Arbeleko letra lodi
Itxura
Arbeleko letra lodia edo blackboard bold ingelesez, sinbolo jakin batzuetarako testu matematikoetan erabilitako tipografia da, sinboloaren zenbait lerro (normalean bertikalak) bikoiztu egiten direlako nabarmentzen dena. Letra mota hau normalean erabiltzen da zenbakizko multzoak adierazteko.
Arbeleko letra lodi tipografia tradizionalki letra lodiz inprimatutako sinboloak arbelean irudikatzeko saiakera gisa sortu zen. Azkenean, ohitura hori inprimatutako testuetan sartu zen, letra lodi arruntetik bereizita.
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]TeX | Unicode | Erabilera matematikan |
---|---|---|
ℂ | Zenbaki konplexuak | |
ℍ | Koaternioiak | |
ℕ | Zenbaki arruntak | |
ℙ | Zenbaki lehenak | |
ℚ | Zenbaki arrazionalak | |
ℝ | Zenbaki errealak | |
𝕊 | Esfera | |
ℤ | Zenbaki osoak |