoar gidoilari, zuzendari eta ekoizlea.
- Otsailaren 27a – Maja Lidia Kossakowska, fantasiazko idazle, arkeologo eta kazetari poloniarra (h. 2022).
- Otsailaren 28a – Olatz Ferran, gipuzkoar atleta eta txirrindulari ohia.
- Otsailaren 28a – Ville Haapasalo, finlandiar aktorea eta telebistako aurkezlea.
- Otsailaren 29a – Ángel Castresana, espainiar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 29a – Pedro Sánchez, Espainiako Gobernuko presidentea.
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 1a – Claudia Behobide, iraupen-lasterketetako kgipuzkoar orrikalaria.
- Martxoaren 2a – Sérgio Manoel, brasildar futbolari ohia.
- Martxoaren 2a – Roberta Marrero, kanariar artista plastikoa, idazlea eta abeslaria (h. 2024).
- Martxoaren 3a – Christian Oliver, alemaniar aktorea (h. 2024).
- Martxoaren 4a – Ivy Queen, puertorricar reggaeton abeslaria.
- Martxoaren 6a – Ainhoa Artolazabal, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 6a – Shaquille O'Neal, NBAko estatubatuar jokalaria.
- Martxoaren 7a – Nathalie Poza, espainiar antzezlea.
- Martxoaren 10a – Josep González Cambray, Kataluniako Generalitateko Gobernuko Hezkuntza sailburua.
- Martxoaren 12a – Alberto Lopez de Munain, arabar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 14a – Imanol Idiakez, gipuzkoar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Martxoaren 17a – Mia Hamm, estatubatuar futbolari ohia.
- Martxoaren 18a – Koldo Sarasua, bizkaitar futbolari ohia.
- Martxoaren 21a – Abdeljalil Hadda, marokoar futbolari ohia.
- Martxoaren 23a – Nuria Roca, espainiar idazle, telebistako aurkezle, aktore eta irrati esataria.
- Martxoaren 23a – Erwin Vervecken, belgikar ziklo-kroseko txirrindulari ohia.
- Martxoaren 24a – Tony Leondis, estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Martxoaren 26a – Izaskun Oteo, bizkaitar saskibaloi-jokalari ohia.
- Martxoaren 26a – Mar Sodupe, espainiar aktorea eta zuzendari laguntzailea.
- Martxoaren 29a – Rui Costa, portugaldar futbolari ohia.
- Martxoaren 29a - Joseba Irazusta, gipuzkoar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Martxoaren 29a – Priti Patel, britainiar politikaria.
- Martxoaren 31 – Alejandro Amenábar, txiletar-espainiar zinema zuzendari, gidoigile eta konposatzailea.
- Martxoaren 31 – Karla Sofía Gascón, espainiar emakume aktore transgeneroa.
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 2a – Goiuri Aldekoa-Otalora, bizkaitar argazkilaria eta ikus-entzunezkoen zuzendari eta ekoizlea.
- Apirilaren 2a – Masahiro Ando, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 3a – Catherine McCormack, ingeles zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- Apirilaren 3a – Lola Pagnani, italiar aktore, dantzari eta abeslaria.
- Apirilaren 4a – Jill Scott, neo soul eta rhythm and blueseko estatubatuar abeslaria.
- Apirilaren 4a – Fernando Urain, gipuzkoar musikaria eta zuzendaria.
- Apirilaren 6a – Roberto Ismael Torres Baez, paraguaiar futbolari ohia.
- Apirilaren 8a – Piotr Świerczewski, poloniar futbolari ohia.
- Apirilaren 10a – Toni Acosta, espainiar aktorea eta umorista.
- Apirilaren 12a – Şebnem Ferah, turkiar abeslari eta musikagilea.
- Apirilaren 13a – Garikoitz Azkue, gipuzkoar arraunlaria.
- Apirilaren 16a – Conchita Martínez, espainiar tenislari ohia.
- Apirilaren 17a – Jennifer Garner, estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 19a – Rivaldo, brasildar futbolari ohia.
- Apirilaren 19a – Iñaki Zubizarreta, euskal herritar saskibaloi jokalari ohia.
- Apirilaren 20a – Carmen Electra, estatubatuar aktore, modelo, abeslari eta ekoizlea.
- Apirilaren 21a – Narges Mohammadi, giza eskubideen arloko irandar ekintzailea, 2023ko Bakearen Nobel Saria.
- Apirilaren 24a – Jorge Pérez, nafar igerilari ohia, tximeleta eta libre estiloetan aditua.
- Apirilaren 25a – Ramon Olasagasti, gipuzkoar kazetari eta idazlea.
- Apirilaren 28a – Edwin Ifeanyi, kamerundar japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 28a – Koji Kondo, japoniar futbolaria (h. 2003).
- Apirilaren 29a – Ireide Arriolabengoa, bizkaitar pedagogoa, UEUko aholkulari pedagogikoa eta online irakaskuntzako arduraduna.
- Apirilaren 29a – Iñaki Azurmendi, gipuzkoar aizkolaria.
- Apirilaren 29a – Enrique Eneritz, nafar futbolari ohia.
- Apirilaren 29a – Anne-Sophie Lapix, lapurtar kazetaria.
- Apirilaren 30a – Hiroaki Morishima, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 30a – Juanjo Saez, kataluniar ilustratzailea.
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 1a – Julie Benz, estatubatuar aktorea.
- Maiatzaren 1a – Hélène Fillières, frantziar zinema aktore eta zuzendaria.
- Maiatzaren 2a – Teruo Iwamoto, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 2a – Dwayne Johnson, estatubatuar borrokalari profesional ohia eta aktorea.
- Maiatzaren 3a – José Miguel Fernández López de Uralde, arabar politikaria.
- Maiatzaren 5a – Brigitta Boccoli, telebista, antzerki eta zinemako italiar aktorea.
- Maiatzaren 5a – Lenka Ilavská, eslovakiar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 6a – Mae Azango, liberiar kazetaria eta emakumeen genitalen mutilazioaren aurkako aktibista.
- Maiatzaren 7a – Asghar Farhadi, irandar zinema zuzendaria eta gidoilaria.
- Maiatzaren 8a – Anna Arqué, Kataluniako mugimendu independentistaren aktibista eta komunikazio-estrategietan aholkularia.
- Maiatzaren 10a – Cristina Petite, bizkaitar atleta ohia, distantzia luzeetan aditua.
- Maiatzaren 11 – Concha Buika, ekuatoreginear jatorriko espainiar abeslaria.
- Maiatzaren 12a – Rhea Seehorn, estatubatuar aktorea.
- Maiatzaren 13a – Pablo García Casado, espainiar poeta.
- Maiatzaren 15a – Ibon Cormenzana, bizkaitar zinema gidoilari, ekoizle eta zuzendaria.
- Maiatzaren 15a - Jon Kortina Bertol, bizkaitar futbolari ohia.
- Maiatzaren 16a – Andrzej Duda, Poloniako presidentea.
- Maiatzaren 20a – Christophe Dominici, frantziar errugbilaria (h. 2020).
- Maiatzaren 20a – Busta Rhymes, estatubatuar hip-hop abeslari eta aktorea.
- Maiatzaren 20a - Arancha del Sol, espainiar modeloa, aktorea eta telebistako aurkezlea.
- Maiatzaren 20a – Yuma Yuma, turkmenistandar-errusiar psikoterapeuta eta LGBT ekintzailea.
- Maiatzaren 21a – The Notorious B.I.G., estatubatuar hip hop abeslaria (h. 1997).
- Maiatzaren 22a – Joana Preiss, frantziar aktore eta abeslaria.
- Maiatzaren 23a – Marina Arruti, gipuzkoar golflaria.
- Maiatzaren 23a – Alexandre-Ferdinand Nguendet, Afrika Erdiko Errepublikako bitarteko lehendakari ohia.
- Maiatzaren 24a – Layne Beachley, australiar surflari ohia.
- Maiatzaren 24a – Maia Sandu, Moldaviako lehen ministroa.
- Maiatzaren 24a – Maksim Suraiev, errusiar kosmonauta.
- Maiatzaren 25a – Octavia Spencer, estatubatuar aktorea.
- Maiatzaren 28a – Chiara Mastroianni, franko-italiar aktorea eta abeslaria.
- Maiatzaren 29a – Laverne Cox, estatubatuar aktore, telebistako reality-etako izar, telebistako ekoizle eta LGBTen defendatzailea.
- Maiatzaren 30a – Gotzon Sánchez, gipuzkoar aktorea.
- Maiatzaren 30a – Veronica Werckmeister, eusko-estatubatuar muralista.
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 2a – Amaia Piedra, bizkaitar atleta ohia, distantzia luzeetan aditua.
- Ekainaren 3a – Julie Gayet, frantziar aktore eta zinema ekoizlea.
- Ekainaren 3a – Michela Murgia, italierazko idazle sardiniarra, Sardiniaren aldeko independentista eta abertzalea, eta ekintzaile feminista (h. 2023).
- Ekainaren 6a – Maria Isabel Moses Fernández, arabar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- Ekainaren 6a – Noriaki Kasai, japoniar eski jauzilaria.
- Ekainaren 6a – Nary Ly, kanbodiar zientzialaria eta atleta, distantzia luzeko lasterketetan espezializatua.
- Ekainaren 7a – Karl Urban, zeelandaberritar aktorea.
- Ekainaren 13a – Ana Bautista, kanariar gimnasta ohia.
- Ekainaren 13a – Stéphane Collet, frantziar futbolari ohia.
- Ekainaren 13a - Galder Izaola, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Ekainaren 15a – Poppy Montgomery, australiar aktorea.
- Ekainaren 17a – Bjørn Tore Kvarme, norvergiar futbolari ohia.
- Ekainaren 19a – Jean Dujardin, frantziar aktorea.
- Ekainaren 19a – Teresa Jordà, Kataluniako Generalitatearen Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza Kontseilaria.
- Ekainaren 19a – Robin Tunney, estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 20a – José Manuel Yanguas, nafar futbolari ohia.
- Ekainaren 21a – Olatz Irizar Martínez, nafar kazetaria eta politikaria.
- Ekainaren 22a – Asier Fernández de Bobadilla, bizkaitar windsurflaria.
- Ekainaren 22a – Wangechi Mutu, keniar-estatubatuar artista bisual, margolari eta eskultorea.
- Ekainaren 23a – Selma Blair, estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 23a – Go Oiwa, japoniar futbolari ohia.
- Ekainaren 23a – Zinedine Zidane, aljeriar jatorriko frantziar futbolari eta entrenatzailea.
- Ekainaren 24a – Robbie McEwen, australiar txirrindulari ohia.
- Ekainaren 25a – Mike Kroeger, kanadar baxu jotzailea, Nickelback taldeko kidea.
- Ekainaren 25a – Jon Maia, gipuzkoar bertsolaria, euskal abeslaria, euskal idazlea, itzultzailea eta dokumentalgilea.
- Ekainaren 26a – Patrícia Godinho Gomes, gineabissautar historialari, idazle eta irakaslea.
- Ekainaren 27a – Unai Urruzuno, bizkaitar politikaria, Euskal Herria Bildu alderdiaren bozeramailea.
- Ekainaren 29a – Samantha Smith, estatubatuar neska, bakearen aldeko aktibista eta aktore gisa jardun zuena (h. 1985).
- Ekainaren 30a – Lindita Arapi, albaniar idazlea eta kazetaria.
- Ekainaren 30a – Ramon Menezes, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 3a - Gartzen Telletxea, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Uztailaren 6a – Isabelle Boulay, quebectar abeslaria.
- Uztailaren 6a – Hektor Llanos, arabar triatleta.
- Uztailaren 7a – Bénédicte Delmas, lapurtar antzezlea.
- Uztailaren 8a – José Luis Becerra, bizkaitar beisbol eta softbol jokalari ohia.
- Uztailaren 8a – José Antonio Cotrina, arabar eleberrigilea.
- Uztailaren 9a – Jose Luis Galilea, gipuzkoar saskibaloi jokalari ohia.
- Uztailaren 10a – Sofía Vergara, kolonbiar aktore eta modeloa.
- Uztailaren 11 – Henrique Capriles Radonski, venezuelar politikaria eta abokatua.
- Uztailaren 12a – Álvaro Iglesias, bizkaitar futbolaria ohia.
- Uztailaren 12a – Jake Wood, britainiar aktorea.
- Uztailaren 15a – Carmen López-Areal, bizkaitar gidoilaria.
- Uztailaren 17a – Amaia Lopez de Munain, arabar kazetaria.
- Uztailaren 19a - Zanele Muholi, hegoafrikar argazkilari eta ikus-artista ez-bitarra.
- Uztailaren 21a – Ai Haruna, japoniar abeslari transgeneroa.
- Uztailaren 21a – Santi Leoné, nafar historialaria.
- Uztailaren 21a - Fernando Mitxelena, gipuzkoar kirol-tiratzaile paralinpikoa.
- Uztailaren 21a – Catherine Ndereba, kenyar atleta, inoizko emakumezko maratoilaririk hoberenetakoa.
- Uztailaren 22a – Sandra Hermida Muñiz, espainiar zinema-ekoizlea.
- Uztailaren 23a – Masaki Tsuchihashi, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 25a – Masayuki Okano, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 26a – Carlos Martín Arceo, Kaiku, bizkaitar futbolari ohia.
- Uztailaren 28a – Walter Bénéteau, frantziar txirrindularia (h. 2022).
- Uztailaren 28a – Elizabeth Berkley, estatubatuar aktorea.
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 3a – Ivan Igartua, arabar idazle eta EHUko irakaslea.
- Abuztuaren 3a – Gontzal Suances, bizkaitar futbolari ohia.
- Abuztuaren 4a – Eva Amaral, aragoiar musikari eta konposatzailea.
- Abuztuaren 4a – Audrey Azoulay, frantziar politikaria eta goi-funtzionarioa, UNESCOko zuzendari nagusia.
- Abuztuaren 4a – Txente García Acosta, gipuzkoar txirrindularia.
- Abuztuaren 4a – Hur Gorostiaga, gipuzkoar kazetaria, Seaskako zuzendaria.
- Abuztuaren 5a – Christian Olde Wolbers, belgikar musikaria, Fear Factory taldeko kide ohia.
- Abuztuaren 6a – Geri Halliwell, ingeles abeslaria, aktorea eta idazlea, Spice Girls musika-boskoteko kideetako bat.
- Abuztuaren 7a – Juan Gabriel Concepción, bizkaitar atleta, pertika jauzian aditua.
- Abuztuaren 8a – Jorge Fernández Madinabeitia, euskal aktore eta telebista-aurkezlea.
- Abuztuaren 9a – Aitor Huegun, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abuztuaren 9a – Juanes, kolonbiar pop eta rock abeslari eta musikagilea.
- Abuztuaren 10a – Angie Harmon, estatubatuar aktore eta modeloa.
- Abuztuaren 11 – Joane Somarriba, bizkaitar txirrindulari ohia, Emakumezkoen Frantziako Tourra irabazten lehenengo euskalduna.
- Abuztuaren 12a – Iraide Ibarretxe, bizkaitar hizkuntzalaria, ikerlaria eta katedratikoa.
- Abuztuaren 14a – Amaia Hennebutte, lapurtar idazlea.
- Abuztuaren 15a – Ben Affleck, estatubatuar aktore, zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
- Abuztuaren 16a – Abigail Lazkoz, bizkaitar margolaria.
- Abuztuaren 17a – Mikel Otero, EH Bilduko arabar politikaria.
- Abuztuaren 18a – Julio de la Rosa, espainiar abeslaria, musikaria eta pop rock sortzailea.
- Abuztuaren 20a – Eva Garcia Saenz de Urturi, arabar eleberrigilea.
- Abuztuaren 23a – Souad Massi, aljeriar abeslaria.
- Abuztuaren 24a – Jean-Luc Brassard, kanadar akrobaziazko eskiatzailea.
- Abuztuaren 24a – Ava DuVernay, estatubatuar zuzendari, gidoilari, ekoizle eta aktorea.
- Abuztuaren 26a – Leire Ayala, bizkaitar abeltzaina eta enpresaburua.
- Abuztuaren 26a – Paula Hawkins, zimbawetar-britainiar kazetari eta idazlea.
- Abuztuaren 27a - Denise Lewis, britainiar atleta, proba konbinatuetan aditua.
- Abuztuaren 27a – Patricia Vico, espainiar zinema eta telebistako aktorea.
- Abuztuaren 28a – Omayra Sánchez, Nevado del Ruiz sumendiaren erupzioaren ondorioz hiru egunez bere etxeko lokatz eta hondarren artean harrapatuta egon ondoren hil zen 13 urteko neska kolonbiarra (h. 1985).
- Abuztuaren 29a – Kentaro Hayashi, japoniar futbolari ohia.
- Abuztuaren 30a – Cameron Diaz, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 30a – Pavel Nedvěd, txekiar futbolari ohia.
- Abuztuaren 30a – Cristina Puig, kataluniar kazetaria.
- Abuztuaren 30a – Ana Urrutia, bizkaitar telebistako-aurkezle eta kazetaria.
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 3a – Natalia Estrada, espainiar aktore eta telebista aurkezlea.
- Irailaren 3a – Jorge Sola, nafar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Irailaren 5a – Itziar Mínguez, bizkaitar poeta, narratzaile eta gidoilaria.
- Irailaren 5a – Regina Salcedo, nafar poeta eta eleberrigilea.
- Irailaren 6a – Pepa Aniorte, espainiar aktore eta abeslaria.
- Irailaren 6a – Idris Elba, ingeles aktore eta DJa.
- Irailaren 6a – China Miéville, ingeles idazle eta ekintzaile sozialista.
- Irailaren 6a – Eva Ortega Paíno, espainiar kimikari eta ikertzaile onkologikoa, CNIOko biobankuaren zuzendaria.
- Irailaren 7a – Paula Carballeira, galiziar idazlea, ipuin kontalaria eta aktorea.
- Irailaren 8a – Marcos Serrano, espainiar txirrindulari ohia.
- Irailaren 9a – Xavier Pascual, kataluniar saskibaloi entrenatzailea.
- Irailaren 9a – Sandra Uve, kataluniar ilustratzailea, dibulgatzaile zientifikoa, gidoilaria eta idazlea.
- Irailaren 10a – João Carlos dos Santos, brasildar futbolari ohia.
- Irailaren 10a - Ghada Shouaa, siriar atleta, proba konbinatuetan aditua.
- Irailaren 10a – Takeshi Watanabe, japoniar futbolari ohia.
- Irailaren 11 – Eoin Ó Broin, irlandar politikari eta idazlea.
- Irailaren 13a – Maite Artola, gipuzkoar kazetaria.
- Irailaren 15a – Letizia Ortiz, Espainiako Erregina ezkontidea.
- Irailaren 16a – Sprent Dabwido, Nauruko presidentea (h. 2019).
- Irailaren 19a – N. K. Jemisin, zientzia fikzioko estatubatuar idazlea.
- Irailaren 20a – Gorka Bidaurrazaga, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Irailaren 20a – Victor Ponta, Errumaniako lehen ministroa.
- Irailaren 21a – Liam Gallagher, britainiar abeslari eta egile abeslaria, Oasis taldeko kidea.
- Irailaren 22a – Idoia Sagastizabal, EAJko bizkaitar politikaria.
- Irailaren 24a – Lluís Carreras, espainiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Irailaren 25a – Kim Grant, ghanatar futbolaria.
- Irailaren 27a – Ángel Casero, espainiar txirrindulari ohia.
- Irailaren 27a – Jexux Mari Irazu, gipuzkoar bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea.
- Irailaren 27a – Gwyneth Paltrow, estatubatuar aktorea.
- Irailaren 27a – Meritxell Relaño, bizkaitar soziologoa, UNICEF erakundearen arduradun nagusia Yemenen.
- Irailaren 28a – Dita Von Teese, estatubatuar artista burlesque, modelo eta aktorea.
- Irailaren 30a – Maki Haneta, japoniar futbolari ohia.
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 1a – Mikel Garaizabal, bizkaitar irakaslea, enologoa eta sommelierra, ardo-kulturaren dibulgatzailea.
- Urriaren 2a – Unai Sordo, bizkaitar sindikalista, Euskadiko Langile Komisioetako idazkari nagusia.
- Urriaren 3a – Mikel Zubeldia, gipuzkoar idazlea.
- Urriaren 5a – Tom Hooper, ingeles zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea.
- Urriaren 5a – Oskar Matute, bizkaitar politikaria, Alternatiba alderdiaren bozeramailea.
- Urriaren 6a – Mikel Irujo, EAko nafar politikaria.
- Urriaren 8a – Enrique Arce, espainiar aktorea.
- Urriaren 8a – Cristina Martínez, gipuzkoar piraguista ohia, kayak (K1) modalitatean aritua.
- Urriaren 8a – Mikel Otegi, gipuzkoar ETAkidea.
- Urriaren 10a – Ricardo Sa Pinto, portugaldar futbolaria.
- Urriaren 11 – Cléber Eduardo Arado, brasildar futbolaria (h. 2021).
- Urriaren 13a – Danny Lloyd, estatubatuar aktore ohia.
- Urriaren 15a – Carlos Checa, kataluniar motoziklismoko pilotu ohia.
- Urriaren 15a – Sandrine Mendiburu, lapurtar golf-jokalari ohia.
- Urriaren 15a – Hiroshige Yanagimoto, japoniar futbolari ohia.
- Urriaren 16a – Ángeles Blanco, espainiar kazetaria eta telebistako aurkezlea.
- Urriaren 17a – Eminem, estatubatuar hip-hop abeslaria eta aktorea.
- Urriaren 17a – Igor Gonzalez Sola, bizkaitar ETAkidea (h. 2020).
- Urriaren 17a – Natxo Lezkano, bizkaitar saskibaloi entrenatzailea.
- Urriaren 18a – Onintza Lasa, EAko gipuzkoar politikaria.
- Urriaren 18a – Karl Nehammer, Austriako kantzilerra.
- Urriaren 19a – Tinieblas González, arabar zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea.
- Urriaren 22a – Ainhoa Adin, gipuzkoar aktibista.
- Urriaren 22a – Saffron Burrows, ingeles modelo ohi eta aktorea.
- Urriaren 23a – Kate del Castillo, mexikar aktorea.
- Urriaren 24a – Amaia Otamendi, UPNko nafar politikaria.
- Urriaren 25a – Esther Duflo, frantziar ekonomialaria, 2019ko Ekonomiako Nobel Saria.
- Urriaren 26a – Inmaculada Pereiro, bizkaitar triatleta ohia, 16 aldiz Espainiako txapeldun izandakoa.
- Urriaren 26a - Susana Rodríguez Navarro, espainiar biologoa, zientzialaria eta ikertzailea, biologia molekularrean eta biokimikan espezializatua.
- Urriaren 27a – Elissa, libanoar pop abeslaria, Ekialde Hurbilean disko gehien saldu dituen emakumezko abeslaria.
- Urriaren 27a – Maria Mutola, mozambikear atleta ohia, 800 metroko proban aditua.
- Urriaren 28a – Brad Paisley, estatubatuar country egile-abeslari eta musikaria.
- Urriaren 29a – Florencia Raggi, argentinar modeloa eta aktorea.
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 1a – Toni Collette, australiar aktore eta abeslaria.
- Azaroaren 1a – Jenny McCarthy, estatubatuar aktorea, modeloa, telebista aurkezlea, idazlea eta txertoen aurkako konspirazionista.
- Azaroaren 4a – Luís Figo, portugaldar futbolari ohia.
- Azaroaren 4a – Juan María Galdos, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Azaroaren 6a – Ana Fernández-Villaverde, La Bien Querida, bizkaitar margolari eta musikagilea.
- Azaroaren 6a – Rebecca Romijn, estatubatuar aktore eta modelo ohia.
- Azaroaren 7a – Mar Abad, espainiar kazetaria, idazlea, irakaslea eta enpresaburua.
- Azaroaren 8a – Gretchen Mol, estatubatuar aktore eta modelo ohia.
- Azaroaren 9a – Florentino Fernández, espainiar komediantea, aktorea, aurkezlea eta bikoizketa aktorea.
- Azaroaren 14a – Josh Duhamel, estatubatuar modelo ohi eta aktorea.
- Azaroaren 14a – Edyta Górniak, poloniar abeslaria.
- Azaroaren 14a – Hovik Keuchkerian, armeno-libanoar jatorriko espainiar boxeolari ohi, aktore eta idazlea.
- Azaroaren 18a – Serhiy Skatxenko, ukrainar futbolari ohia.
- Azaroaren 19a – Arturo Arbizu, nafar pilotari ohia.
- Azaroaren 20a – Tatiana Turanskaia, Transnistriako lehen ministroa.
- Azaroaren 21a – Unai Etxebarria, venezuelar jatorriko euskal txirrindularia.
- Azaroaren 23a – Veronica Avluv, estatubatuar aktore pornoa.
- Azaroaren 23a – Miguel de Icaza, mexikar software libre programatzailea, GNOME proiektua hasteagatik ezaguna.
- Azaroaren 24a – Gaël Mocaër, lapurtar zinema zuzendaria, zinema dokumentalean aditua.
- Azaroaren 24a – Ana Santos Payán, espainiar argitaratzailea eta idazlea (h. 2014).
- Azaroaren 26a – Sergei Aksionov, Krimeako Errepublikako lehen ministroa.
- Azaroaren 26a – Emilio Buale, ekuatoreginear jatorriko espainiar aktorea.
- Azaroaren 26a – Keiji Kaimoto, japoniar futbolari ohia.
- Azaroaren 28a – Claudia López Benaiges, txiletar militante feminista eta anarkista (h. 1998).
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 6a – Hrvoje Klasić, kroaziar historialaria.
- Abenduaren 6a – Sarah Rafferty, estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 7a – Hermann Maier "Herminator", austriar eskiatzaile ohia.
- Abenduaren 7a – Kae Nishina, japoniar futbolari ohia.
- Abenduaren 9a – Tré Cool, estatubatuar bateria-jotzailea, Green Day taldeko kidea.
- Abenduaren 9a – Christian Felber, austriar ekonomia irakaslea, dantzaria, idazlea eta dibulgatzailea.
- Abenduaren 11 – Darío Barrio, espainiar sukaldaria (h. 2014).
- Abenduaren 12a - Melissa Francis, estatubatuar ekonomialaria, kazetaria eta aktorea.
- Abenduaren 12a – Anna Muradova, bretoiz idazten duen errusiar itzultzaile eta idazlea.
- Abenduaren 13a – Tamaki Uchiyama, japoniar futbolari ohia.
- Abenduaren 15a – Bingen Fernández, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Abenduaren 15a – Sete Gibernau, kataluniar motoziklismoko pilotu ohia.
- Abenduaren 16a – Iñigo Arteaga, gipuzkoar futbolari ohia.
- Abenduaren 17a – Jon Cuyami, euskal herritar futbolari ohia, nazioartean Ekuatore Ginea ordezkatu zuena.
- Abenduaren 17a – Aitor Merino, euskal aktorea.
- Abenduaren 17a – Iván Pedroso, kubatar atleta, luzera jauzian espezializatua.
- Abenduaren 17a – Ibon Zugasti, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Abenduaren 18a – Lawrence Wong, Singapurreko lehen ministroa.
- Abenduaren 19a – Alyssa Milano, estatubatuar aktorea.
- Abenduaren 20a – Iker Casanova, bizkaitar politikari, idazle eta ekintzailea.
- Abenduaren 21a – Pedro Uharte Iribarren, Nafarroa Baiko nafar politikaria.
- Abenduaren 22a – Vanessa Paradis, frantziar abeslari, modelo eta aktorea.
- Abenduaren 24a – Carmen Moore, kanadar aktorea.
- Abenduaren 26a – Shane Meadows, ingeles zine zuzendari, gidoilari eta aktorea.
- Abenduaren 28a – Ur Apalategi, euskal idazlea.
- Abenduaren 28a – Cristina Branco, portugaldar abeslari fadista.
- Abenduaren 28a – Patrick Rafter, australiar tenislari ohia.
- Abenduaren 28a – Rafa Rueda, bizkaitar abeslari eta gitarrajolea.
- Abenduaren 29a – Pauline Barmby, kanadar astronomoa.
- Abenduaren 29a – Jude Law, ingeles aktorea.
- Abenduaren 29a – Leonor Varela, txiletar aktore eta modeloa.
- Abenduaren 31 – Teresa Zabalza Díez, nafar musikagilea, musikaria eta musika irakaslea.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ahoztar Zelaieta, bizkaitar ikerketa kazetaria, idazlea eta kriminologoa.
- Ainhoa Etxaide, gipuzkoar sindikalista, LABeko idazkari nagusia.
- Aitor Gabilondo López, gipuzkoar telebista-gidoilari eta ekoizlea.
- Aitor Zuberogoitia, bizkaitar idazlea.
- Alazne Aiestaran, bizkaitar kazetaria eta EHUko irakasle eta ikerlaria.
- Alfredo Sanzol, nafar antzerkigile eta zuzendaria.
- Amaia Cardona, gipuzkoar modelo ohia, aktorea eta musika irakaslea.
- Aritza Bergara, bizkaitar idazle, musikari eta euskal kulturari lotutako ekimen berrien sortzaile eta bultzatzailea.
- Arkaitz Zarraga, bizkaitar euskara-irakaslea.
- Asier Gozategi, gipuzkoar musikaria, Gozategi taldeko kidea.
- Carlos Nguema, gipuzkoar aktorea.
- Celia Santos, gipuzkoar idazlea.
- Conchita Bardají, aragoiar-nafar margolari eta margo irakaslea.
- Edurne Garmendia, gipuzkoar irrati esataria.
- Ernesto Dominguez, bizkaitar irakaslea, Zubietako alkatea.
- Eva Juez, gipuzkoar politikari jeltzale eta kazetaria.
- Gabriel Marco, nafar arraunlari ohia.
- Idoia Uranga, gipuzkoar aktorea.
- Inma Shara, arabar orkestra zuzendaria.
- Iñaki Grazenea, gipuzkoar margolaria.
- Iñaki Tolaretxipi, gipuzkoar unibertsitateko-irakasle eta abesbatza-zuzendaria.
- Irma Basterra, arabar politikaria.
- Isabel Sucunza, nafar kazetari, liburu-saltzaile eta gaztelaniazko idazlea.
- Izaskun Arandia, gipuzkoar gidoilari, zuzendari eta ekoizlea.
- Javier de Isusi, bizkaitar komikigilea.
- Joan Aldamizetxebarria, euskal idazlea.
- Jon Garmendia, gipuzkoar bertsolaria, poeta, zutabegilea eta musika idazlea.
- Jose Luis Urdangarin, gipuzkoar bertsolaria.
- Jose Martin Bustinza, bizkaitar herri-kirolaria, lasto jaurtiketan hainbat urtetan txapelduna.
- Josu Waliño, gipuzkoar idazlea eta PuntuEUS fundazioko zuzendaria.
- Joxe Munduate, gipuzkoar bertsolaria.
- Juan Mari Lopez, gipuzkoar bertsolaria.
- Julen Arzuaga, arabar abokatua, idazlea eta politikaria.
- Julia Montejo, nafar gidoigile eta eleberrigilea.
- Kaitin Allende, gipuzkoar kazetaria eta komediantea.
- Karlos Osinaga, gipuzkoar abeslaria eta musikaria.
- Maika Ariztegi, nafar kros-lasterkari eta herri-kirolaria.
- Maite Eskarmendi, gipuzkoar kazetari, telebista aurkezlea eta modan aditua.
- Maite Esparza, nafar kazetari, telebista aurkezle eta idazlea.
- Maitena Monroy, bizkaitar fisioterapeuta, genero-indarkerian aditua eta autodefentsa feministaren prestakuntzan aitzindaria.
- Macarena Domaica Goñi, arabar kazetaria eta idazlea.
- Maria Colera Intxausti, gipuzkoar itzultzailea eta interpretea.
- Nathalie Irigoien, Etxebarreko auzapeza.
- Oier Araolaza Arrieta, gipuzkoar dantzari, kazetari, antropologo, idazle eta blogaria.
- Oier Gorosabel, gipuzkoar euskalgintzako-militante, espeleologo, fisioterapeuta, blogari eta hedabideetako iritzi-emailea.
- Olga Jiménez, arabar kirol kazetaria.
- Oskar Estanga Arzallus, gipuzkoar trikitilaria eta trikitixa-irakaslea .
- Oskar Santos, bizkaitar zinema zuzendaria.
- Paloma Rodríguez, bizkaitar poeta.
- Pantxika Telleria, lapurtar dantzaria eta koreografoa.
- Raquel Alzate, bizkaitar ilustratzaile, marrazkigile eta komikigilea.
- Soledad Ruz, gipuzkoar flamenko-dantzaria.
- Xanet Arozena, gipuzkoar musikaria.
- Argia Garrido, bizkaitar jatorriko aragoiar historialaria eta irakaslea.
- Jon Bilbao, Bilbon bizi den asturiar idazlea, itzultzailea eta gidoilaria.
- Amadou Sanogo, Maliko estatuburua.
- Amal Ramsis, egiptoar zinemagilea, ekoizlea eta aktibista.
- Aura Lolita Chávez Ixcaquic, guatemalar aktibista, emakumeen eskubideen defendatzailea eta indigenen artean liderra.
- Fadumo Dayib, somaliar politikaria.
- Hanan Al Hroub, indarkeria egoeretan murgilduta bizi diren umeekin lan egiten duen palestinar irakaslea.
- Luz Castro, galiziar ingeniari informatikoa.
- Marijuana Pepsi Vandyck, estatubatuar irakasle eta soziologoa.
- Patricia Esteban, espainiar filologoa eta idazlea.
- Rebecca Oppenheimer, estatubatuar astrofisikaria, zientzia exoplanetarioetan aditua.
- Rubén Ramos, aragoiar kazetaria eta idazlea.
- Sara Vítores, espainiar kazetaria, esataria eta gidoilaria (h. 2024).
- Suzana Herculano-Houzel, brasildar neurozientzialari eta irakaslea.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtarrila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urtarrilaren 1a – Maurice Chevalier, frantziar aktore eta abeslaria (j. 1888).
- Urtarrilaren 2a – Lillian Gilbreth, estatubatuar ingeniari eta kudeaketa-aditua (j. 1878).
- Urtarrilaren 3a – Frans Masereel, flandriar margolari, artista grafiko eta eleberrigilea (j. 1889).
- Urtarrilaren 4a – Aquilina Terreros San Martín, 106 urte eta egun bat bizi izandako bizkaitar emakumea (j. 1866).
- Urtarrilaren 14a – Frederiko IX.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (j. 1899).
- Urtarrilaren 15a – Daisy Ashford, ingeles idazlea (j. 1881).
- Urtarrilaren 17a – Marta Staņa, letoniar arkitekto modernista (j. 1913).
- Urtarrilaren 25a – Erhard Milch, alemaniar landa mariskala (j. 1892).
- Urtarrilaren 27a – Mahalia Jackson, Gospel musikaren erregina, estatubatuar gospel abeslari eta eskubide zibilen aldeko ekintzailea (j. 1911).
- Urtarrilaren 28a – Dino Buzzati, italiar idazle, margolari eta kazetaria (j. 1906).
- Urtarrilaren 31 – Mahendra Nepalgoa, Nepalgo erregea (j. 1920).
Otsaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsailaren 2a – Natalie Clifford Barney, estatubatuar idazle, poeta eta eleberrigilea (j. 1876).
- Otsailaren 3a – Emilio Novoa, galiziar irrati-telegrafista eta politikaria, Arabako gobernadore zibila (j. 1895).
- Otsailaren 5a – Marianne Moore, estatubatuar olerkaria (j. 1887).
- Otsailaren 11 – Rufina Azkue, euskal idazle eta kazetaria (j. 1898).
- Otsailaren 12a – Zoran Rant, esloveniar ingeniari kimiko eta zientzialaria (j. 1904).
- Otsailaren 18a – Indalecio Ojanguren, euskal argazkilari eta mendigoizalea (j. 1887).
- Otsailaren 20a – Maria Goeppert-Mayer, poloniar fisikaria, 1963ko Fisikako Nobel Saria (j. 1906).
- Otsailaren 21a – Bronislava Nijinska, poloniar-errusiar-sovietar-estatubatuar ballet-dantzaria, koreografoa, eta baleteko maistra (j. 1891).
- Otsailaren 21a – Eugène Tisserant, frantziar kardinala (j. 1884).
- Otsailaren 29a – Concha de Albornoz, espainiar intelektual feminista, gerra zibilak erbesteratua (j. 1900).
- Otsailaren 29a – Violet Trefusis, ingeles socialite eta idazlea (j. 1894).
Martxoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Martxoaren 1a – Jesus Luisa Esnaola, gipuzkoar dantzaria, koreografoa eta Euzko Gudarosteko komandantea (j. 1904).
- Martxoaren 7a – Otto Griebel, alemaniar margolaria (j. 1895).
- Martxoaren 8a – Mrinalini Sen, India britainiarreko idazle eta sufragista bengaliarra (j. 1879).
- Martxoaren 11 – Fredric Brown, estatubatuar eleberrigilea (j. 1906).
- Martxoaren 14a – Giangiacomo Feltrinelli, italiar argitaratzaile, politikari eta aktibista (j. 1926).
- Martxoaren 15a – Jon Ugutz Goikoetxea, Txapela, bizkaitar ETAkidea, muga zeharkatzen ari zela Guardia Zibilak eraila (j. 1950).
- Martxoaren 24a – Juan Baigorri Velar, argentinar ingeniaria, "euria egiteko makina"ren asmatzailea (j. 1891).
- Martxoaren 24a – Kristobal Balentziaga, getariar jostun eta diseinatzailea, Balenciaga moda-etxearen sortzailea (j. 1895).
- Martxoaren 27a – M. C. Escher, herbeheretar artista, bere grabatu xilografikoegatik ospetsua (j. 1898).
- Martxoaren 28a – Joseph Paul-Boncour, frantziar politikaria (j. 1873).
Apirila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Apirilaren 6a – Heinrich Lübke, Alemaniako Errepublika Federaleko presidentea (j. 1894).
- Apirilaren 15a – José Luis Oriol, euskal enpresaburua, Talgo trenak ekoizten dituen enpresaren sortzailea (j. 1877).
- Apirilaren 16a – Yasunari Kawabata, japoniar idazlea, 1968ko Literaturako Nobel Saria (j. 1899).
- Apirilaren 25a – George Sanders, britainiar aktorea (j. 1906).
- Apirilaren 26a – Margaret Bonds, estatubatuar konpositore, pianista, moldatzaile eta irakaslea (j. 1913).
- Apirilaren 27a – Gabriel Ferrater, kataluniar poeta (j. 1922).
- Apirilaren 27a – Kwame Nkrumah, Ghanako lehendabiziko presidentea (j. 1909).
- Apirilaren 29a – Ntare V.a, Burundiko erregea (j. 1947).
- Apirilaren 30a – Clara Campoamor, espainiar politikaria, emakumeen eskubideen babeslea eta sufragio unibertsalaren bultzatzailea (j. 1888).
Maiatza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maiatzaren 2a – John Edgar Hoover, AEBetako FBIko lehenengo zuzendaria (j. 1895).
- Maiatzaren 3a – Ksenia Boguslavskaia, errusiar abangoardiako artista, poeta eta barne diseinatzailea (j. 1892).
- Maiatzaren 4a – Edward Calvin Kendall, estatubatuar kimikaria, 1950eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1886).
- Maiatzaren 5a – Martiros Sarian, armeniar margolaria (j. 1880).
- Maiatzaren 5a – Fulbert Youlou, Kongoko Errepublikako lehen presidentea (j. 1917).
- Maiatzaren 12a – Amado Granell, espainiar errepublikar eta militarra (j. 1898).
- Maiatzaren 20a – Paco Marí Blanco, gipuzkoar argazkilaria, Madrilen (j. 1914).
- Maiatzaren 22a – Cecil Day-Lewis, ingeles-irlandar olerkaria (j. 1904).
- Maiatzaren 22a – Margaret Rutherford, ingeles aktorea (j. 1892).
- Maiatzaren 25a – Asta Nielsen, danimarkar aktorea (j. 1881).
- Maiatzaren 28a – Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa, Erresuma Batuko erregea (j. 1894).
- Maiatzaren 28a – Violette Leduc, frantziar idazlea (j. 1907).
- Maiatzaren 29a – Henriette Charasson, inspirazio katolikodun frantziar idazlea (j. 1884).
Ekaina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ekainaren 5a – Louis Mottiat, belgikar txirrindularia (j. 1899).
- Ekainaren 12a – Ludwig von Bertalanffi, austriar biologo eta epistemologoa (j. 1901).
- Ekainaren 12a – Ada Hitchins, britainiar kimikaria (j. 1891).
- Ekainaren 12a – Raquel Payá, valentziar pedagogoa (j. 1918).
- Ekainaren 13a – Georg von Békésy, hungariar biokimikaria, 1961eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1899).
- Ekainaren 17a – Elsie Maud Wakefield, ingeles naturalista, irakasle, mikologo eta fitopatologoa (j. 1886).
- Ekainaren 28a – Prasanta Chandra Mahalanobis, indiar estatistikaria (j. 1893).
- Ekainaren 29a – Jesus Maria Arozamena, euskal herritar kazetari eta gidoilaria (j. 1918).
- Ekainaren 29a – Rafael García-Valiño, espainiar militarra, Gerra Zibilean matxinoen alde egin zuena (j. 1898).
- Ekainaren 30a – Francisco Madina, gipuzkoar apaiz eta musikagilea (j. 1907).
Uztaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uztailaren 5a – Raúl Leoni, Venezuelako presidentea (j. 1905).
- Uztailaren 7a – Talal Jordaniakoa, Jordaniako erregea (j. 1909).
- Uztailaren 8a – Prudencio Danboriena, nafar jesuita (j. 1913).
- Uztailaren 8a – Ghassan Kanafani, palestinarren aldeko ekintzailea eta idazle palestinarra (j. 1936).
- Uztailaren 13a – Joséphine Pencalet, bretainiar langilea, Udal kontseilu baterako hautatu zuten lehen emakume bretainiarra (j. 1886).
- Uztailaren 18a – Liubov Jegorova, errusiar ballet-dantzaria, koreografoa eta irakaslea (j. 1880).
- Uztailaren 21a – Jigme Dorji Wangchuck, Bhutango Dragoi Erregea (j. 1929).
- Uztailaren 22a – Max Aub, valentziar idazlea (j. 1903).
- Uztailaren 25a – Américo Castro, Noucentisme higikundeko espainiar filologo eta idazlea (j. 1885).
- Uztailaren 31 – Alfons Gorbach, Austriako kantzilerra (j. 1898).
- Uztailaren 31 – Paul-Henri Spaak, Belgikako lehen ministroa (j. 1899).
Abuztua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abuztuaren 9a – Ernst von Salomon, alemaniar idazlea (j. 1902).
- Abuztuaren 11 – Max Theiler, hegoafrikar-estatubatuar sendagilea, 1951ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1899).
- Abuztuaren 14a – Jules Romains, frantziar idazlea (j. 1885).
- Abuztuaren 16a – Muhammed Ufqir, Marokoko armadako jenerala eta politikaria (j. 1920).
- Abuztuaren 22a – Juana Ontañón Valiente, espainiar maistra, Iruñeko Pablo Iglesias Ateneoaren sortzaileetako ba (j. 1886).
- Abuztuaren 28a - Niña de Antequera, malagar abeslaria eta musikagilea (j. 1921).
Iraila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irailaren 1a – Maddi Ariztia, euskal idazlea (j. 1887).
- Irailaren 2a – Ignacio Baleztena Azkarate, nafar abokatu, idazle eta politikari karlista (j. 1887).
- Irailaren 2a – Mikel Martinez de Murgia, bizkaitar ETAkidea, tirokatua (j. 1945).
- Irailaren 15a – Ásgeir Ásgeirsson, Islandiako 2. presidentea (j. 1894).
- Irailaren 17a – Akim Tamiroff armeniar jatorriko estatubatuar aktorea (j. 1899).
- Irailaren 21a – Henry de Montherlant, frantziar idazlea (j. 1895).
- Irailaren 25a – Alejandra Pizarnik, argentinar olerkaria (j. 1936).
Urria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urriaren 1a – Louis Leakey, britainiar antropologoa (j. 1903).
- Urriaren 5a – Ivan Efremov, sobietar paleontologo eta zientzia fikzio idazlea (j. 1907).
- Urriaren 6a – Pedro Baigorri, nafar iraultzaile eta abenturazalea (j. 1939).
- Urriaren 6a – Alexandre Camino, lapurtar politikaria (j. 1897).
- Urriaren 7a – Erik Eriksen, Danimarkako lehen ministroa (j. 1902).
- Urriaren 9a – Miriam Hopkins, estatubatuar aktorea (j. 1902).
- Urriaren 14a – Nguyen Van Dong, euskal errefuxiatuen alde Miarritzen bere buruaz beste egin zuen vietnamdarra (j. 1899).
- Urriaren 19a – Said bin Taimur, Maskat eta Omango sultana (j. 1910).
- Urriaren 20a – Harlow Shapley, estatubatuar astronomoa (j. 1885).
- Urriaren 21a – Marcelino Olaetxea, euskal artzapezpikua eta Iruñeko apezpikua (j. 1888).
- Urriaren 24a – Jackie Robinson, Beisbol Liga Handian sartu zen lehen beisbol jokalari beltza (j. 1919).
- Urriaren 26a – Igor Sikorski, ukrainar-estatubatuar ingeniaria, hegazkinlaritzako aitzindaria (j. 1889).
- Urriaren 28a – Emma Chacón i Lausaca, kataluniar-bizkaitar piano-jotzailea eta musikagilea (j. 1886).
- Urriaren 28a – Mitchell Leisen, estatubatuar zinema zuzendari, arte zuzendari eta jantzi diseinatzailea (j. 1898).
Azaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azaroaren 1a – Ezra Pound, estatubatuar poeta eta kritikaria (j. 1885).
- Azaroaren 7a – J. Mallorquí, eleberri komertzial asko idatzi zituen gaztelaniazko idazle katalana (j. 1913).
- Azaroaren 8a – Josefina Markina, bizkaitar ongilea (j. 1889).
- Azaroaren 17a – Pierre Apestegi, euskal zinema zuzendari, gidoigile eta idazlea (j. 1912).
- Azaroaren 17a – Enriqueta O'Neill, Regina Flavio, espainiar aktorea eta idazlea (j. 1909).
- Azaroaren 20a – Ennio Flaiano, italiar gidoigile, antzerkigile, eleberrigile, kazetari eta antzerki kritikaria (j. 1910).
- Azaroaren 20a – Erwin Stresemann, alemaniar naturalista, zoologoa, ornitologoa eta irakaslea, XX. mendeko ornitologo garrantzitsuenetako bat (j. 1889).
- Azaroaren 24a – Arminda Aberastury, argentinar psikoanalista, haurren eta nerabeen psikoanalisiaren aitzindaria (j. 1910).
- Azaroaren 25a – Hans Scharoun, alemaniar arkitektoa (j. 1893).
- Azaroaren 30a – Compton Mackenzie, eskoziar idazle, aktore eta politikaria (j. 1883).
Abendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Abenduaren 1a – Antonio Segni, Italiako presidentea (j. 1891).
- Abenduaren 2a – Yip Man, arte martzialetako txinatar maisua (j. 1893).
- Abenduaren 9a – William Dieterle, alemaniar-estatubatuar aktore eta zinema zuzendaria (j. 1893).
- Abenduaren 13a – René Mayer, Frantziako lehen ministroa (j. 1895).
- Abenduaren 17a – Patrizio Etxeberria, gipuzkoar enpresaburua eta politikaria (j. 1882).
- Abenduaren 20a – Günter Eich, alemaniar poeta (j. 1907).
- Abenduaren 23a – Andrei Tupolev, errusiar hegazkin ingeniaria (j. 1888).
- Abenduaren 25a – Chakravarti Rajagopalachari, azken Indiako gobernadore orokorra (j. 1878).
- Abenduaren 26a – Harry S. Truman, Ameriketako Estatu Batuetako 33. Presidentea (j. 1884).
- Abenduaren 27a – Lester Bowles Pearson, Kanadako lehen ministroa eta 1957ko Bakearen Nobel Saria (j. 1897).
- Abenduaren 28a – Jon Mirande, euskal idazlea, XX. mendeko olerkari esanguratsuenetakoa (j. 1925).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joanes Harriet, baxenafar bertsolaria (j. 1899).
- Juan Arin, gipuzkoar etnografo, idazle eta historialaria (j. 1892).
- Txomin Olano, gipuzkoar piano jotzailea eta musika maisua (j. 1890).
- Fisika: John Bardeen, Leon Neil Cooper eta John Robert Schrieffer
- Kimika: Christian B. Anfinsen, Stanford Moore eta William Howard Stein
- Literatura: Heinrich Böll
- Medikuntza: Gerald M. Edelman, Rodney R. Porter
- Ekonomia: John Hicks eta Kenneth Arrow
- Bakea: eman gabe
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Denbora unitateak | ||
---|---|---|
attosegundo • femtosegundo • pikosegundo • nanosegundo • mikrosegundo • milisegundo • segundo
|