Arritmia
Itxura
Arritmia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | kardiopatia, zantzu klinikoa, finding of cardiac rhythm (en) cardiovascular system symptom (en) |
Espezialitatea | Kardiologia rhythmology (en) |
Sortzen du | bihotz-gutxiegitasuna |
Asoziazio genetikoa | |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | moricizine (en) , amiodarone (en) , Lidokaina, encainide (en) , Papaberina, tocainide (en) , (RS)-propafenone (en) , dronedarone (en) , Digoxina, (RS)-metoprolol (en) , atenolol/chlorthalidone (en) , flecainide (en) , dabigatran etexilate (en) , sotalol (en) , rivaroxaban (en) eta dofetilide (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-9-MK | 427.9 |
GNS-10 | I47 eta I49 |
GNS-9 | 427 |
OMIM | 115000 |
DiseasesDB | 15206 |
MedlinePlus | 001101 |
eMedicine | 001101 |
MeSH | D001145 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Arritmia hitzak bihotzaren sistema elektrikoan gertatutako asaldura multzo handia barne hartzen du. Sailkapen orokor handia eginez, arritmiak azkarregi (takikardiak) edo motelegi (bradikardiak) joan daitezke, eta erregular edo irregularrak izan. Halaber, egoera patologikoa edo anormala isla dezakete, eta fisiologikoak edo normalak izan daitezke. Patologikoen artean, batzuek bizitza arriskuan jartzen dute, fibrilazio bentrikularra adibidez, baina hain larriak ez direnak ohikoagoak dira, guztien buruan fibrilazio aurikularra baitago.
Elektrokardiogramaren bidez diagnostikatzen dira, sarritan sintomarik ematen ez dutelako.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurikularrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Taupagailu aurikular migratzailea.
- Takikardia aurikular multifokala.
- Flutter aurikularra.
- Fibrilazio aurikularra.
Loturarenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Takikardia suprabentrikularra.
- Birsarrera nodalaren takikardia, takikardia suprabentrikular bat-batekoa edo Bouvereteren gaixotasuna.
- Loturaren takikardia.
Aurikulo-bentrikularra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wolff-Parkinson-Whiteren sindromea.
- Lown-Ganong-Levineren sindromea.
Bentrikularrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Uzkurdura bentrikular goiztiarrak (PVC edo Premature Ventricular Contractions), bigeminismo eta trigeminismoa barne.
- Erritmo idiobentrikular azkartua.
- Takikardia bentrikular monomorfikoa.
- Takikardia bentrikular polimorfikoa.
- Fibrilazio bentrikularra.
Bihotz-blokeoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lehen mailako bihotz-blokeoa.
- Bigarren mailako bihotz-blokeoa:
- 1 motakoa edo Mobitz I.
- 2 motakoa edo Mobitz II.
- Hirugarren mailako bihotz-blokeoa edo osoa.
Tratamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antiarritmikoen artean ezagunenak digoxina, amiodarona eta betablokeatzaileak ditugu.