Ardmore (Waterford konderria)
Ardmore Aird Mhór Aird Mhór | |
---|---|
seaside resort (en) | |
Ardmoreko San Declan katedrala Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Lurralde Historikoa Konderria | Munster Waterfordeko konderria |
Jatorrizko izena | Aird Mhór |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°57′04″N 7°43′23″W / 51.95101°N 7.723174°W |
Altuera | 1 |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
http://www.tramore.ie/ www.tramore.ie |
Ardmore (irlanderaz Aird Mhór) Irlandako hegoaldeko Munster probintziako Waterford konderriko herrixka da, San Declan katedralaren aztarnengatik ezaguna. 412 biztanle ditu (2006).
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irlanderazko Aird Mhór izenak "altuera handia" esan nahi du.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irlandako kristau asentamendu zaharrena dela uste da. IV mendean San Declan bertan bizi izan zen San Patrizio iritsi aurretik. Gaur egun dauden katedralaren aztarna gehienak XII mendekoak dira baina horma batean IX mendeko eskulturak ere ikus daitezke. Dorre zirkularra ere XII mendekoa da eta oso ongi kontserbaturik dago.
Ardmore herria bera arrantzale herria izan zen baina jarduera alde batera utzi zen alde batetik Europar batasunaren legeek ezarritako baldintzengatik eta bestetik turismoa nabarmen handitzen hasi zelako. Orain bi hotel eta hainbat pub eta jatetxe daude Ardmoren.
1992an Irlandako herri garbienaren saria irabazi zuen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Ardmore herrixka
-
Katedralaren aztarnak
-
Dorre irlandarra
-
IX mendeko eskulturak
-
Ardmore penintsula
-
Ardmoreko hondartza