Edukira joan

Araliaceae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Araliaceae
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaApiales
Familia Araliaceae

Araliaceae apiales ordenetako landare familia da. Landare bizikorrak dira, horien artean daude zuhaitzak, zuhaiskak, igokariak, lianak gehienbat, eta belarkiak. Gehienak zurkarak edo zurezkoak dira eta bakan batzuk belarkarak.

Hosto iraunkorrak dituzte, txandakakoak, konposatuak edo bakunak, pinatuak edo palmatuak eta estipuladunak gehienetan.

Loreak, ginbaila motako infloreszentzietan jarriak, aktinomorfoak eta erregularrak dira, gehienetan dioikoak, batzuetan sexubakarrekoak, eta ia beti pentameroak. Kalizak bost sepalo ditu, obulutegiari soldatuak, eta korolak bost petalo aske. Androzeoak bost lorezil aske ditu, hauek petaloekin txandakatuta daude eta obarioak gainaldean duen diskoan txertatuta. Ginezeoa inferoa da, eta obulutegiak, bost karpelo konkreszentez eratuta dagoenak, bost lorexaki aske eta bost lokulu ditu eta horietako bakoitzean obulu bat (azken ezaugarri hauek familiaren bereizgarriak dira)..

Polinizazioa anemogamoa da, eta udazkenean gerta leike eulien eta liztarren ekitearen ondorioz. Fruitua baia da, edo, bestela, bost hazitako drupa eta hurrengo udaberria arte ez da heltzen.

Iturrien arabera, 49tik 70era genero eta 254-800 espezie inguru daude, jatorriz eskualde tropikal eta azpitropikaletakoak guztiak. Horren barruan huntzak (Hedera spp.) eta ginsenga (Panax spp.) daude. Hedera helix da Euskal Herrian dugun familiako bakarra. Ginsenga, berriz, jatorriz Koreakoa da eta erabilpen medizinal zabala du mundu osoan, batez ere medikuntza txinatarrean.

Familia hau apiaceae eta pittosporaceae familiekin harreman estuak ditu eta familia hauen arteko mugak ez daude oso zehaztuta. Horregatik kontsuta daitezkeen iturrien arabera espezie kopuru ezberdinak aurki ditzakegu. Bestalde, azken sistema berri batzuetan apiazeoen barruan sartu dituzte beste atal bat bezala. Dena dela, hau ez dute aditu gehienek onartu.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Araliaceae Aldatu lotura Wikidatan