Arratoi musketadun
Itxura
Arratoi musketadun | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) [1] | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Rodentia |
Familia | Cricetidae |
Leinua | Ondatrini |
Generoa | Ondatra |
Espeziea | Ondatra zibethicus Linnaeus 1766[2]
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | muskrat meat (en) |
Arratoi musketaduna (Ondatra zibethicus) karraskarien ordenako eta Critecidae familiako ugaztuna da, arratoiaren antzekoa. Ondatra generoko espezie bakarra da.
Gorputz sendoa du, 66 cm inguru luzea, isats luzea, alboetatik zapaldua, eta belarriak laburrak eta iletsuak. Aurreko hanketan lau behatz ditu; atzekoetan, berriz, bost, luzeak eta iletsuak, eta elkarri mintzez erantsiak. Kolorez marroi zilarkara izaten da.
Estatu Batuetako eta Kanadako aintzira-inguruetan bizi da. Belarra eta animalia txikiak jaten ditu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez)Mammals - full taxonomy and Red List status Ugaztun guztien egoera 2008an
- ↑ Linnaeus. (1766). in: Cricetidae. Syst. Nat..